81. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 16an emandako 91/2008 Ebazpenaren bidez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikari (arlo juridikoa) izateko lanpostuak, tramitazio bidean den lekualdatze lehiaketa bidez hutsik geratzen direnak, oposizio bidez betetzeko.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 16an eman 91/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikari (arlo juridikoa) izateko lanpostuak, lekualdatze lehiaketa bidez hutsik geratzen direnak, oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Lekualdatze lehiaketa hori Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren martxoaren 10eko 761/2008 Ebazpenaren bidez onetsi zen. Ebazpen hori administrazio publikoko teknikari (arlo juridikoa) izateko 51 lanpostu huts betetzeari buruzko da, 2008ko 41. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 31n, eta gaur egun tramitatzen ari da.

Hautapen prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sarrera Erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honetako oinarriak.

1.-Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio bidez betetzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikari (arlo juridikoa) izateko lanpostuak, tramitazio bidean den lekualdatze lehiaketa bidez hutsik geratzen direnak. Lanpostuak A mailakoak dira, funtzionario araubidekoak.

Lekualdatze lehiaketa horretan hutsik geratzen diren lanpostuetatik bat %33ko edo hortik gorako ezgaitasuna duten pertsonentzako gordeko da.

Gainerako lanpostu hutsak txanda irekiaren eta igoera txandaren artean banatuko dira, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 15. artikuluko 3. idatz-zatian ezarririko formulari jarraituz, hau da:

-Lehenbiziko lanpostua txanda irekikoa izanen da.

-Bigarren lanpostua igoera txandakoa.

-Hirugarrenetik aurrera, bakoitiak igoera txandakoak eta bikoitiak txanda irekikoak.

1.2. Hautapen prozesuan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesteko Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emanen duen ebazpenaren eranskin batean aipatutako lekualdatze lehiaketa horietan hutsik gelditu diren lanpostuen zerrenda agertuko da, horiek izanen baitira sartzeko hautapen prozesuan beteko diren lanpostuak.

1.3. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Ezgaitasuna dutenentzako txandako lanpostuak, txanda horretako izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako bete gabe geldituz gero, beste txandetakoei gehituko zaizkie, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako ordenaren arabera.

Orobat, igoera txandan edota ezgaitasuna dutenentzako txandan eskaintzen diren lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badute, txanda horretan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko aukera izanen dute, aurreko lerroaldean adierazitako moduan, deialdiaren 7.2 oinarrian agiriak aurkezteko ezartzen den epea bukatzen denean, deialdiaren 2.1.2 oinarriko eskakizun berariazkoak betetzen ez dituzten igoera txandako izangaiek.

1.4. Lanpostuek A mailako ordainsariak izanen dituzte, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta, kasuan kasu, aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

1.5. Halaber, deialdi honen bidez hautapen prozesuan lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda hauek osatu nahi dira, 10. oinarrian xedaturikoarekin bat:

a) Hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditu bai, baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, bat bera Foru Komunitateko Administrazioko departamentu eta erakunde autonomo guztientzat.

b) Hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditu ez dituzten izangaien zerrenda, eskabidean azaltzen den kudeaketa esparruan aritzeko aldi baterako kontratazioak egiteko, hauen artean:

a) Administrazio erroa.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.

Horretarako, izangaiek eskabidean azaldu beharko dute zein kudeaketa esparrutako zerrendetan egon nahi duten, deialdiaren 3.3 oinarrian ezarrita dagoen bezala.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizioan onartuak izateko, izangaiek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epea amaitzen denetik (deialdiaren 7.2 atalean adierazia) lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharreko baldintzak.

a) Espainiako herritarra izatea.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina ez izatea.

c) Zuzenbideko lizentziadunaren titulua edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko maneran egotea.

Atzerrian lorturiko tituluak badira, homologazioa egiaztatzen duen kredentziala eduki behar da.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaiek bete beharreko baldintza berariazkoak.

Igoera txandako izangaiek, aurreko atalean adierazitako betebeharrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari transferitutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa, eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo baxuagokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun onartua izatea, Nafarroako polizia kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute zortzi urtez egin dituztela zerbitzuak kidego horietan.

Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txandan esku hartzeko baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

2.1.3. Ezgaitasunak dituzten pertsonentzako txandako izangaiek bete beharreko berariazko baldintza.

Ezgaitasuna duten lagunentzako txandako izangaiek, 2.1.1 atalean aipatzen diren baldintzez gain, ofizialki aitorturik eduki beharko dute %33ko edo hortik goitiko ezgaitasuna.

2.2. Deialdiaren 3.4 oinarriaren hirugarren puntuan aipatzen den salbuespena salbuespen, izendatuak izateko proposatzen diren izangaiek deialdiaren 7.2 atalean ezarritako epean eta moduan frogatu beharko dituzte betebehar horiek.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2; 31002 Iruña) aurkeztu beharko dira, edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan (zerrenda 2008ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 30ean), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazi diren bideetakoren bat erabiliz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

Eskabideak deialdi honen eranskinean dagoen ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eredu hori Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro bulegotan dago eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal da, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko aldizkari ofizialetik abiatuta bai aipu honetatik abiatuta: "Zerbitzuak", "Enplegu publikoa".

3.2. Ezgaitasun aitortua duten izangaiek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako ezgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera ezgaitasunen bat dutela frogatzeko agiriaren kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

3.3. Hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditzen ez dituzten hautagaiekin zerrenda batzuk osatuko dira, ondoren aldi baterako kontratazioak egiteko. Horretarako, parte hartzaileek eskabidean adierazi beharko dute zein esparrutako kontratazio zerrendan sartu nahi duten, hots:

a) Administrazio erroa.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.

Horretarako, parte-hartzaileek behar den laukitxoa aukeratu beharko dute eskabidean.

Kudeaketa esparru bat baino gehiago hautatuz gero, edo parte hartzeko eskabidean atal hori betetzen ez bada, Administrazio erroko kontrataziorako zerrendetan besterik ez dutela parte hartu nahi ulertuko da.

Kudeaketa esparrua aldatzeko eskaerak eskabideak aurkezteko epearen barrenean onartuko dira bakar-bakarrik.

3.4. Eskabideari, behar bezala bete ondoren, agiri hauek erantsiko zaizkio:

Bat.-Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

Bi.-Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 25 euro ordaindu izanaren frogagiria. Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Sistema hauetakoren bat erabiliz ordaintzen ahalko da tasa hori:

-Behar bezala betetako ordainketa-gutunaren bitartez. Sistema horrek Nafarroako Foru Komunitateko banku entitateetan ordaintzeko balio du. Arestian aipatutako webgunean, deialdiaren iragarkian, ordainketa-gutunaren eredua dago.

-Banestoko (Banco Español de Crédito) 0030 8124 87 0870002271 kontuan eskudirutan edo bankuko transferentzia bidez ordainduz; horrelakoetan, ordainagirian datu hauek jarri beharko dira nahitaez:

-Izangaiaren izen-deiturak.

-NANa/IFZ.

-Ordainketa zein kontutan egiten den, haren zenbakia.

-Kontzeptua: oposizioak.

-Deialdiaren xede den lanpostua.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo gehiagoko ezgaitasun aitortua dutela frogatzen duten pertsonak, organo eskudunak luzaturiko jatorrizko agiriaren edo behar bezala konpultsaturiko fotokopiaren bidez kreditatuz gero.

b) Hautaproben deialdia egin aurretik hilabete batez edo luzaroago lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den diru-sarrerarik ez izatea hilabetero.

Lan-eskatzailea dela frogatzeko, enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ez eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikaturiko kasuetan izan ezik.

Hilabetero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik ez duela interesdunaren adierazpenaren bidez frogatuko da. Adierazpen eredua Nafarroako Gobernuko Informazio Bulegoan eskuratzen ahalko da, edo bestela Interneten bidez, arestian emandako helbidean.

Hiru.-Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 oinarrian jasotzen diren eskakizunak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskabideari.

3.5. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.6. Eskaeran atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ebazpena emanen du, izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei egotzi beharreko arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

5.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

-Mahaiburua: Ildefonso Sebastián Labayen jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Lehendakaritzako zuzendari nagusia.

-Ordezkoa: Ignacio Bandrés Urriza jauna, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea.

-Mahaikidea: Alfredo Irujo Andueza, Iruñeko abokatuen elkargoko dekanoa.

-Ordezkoa: Juan Tomás Rodríguez Arano jauna, Iruñeko abokatuen elkargoko dekano-ordea.

-Mahaikidea: Fermín Casado Leoz jauna, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

-Ordezkoa: Alfredo Amestoy Ibarra jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko Justiziako Zerbitzu Juridiko Administratiboko zuzendaria.

-Mahaikidea: Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

-Ordezkoa: Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

-Mahaikide idazkaria: Amaya Goñi Lacabe andrea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Ikuskatzailetza Orokorraren eta Afera Sindikalen Ataleko burua.

-Ordezkoa: Alfredo Prado Santamaría jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Organo kolegiatuaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean baldin badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.-Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2009ko urtarrilean hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

Ondoren, epaimahaiak gainerako probak egiteko iragarkiak jakinaraziko ditu, arauz egin behar den moduan.

6.2. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

Lehen ariketa: teorikoa. Gai zerrendako gaiei buruzko 80 galdera idatziz erantzutea. Galdera bakoitzarentzat erantzun batzuk emanen dira aukeran, baina bat bakarra izanen da egokia. Erantzun okerrak zehatu eginen dira. Izangaiek 3 ordu izanen dituzte gehienez ariketa hori egiteko.

Bigarren ariketa: teorikoa. Gehienez ere 5 orduz gai zerrendako hiru zatietako gai bana idatziz erantzun beharko da, hiru gai guztira, alegia. Horretarako, epaimahaiak zozketaz aterako ditu aipatutako zati bakoitzeko bi gai, eta izangaiek horietako bat, nahi dutena, aukeratu, eta garatu beharko dute.

Hirugarren ariketa: praktikoa. Epaimahaiak oposizioko gaiekin lotuta zehazten dituen kasuei buruzko bi irizpen edo txosten juridiko idatzi beharko dituzte, 5 orduz gehienez.

6.3. Oposizioko ariketen balorazioan 100 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuak:

Lehen ariketa: gehienez 30 puntu.

Bigarren ariketa: gehienez 30 puntu. Gai bakoitzean gehienez 10 puntuko balorazioa ematen ahalko da.

Hirugarren ariketa: gehienez 40 puntu. Kasu praktiko bakoitzari 20 puntu emanen zaizkio gehienez.

6.4. Oposizioko ariketak baztergarriak izanen dira. Baztertu eginen dira lehenengo eta bigarren ariketetan gehienezko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak, bai eta hirugarren ariketan 16 puntutik behera lortzen dutenak ere. Baztertuta geldituko da, orobat, bigarren eta hirugarren ariketetako gai edo kasu praktikoren batean 0 puntuko kalifikazioa jasotzen duena.

6.5. Bigarren eta hirugarren ariketak plika sistemaren bidez eginen dira.

6.6. Ariketa bakoitza amaitutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, ariketa egin den lekuan eta Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, bakoitzaren kalifikazioekin. Horrez gainera, oposizioko hurrengo proba non, zein egunetan eta zer ordutan eginen den adierazten duen oharra argitaratuko du, gutxienez hura hasi baino 48 ordu lehenago. Zerrenda Interneten bidez ere kontsultatzen ahalko da, www.navarra.es helbidean, Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

6.7. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, gidabaimena edo pasaportea eraman beharko dute. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo nortasuna aipatutako agirien bidez frogatzen ez dutenak.

6.8. Hautaprobak egiteko, ezgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskaeran azaldutakoaren arabera.

7.-Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Hautaprobak bukaturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, oposizioan lortutako kalifikazioekin, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean. Gero, zerrenda hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari igorriko dio, deialdiko probak puntuazio altuenekin gainditu dituzten izangaiak, deitutako lanpostuak adina, izendatzeko proposamenarekin eta espediente osoarekin batera. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da. Zerrenda Interneten bidez ere kontsultatzen ahalko da, www.navarra.es helbidean, Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Berdinketa izanez gero, hirugarren ariketan puntuazio altuagoa erdietsi duenaren alde jokatuko da. Berdinketak badirau, bigarren ariketan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek inprimaki berariazko batzuk jaso, eta honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuan:

7.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren bi fotokopia konpultsatu, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batenak.

b) Deialdiaren 2.1.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atalak emandako txostena, interesdunak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

Ezgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

d) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

e) Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela adierazten duen zina edo hitzematea.

f) %33ko edo hortik gorako minusbaliotasuna aitortzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua izatea, baldin eta ezgaitasuna dutenentzako txanda murriztuan parte hartu nahi bada.

Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finko edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, gainera, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, hots, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboari eta abarrei buruzkoa.

7.2.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak diren izangaiak:

a) Deialdiaren 2.1.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

Ezgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

7.3. Aipatu epearen barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuak salbuetsiz, arestiko agiriak aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, beren eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

7.4. Aurreko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak probak gainditu dituztenen zerrendan, 7.1 atalean aipatutakoan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du baja, eta horrekin ere aurreko ataletan adierazitako moduan jokatuko da.

7.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako izendatzeko baldintzak eta betebeharrak frogatzeko nahitaezko agiriez gainera, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 7.2 oinarrian ezarritako moduan ekarri beharko du.

8.-Lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Aurreko oinarrian xedatu dena betetzen duten izangaiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak (NAPI) hartarako jartzen dien epean aditzera eman beharko dute eskaintzen zaizkien lanpostuetatik zein hautatzen duten. Aukeratu beharreko lanpostuak hasieran deitutakoak izanen dira, edo beste batzuk, zerbitzuaren beharren arabera horiek aldatzea erabakitzen bada.

8.2. Hautaprobak igoera txandaren bidez gainditzen dituzten izangaiek, 8.3 ataleko bigarren lerroaldean aipatutako kasuan izan ezik, lehentasuna izanen dute deialdiko lanpostu hutsak aukeratzerakoan, txanda horretakoak ez diren izangaien aurretik.

8.3. Lanpostu hutsak aukeratzeko orduan, %33ko ezgaitasun aitortua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aurretik.

Ezgaitasuna duen izangairik bada, eta horrek eragina badu lanpostu bat edo bestea hautatzeko, aukeratzen hasi aurretik, ezgaitasunarekin hobekien egokitzen direnak esleituko zaizkie, horren gainean balorazio eta orientazio talde eskudunek egindako txostenaren arabera.

9.-Izendapena, lanpostuen esleipena eta jabetza hartzea.

9.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu, administrazio publikoko teknikari (arlo juridikoa) lanetan aritzeko. Ebazpen horren bidez lanpostuen esleipena ere eginen da.

9.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, indarra duten xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituztela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatu eta kidetuko dira, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, Nafarroako administrazio publikoen edozein mutualitatetako eskubide pasiboen araubidekoak direnen kasuan, bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko mutualitatean segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

9.3. Izendatzen diren izangaiek destinoko herrian bizi beharra dute eta, horretarako, udalerri horretan finkatuko dute bizilekua. Administrazio organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute, aplikatzekoa den arautegian ezarritakoarekin bat.

9.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.

9.5. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta izangai izendatuak hilabeteko epean jabetu beharko du bere lanpostuaz, izendapenaren jakinarazpenetik kontatzen hasita.

Aipatu epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaz jabetzen ez bada, Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, 7.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

9.6. Izangai bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe zuzenean eta berak eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik bertatik, data horretan beste administrazio publiko batean ari delako, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 7.4 atalak agintzen duen moduan beteko da.

9.7. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, izendapena egin aurretik hautaturiko lanpostua ez da aldatuko. Beraz, funtzionario berriei, zuzenean, egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie.

10.-Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.

10.1. Nafarroako Administrazio Publikoan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan, lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak onetsi zituen Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Aginduan eta oinarri honexetan ezarritako prozedurari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hauek prestatuko dira:

a) Hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditu bai, baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, bat bera Foru Komunitateko Administrazioko departamentu eta erakunde autonomo guztientzat.

b) Hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditu ez dituzten izangaien zerrenda, parte hartzeko eskabidean aukeratutako esparruaren arabera.

10.2. Hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditu bai, baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

Proba guztiak gainditu arren lanposturik lortzen ez duten izangaiekin Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak zerrenda bat osatuko du, ondoren aldi baterako kontratazioak egiteko.

Horretarako, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuaren espedientea jasota, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, hamar egun balioduneko epea emanen zaie hautapen prozesuan probak gainditu bai, baina lanpostua eskuratu ez duten izangaiei, ebazpen hori argitaratu eta biharamunetik hasita, dokumentazio hau aurkez dezaten:

a) Deialdiaren 2.1.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, titulua lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo sarrera prozesurako eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, eta langileen zerrenda, Nafarroako Gobernuko iragarki-oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña).

Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira zerrendan sartuko, eta deialdian parte hartzeagatik legozkiekeen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan ukatu gabe parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna.

Sarrera prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautaprobek dirauteino eta kontratazioaldiak iraun bitarte bete beharko dira.

Dokumentazioa aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda onetsiko da, eta Nafarroako Gobernuaren iragarki-oholean argitaratuko (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña).

Proba guztiak gainditu arren, lanposturik eskuratzen ez duten izangaien aldi baterako kontratatzeko zerrendaren ordena hautapen prozesuan ateratako puntuazio handienaren arabera erabakiko da.

Horren arabera Administrazio Erroan aritzeko prestatzen den zerrenda Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak azaroaren 14an emandako 146/2005 Foru Aginduan ezarritako arauei jarraikiz kudeatuko da.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Mendekotasun Agentziako organo eskudunei igorriko die zerrenda hori, esparru bakoitzeko arauei jarraikiz kudea dezaten.

10.3. Administrazio Erroaren esparruan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda bat osatuko du Administrazio Erroko zerrenda hautatu duten izangaiekin. Zerrenda horretan hautapen prozesuko azken-aurreko ariketa bai, baina azkenekoa gainditu ez duten izangaiak sartuko dira.

Horretarako, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuaren espedientea jasota, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, hamar egun balioduneko epea emanen zaie hautapen prozesuko azken-aurreko ariketa bai, baina azkenekoa gainditu ez, eta kontratazio esparru hori aukeratu duten izangaiei, ebazpen hori argitaratu eta biharamunetik hasita, dokumentazio hau aurkez dezaten:

a) Deialdiaren 2.1.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, titulua lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo sarrera prozesurako eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira zerrendan sartuko, eta deialdian parte hartzeagatik legozkiekeen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan ukatu gabe parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna.

Sarrera prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautaprobek dirauteino eta kontratazioaldiak iraun bitarte bete beharko dira.

Dokumentazioa aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda onetsiko da, eta Nafarroako Gobernuaren iragarki-oholean argitaratuko (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña).

Izangaiak aldi baterako kontratatzeko zerrendaren ordena hautapen prozesuan gainditutako ariketa guztietan lortutako puntuak batuz eta horren arabera finkatuko da.

Horren arabera prestatzen den zerrenda Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak azaroaren 14an emandako 146/2005 Foru Aginduan ezarritako arauei jarraikiz kudeatuko da.

10.4. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren esparruan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei igorriko die hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditu ez eta esparru horretako kontratazio zerrendak aukeratu dituzten izangaien zerrenda, aldi baterako kontratazioetarako zerrendak presta ditzaten.

Zerrenda jasotakoan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudun guztiek onetsiko dute haien kudeaketa esparruari dagokion aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda, 2001eko urtarrilaren 9ko Erabakian ezarritakoari jarraikiz. Erabaki hori aipatu erakunde autonomoko osasun zentro eta establezimenduetan aldi baterako langileak hautatzeari buruzkoa eta 2001eko 101. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 20an.

Horren arabera osatzen den zerrenda Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak kudeatuko du, langileak hautatzeko 2001eko urtarrilaren 9ko Erabakian ezarritakoari jarraikiz.

11.-Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdiaren, oinarrien eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2008ko ekainaren 16an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERANSKINA

Eskabidea

Nafarroako Gobernua. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua.

Izena: .................................................................. , adinez nagusia. Nortasun Agiri Nazionala: .............. (edo balio bereko beste agiriren bat): ........................ Sorteguna: ................................. Sorterria: ................................... (.................), naziotasuna: ............, gaur egungo helbidea: ...................... (kalea, zenbakia), ............. herria, ............ probintzia, ..... posta kodea, eta ........ telefonoa (........... laneko telefonoa) duena,

AZALTZEN DUT:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko .............. izateko ..............lanpostu ....................bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela eskatzen dudala (deialdia ...... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, .........an), txanda honetan:

f Txanda irekia.

f Igoera txanda.*

f Ezgaitasunen bat dutenentzako txanda.*

Hautapen probak gainditzen ez baditut, lanpostuak behin-behinekoz betetzeko aukeraz baliatu nahi dudala, esparru hauetakoren batean (deialdiaren 1. oinarrian xedatutakoarekin bat):

f Administrazio erroa.*

f Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.*

f Nafarroako Mendekotasun Agentzia.*

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplinako espediente bidez ezein administrazio publikoren zerbitzutik kanpo utzia izan eta ez nautela eginkizun publikoak betetzeko gaitasunik gabe utzi.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Azterketa eskubideak ordaindu ditudala, deialdian ezarritako moduan, eta horren gordekina erantsi dudala, edo erantsitako agirien bidez frogatzen dudala tasa ordaintzetik salbuetsita nagoela.

Eskaerak aurkezteko epearen azken egunean beharkizun guztiak betetzen ditudala.

f Ezgaitasuna dudala eta, horrenbestez, orri bereizi batean adierazten ditudan denbora eta baliabide egokitzapenak eskatzen ditudala.

f Ezgaitasuna frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.

f Euskararen gaitasunaren agiria edo ofizialki baliokidea den beste titulu bat aurkezten dudala.*.*

f Euskara maila jakiteko proba egitea eskatzen dudala*..*

f Frantseseko eta ingeleseko nahikotasun frogak egitea eskatzen dudala*. .*

Horrenbestez,

Eskabide hau ontzat hartu eta aipatu deialdian onartua izatea eskatzen dut.

Iruñean, 200...ko ................... aren .......(e)an.

(Sinadura)

(*) Bidezkoa bada.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

I. ZATIA

Zuzenbide Konstituzionala eta Europar Batasunekoa

1.-Espainiako zuzenbide publikoaren iturburuak: osatzen duten legeak, haien antolamendua eta printzipioak. Konstituzioa arau juridiko gisa.

2.-Legea. Kontzeptua eta motak. Lege erreserba. Lege dekretuak eta legegintzako dekretuak.

3.-Zuzenbidearen beste iturburu batzuk: nazioarteko itunak. Zuzenbidearen printzipio orokorrak. Jurisprudentzia. Usadioa Zuzenbide Publikoan.

4.-Espainiako 1978ko Konstituzioa: hura prestatzeko prozesua. Ezaugarriak. Egitura. Konstituzioaren erreforma.

5.-Konstituzioaren printzipioak. Zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa: esanahia. Espainiako Konstituzioaren balore nagusiak eta 9. artikuluko printzipioak.

6.-Parlamentuzko monarkia. Koroa: esanahia eta eskurantzak. Berronespena.

7.-Demokrazia ordezkatzailea. Hauteskunde sistemak. Espainiako hauteskunde-sistema. Hauteskunde auzia.

8.-Demokrazia zuzenaren instituzioak. Erdi-zuzeneko demokraziaren instituzioak: herri ekimena eta erreferenduma Espainiako Konstituzio Zuzenbidean. Azken bi figura horien azterketa Nafarroako Foru Zuzenbidean.

9.-Aniztasun politikoa. Alderdi politikoak. Aniztasun sindikala. Sindikatuak. Aniztasun soziala eta ekonomikoa Espainiako Konstituzioan onartzeko beste modu batzuk.

10.-Gorte Nagusiak. Diputatuen Kongresua eta Senatua: osaera eta eginkizunak.

11.-Gobernua. Eginkizunak eta ahalmenak sistema konstituzional espainiarrean. Gobernuaren eta lehendakariaren eraketa, izendapena eta kargutik kentzea. Gobernuaren eta Gorte Nagusien arteko harremanak.

12.-Estatuaren lurralde antolamendua. Autonomia erkidegoak. Autonomia erkidegoen ekimena. Autonomia erkidegoak sortu, aldatu eta desegiteko modua.

13.-Autonomia estatutuak. Izaera. Ezaugarriak. Edukia. Berrikuntzarako prozedura.

14.-Eskumenen banaketa Estatuaren eta autonomia erkidegoen artean.

15.-Europar Batasunaren antolamendua. Estatuak autonomia erkidegoen gainean duen kontrola.

16.-Estatuaren eta autonomia erkidegoen legegintza ahalmena. Estatuko antolamenduaren eta antolamendu autonomikoaren arteko harreman sistemak. Lege Oinarrizkoak, lege markoak, transferentzia edo eskuordetze legeak eta harmonizazio legeak. Autonomia erkidegoen legeak.

17.-Konstituzio Auzitegia. Haren jarrera erakunde konstituzional gisa. Osaera, antolakuntza eta eginkizunak. Eskumenak.

18.-Justizia konstituzionala. Konstituzioa auzitegietan defendatzeko ereduak. Babes jurisdikzionala 1978ko Konstituzioan. Lege mailako arauen konstituzionaltasunaren kontrola:konstituziokontrakotasuneko errekurtsoa eta konstituziokontrakotasuneko auzia. Nazioarteko itunen aldez aurreko kontrola.

19.-Konstituzio arloko gatazkak estatuko organoen artean. Eskumenaren gaineko gatazka konstituzionalak estatuko organo zentralen eta autonomia erkidegoen artean eta erkidegoen artean. Autonomia erkidegoen xedapen eta ebazpenak inpugnatzea. Tokiko autonomia defendatzeko gatazkak.

20.-Botere Judiziala. Funtzio judiziala 1978ko Konstituzioan. Botere eta funtzio judizialaren antolakuntza eta funtzionamendurako konstituzio printzipioak. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia. Ministerio Fiskala.

21.-Kontuen auzitegia. Izaera. Osaera eta antolaketa. Fiskalizazio eginkizuna. Eginkizun jurisdikzionala.

22.-Herritarren eskubide eta betebeharrak Konstituzioan. Funtsezko eskubideak eta askatasun publikoak Espainiako Konstituzioan. Eskubide eta betebehar arruntak. Politika sozial eta ekonomikoaren printzipio gidariak.

23.-Atzerritarren eskubide eta askatasunak Espainian.

24.-Eskubideen babesa konstituzioan. Bide judiziala. Prozedura sumarioa eta lehentasunezkoa. Konstituzioaren babes-errekurtsoa. Giza Eskubideen Europako Auzitegiari zuzendutako errekurtsoa. "Habeas corpus"-a.

25.-Arartekoa. Eskumenak eta jarduteko modua.

26.-Konstituzio ekonomikoa. Konstituzioaren eredu ekonomikoaren printzipio iradokitzaileak eta helburuak.

27. gaia.-Europar Batasunaren prozesua. Aurrekariak, helburuak eta izaera juridikoa. Batasuneko hasierako zuzenbidea: itun eratzaileak. Batasuneko zuzenbide eratorria: erregelamenduak, zuzentarauak eta bestelako iturriak.

28.-Europar Batasunaren antolamendua. Parlamentua. Europako Kontseilua. Europako Batzordea. Kontseilua (ministroena). Justizia Auzitegia. Beste erakunde batzuk.

29.-Europar Batasuneko herritarren eskubide eta askatasunak. Europako hiritartasuna.

30.-Europar Batasunaren finantzabideak. Europar Batasunaren finantzabidea: Batasunaren aurrekontua. Estatuaren laguntzak, bai eta Europar Batasunak egiten duen haien kontrola ere.

31.-Europar Batasuneko funtsak: motak eta helburuak.

II. ZATIA

Administrazio Zuzenbide Orokorra, Tributua eta Lan arlokoa

1. ATALA

Administrazio zuzenbidea. Teoria orokorra

1.-Administrazio Publikoa Espainiako 1978ko Konstituzioan. Haren parte-hartzea botere exekutiboan. Konstituzioko printzipioak antolakuntzari eta funtzionamenduari dagokienez.

2.-Administrazio Publikoa eta Zuzenbidea. Legezkotasunaren printzipioa. Araututako ahalmenak eta zuhurtziarakoak.

3.-Administrazio publikoa eta jurisdikzioa: autotutoretzaren printzipioa.

4.-Administrazio publikoaren erregelamendu-ahalmena. Erregelamendua. Kontzeptua eta motak. Legearen eta erregelamenduaren arteko loturak. Erregelamendu-ahalmenaren mugak. Legez kanpoko erregelemanduen kontrako defentsa juridikoa: zigor bidea eta administrazioarekiko auziena eta salbuespen judiziala.

5.-Pertsona juridiko publikoak. Ente publikoen tipologia Espainiako antolamendu juridikoan. Ente publikoen ahalmena.

6.-Erlazio juridiko administratiboa. Kontzeptua eta ezaugarriak. Erlazio juridiko administratiboen sorrera, aldaketa eta iraungipena. Erlazio juridiko administratiboaren elementuak.

7.-Egoera juridiko subjektiboak Administrazio Zuzenbidean. Egoera aktiboak, ahala, zuzenbide subjektiboa eta bidezko interesa. Egoera pasiboak eta mistoak.

8.-Administratua. Kontzeptua eta motak. Administratuaren gaitasuna eta horren aldaketaren zioak. Herritarren eskubideak administrazio publikoekiko harremanetan. Herritarren parte-hartzea administrazioan.

9.-Administrazio egintza. Kontzeptua. Administrazio egintzen motak. Administrazio egintzaren elementuak.

10.-Administrazio prozedura: kontzeptua eta izaera. Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea: aplikazio esparrua eta haren printzipioak. Interesdunak. Baldintzak eta epeak.

11.-Administrazio prozedura: hasiera, antolaketa, instrukzioa eta amaiera. Administrazio prozeduren gaineko xedapen orokorrak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean.

12.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko administrazio prozedura bereziak: xedapen orokorrak prestatzeko prozedura. Ekintza zibilak eta lan ekintzak erabili aurreko erreklamazioak.

13.-Administrazio egintzen eraginkortasuna. Baliozkotasunaren ustea. Eraginkortasunerako baldintzak. Isiltasun administratiboa. Bete beharra eta etendura. Egintza administratiboak betetzea.

14.-Egintza administratiboaren baliogabetasunaren teoria. Egintza deusezak eta deuseztagarriak. Egintza administratiboa baliozkotzea. Ofiziozko berrikuspena. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen aipamen berezia.

15.-Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea I: aplikazio esparrua eta arau orokorrak. Kontratistak. Administrazio publikoen kontratu guztietarako xedapenak. Esleipena egin aurreko jarduketak.

16.-Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea II. Esleitzeko prozedurak eta irizpideak Kontratazioaren kudeaketa hobetzeko sistemak. Publizitate arauak eta epeak. Esleipena, hobekuntza eta formalizazioa.

17.-Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea III. Kontratuen exekuzioa. Ordaintzea eta prezioak berrikustea. Kontratuen amaiera eta baliogabetasuna. Erreklamazioak eta beste kontrol-neurri batzuk.

18.-Administrazio ekintzaren formak. Sustapena eta bere bitartekoak.

19.-Mugapenaren jarduera administratiboa. Kontzeptuaren bilakaera. Haren oinarriak. Mugatzeko jardueraren adierazpideak.

20.-Administrazioaren zehapen ahalmena. Printzipio orokorrak. Zehapen prozedura. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen aipamen berezia.

21.-Espainiarren eskubideen gaineko administrazio baldintzak. Hiritarren Segurtasunari buruzko Lege Organikoa. Eskubideen etendura eta salbuespen egoerak.

22.-Datu pertsonalen babesa Europan eta Espainian. Datu pertsonalak babesteari buruzko lege organikoa.

23.-Nahitaezko desjabetzea. Bilakaera historikoa. Kontzeptua. Izaera eta justifikazioa. Osagaiak: subjektuak, xedea, arrazoia eta edukia.

24.-Desjabetzeko prozedura. Prozedura bereziei buruzko aipamena. Partikularraren bermeak.

25.-Zerbitzu publikoa. Kontzeptuaren bilakaera. Zerbitzu publikoa eta administrazio prestazioak. Guztientzako interesa duten zerbitzuak.

26.-Zerbitzu publikoa kudeatzeko moduak. Zuzeneko kudeaketa. Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratua. Enpresa publikoak eta enpresa mistoak.

27.-Jabari publikoa. Kontzeptua eta izaera. Elementuak. Araubide juridikoa.

28.-Administrazio publikoaren ondareko erantzukizuna. Bilakaera eta gaur egungo araubidea. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen aipamen berezia.

29.-Administrazio errekurtsoak. Gora jotzeko errekurtsoa eta berraztertzeko errekurtsoa. Berraztertzeko aparteko errekurtsoa. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen aipamen berezia.

30.-Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa. Bilakaera historikoa eta Espainiako araubide indarduna. Izaera. Hedapena eta mugak.

31.-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Alderdiak. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren xedea. Administrazioarekiko auzien prozedura: lehen auzialdian edo auzialdi bakarrean eta laburtua. Epaia eta horren betearaztea.

2. ATALA

Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea

32.-Lan arloko zuzenbidea. Izaera eta ezaugarriak. Lan harremana arautzen duten oinarrizko printzipioak.

33.-Lan arloko zuzenbidearen iturriak. Langileen Estatutua. Lan hitzarmen kolektiboak.

34.-Lan kontratua: kontzeptua, izaera eta motak. Lan kontratazioa administrazio publikoetan.

35.-Kontratua etetea eta amaitzea: arrazoiak. Lanetik bidaltzea.

36.-Gizarte Segurantza. Arau orokorrak eta aplikazio esparrua. Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileak, ororentzako zerbitzuak, entitate laguntzaileak eta erakunde autonomoak.

37.-Gizarte Segurantzaren araubide orokorra. Aplikazio esparrua. Afiliazioa eta kotizazioa. Babes jarduna: babesten diren egoerak eta prestazioen araubidea.

3. ATALA

Zerga zuzenbidea

38.-Nafarroako aurrekontu orokorrak. Printzipio orokorrak. Edukia, prestatzea eta onespena. Kredituak eta aldaketak. Aurrekontuen exekuzioa eta likidazioa.

39.-Gastu publikoa: gaiari buruzko printzipio konstituzionalak. Diru-sarrera publikoak: sailkapena. Zor publikoa: kontzeptua, motak eta araubide juridikoa.

40.-Nafarroako Foru Komunitateko erakunde eta legeak. Printzipio orokorrak. Tributu arloko arauak: printzipio orokorrak eta aplikazioa. Tributuak: motak eta osagaiak (zergagaia, tributudunak, zerga oinarria eta tributu zorra).

41.-Tributuen kudeaketa Nafarroan. Xedapen orokorrak. Tributudunari informazioa eta laguntza ematea. Tributuak kudeatzeko prozedura. Tributuen likidazioak. Diru-bilketa. Tributuen gaineko ikuskapena. Egintzen berrikuspena administrazio bidean. Tributu arloko arau-hauste eta zehapenak. Delitu fiskala.

III. ZATIA

Nafarroako Zuzenbide Publikoa. Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa

1. ATALA

Nafarroako Zuzenbide Publikoa

1.-Nafarroako Foru Eraentza. Bilakaera (1512-1982): Nafarroa, erresumatik foru komunitatera. Foruen legeen aipamen berezia; batez ere, 1841eko Lege Itundua.

2.-Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa. Prestakuntza prozesua. Izaera eta esanahia. Atariko titulua. Erreforma.

3.-Nafarroako Parlamentua edo Gorteak. Osaera, antolakuntza eta eginkizunak. Parlamentuak gobernua kontrolatzeko duen eginkizuna.

4.-Legegintzako ekimena. Foru legeak. Izaera eta motak. Legegintzaren prozedura. Legegintzako foru dekretuak. Harmonizazio tributarioko legegintzako foru dekretuak.

5.-Nafarroako Justizia Administrazioa. Antolaketa. Nafarroako Auzitegi Nagusia. Nafarroako Foru Komunitateak estatuarekin eta autonomia erkidegoekin dituen harremanak.

6.-Nafarroako Comptos Ganbera. Antolakuntza eta eskumenak. Erresumako Kontuen Auzitegiarekin dituen harremanak.

7.-Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Konpilazioa edo Nafarroako Foru Berria. Elaborazioa eta erreformatzeko prozedura. Nafarroako Zuzenbide zibilaren iturriak. Izaera zibil forala.

8.-Euskara Nafarroako Foru Komunitatean. Euskararen Foru Legea eta haren erregelamenduak. Euskarak Nafarroako administrazio publikoetan duen erabilera.

9.-Hitzarmen ekonomikoaren araubidea. Hitzarmen ekonomikoak: historia eta izaera juridikoa. Nafarroako zerga autonomiaren printzipioak. Egun estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean dagoen hitzarmen ekonomikoa.

10.-Nafarroako Foru Komunitateko arartekoa. Sorrera eta justifikazioa. Erakundearen izaera. Hautatzea, kargu-uztea eta hutsuneak betetzea. Prerrogatibak eta bateraezintasunak. Eskumenak. Erakundearen funtzionamendua. Parlamentuarekin eta gorte nagusiek izendatutako arartekoarekin dituen harremanak.

11. gaia.-Nafarroako Ogasun Publikoa. Araubide juridikoa. Eskubideak eta betebeharrak. Kontrola: finantza kontrola eta esku-hartzea. Erantzukizunen erregimena.

12.-Nafarroako ondarea. Kontzeptua eta sailkapena. Ondarea kudeatzeko printzipioak. Eskuratzea, besterentzea eta lagatzea. Ondarea babestu eta defendatzea. Afektazioa, aldaketa demaniala eta atxikipena. Jabari publikoa. Jabari pribatua. Enpresen ondare publikoa.

13.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen diru-laguntzei buruzko araubide orokorra.

14.-Nafarroaren eskumenak. Haien antolamendua foruaren hobekuntzan: sailkapena eta printzipioak. Transferentzien Batzarra.

15.-Lurraldearen antolamendua eta hirigintza. Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen aipamen berezia.

16.-Ingurumenaren babesa. Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak. Nafarroako Foru Komunitateko legezko xedapen nagusien zerrenda eta, halaber, berrikuntza nagusien deskribapena.

17.-Etxebizitzaren babes publikoa Nafarroan: babesaren kontzeptua, esparrua eta deskribapena, jarduera babestuen motak. Babes ofizialeko etxebizitzen araubide juridikoa.

18.-Osasunari buruzko Foru Legea eta hura garatzen duten erregelamenduzko xedapenak.

19.-Nafarroako errepideen araubide juridikoa. Nafarroako sinboloei buruzko Foru Legea: edukiaren azterketa.

20.-Nafarroako eskumenak nekazaritza eta abeltzaintza arloetan. Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroa. Nekazaritzako azpiegiturei buruzko Foru Legea: edukiaren azterketa.

21.-Nafarroako mendiak. Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak. Nafarroako baso ondarea babestu eta garatzeari buruzko Foru Legea: edukiaren azterketa.

22.-Nafarroaren eskumenak segurtasun publikoaren arloan. Foruzaingoa: historia, araudia, eginkizunak, antolaketa eta langileak. Segurtasun Batzarra. Nafarroako udaltzaingoa: araudia, eginkizunak, antolaketa eta koordinazioa.

23.-Funtzio publikoa. Konstituzio printzipioak. Nafarroako Foru Komunitateak arlo horretan duen eskumen historikoa. Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua. Berezitasunak, aplikazio eremua eta salbuespenak.

24.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileak: lanpostuak betetzea. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak: ordainsariak, bateraezintasunak eta administrazio karrera. Egoera administratiboak.

25.-Nafarroako Foru Komunitateko irakasleak eta osasun langileak. Araubide juridikoa. Araudi aplikagarria Foru Komunitateko Administrazioan laneko arriskuei aurrea hartzeari dagokionez.

26.-Nafarroako toki entitateak. Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak, toki administrazioari dagokionez. Udalerriak. Kontzejuak. Mankomunitateak eta beste toki entitate batzuk. Antolaketa, funtzionamendua eta haien eskumenen sailkapena.

27.-Nafarroako toki entitateen ondasunak. Herri ondasunak eta ondarekoak.

28.-Nafarroako toki entitateen jarduketen prozedura eta araubide juridikoa. Toki entitateen jarduketen inpugnazioa eta kontrola. Nafarroako Administrazio Auzitegia.

29.-Nafarroako toki ogasunen baliabideak. Udal zergak. Toki entitateek Nafarroako zergetan duten parte-hartzea.

30.-Nafarroako kultur ondareari buruzko Foru Legea. Turismoari buruzko foru araudi nagusia.

31.-Gizarte zerbitzuei buruzko foru legeak. Haurrentzako eta nerabeentzako sustapenari, laguntzari eta babesari buruzko Foru Legea: edukiaren gaineko deskribapen orokorra.

32.-Merkataritzaren gaineko foru araudia. Nafarroako kontsumitzaile eta erabiltzaileak babestea.

33.-11/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan administrazio elektronikoa ezartzeari buruzkoa.

34.-21/2005 Foru Legea, abenduaren 29koa, Politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeari buruzkoa.

2. ATALA

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa.

35.-Nafarroako Gobernua. Osaera, izendapena, eratzea eta kargu-uztea. Eskurantzak eta eskumenak. Funtzionamendua. Laguntza eta sostengu organoak. Erantzukizun politikoa, parlamentuaren kontrola eta parlamentuaren desegitea.

36.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Hautapena, izendapena, ordezkapena, kargu-uztea eta aldaketa. Eskurantzak.

37.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritako printzipio orokorrak. Herritarren eskubideak Foru Komunitateko Administrazioarekiko harremanetan. Foru Administrazioaren antolaketa: irizpide nagusiak eta egitura organikoa, organo kolegiatuak eta administrazio organoen eskumenak.

38.-Foru Komunitateko Administrazioak beste administrazio publiko batzuekin dituen harremanak. Printzipio orokorrak. Administrazioen arteko erkarlana, lankidetza eta koordinazioa. Sektorekako konferentziak eta bestelako lankidetza organoak. Nafarroako Foru Komunitateko delegatua. Lankidetza hitzarmenak eta baterako plan eta programak. Aipamen berezia Nafarroako araudiari.

39.-Nafarroako Administrazio Korporatiboa. Lanbide elkargoak eta ganbera ofizialak: eskumenak eta araubide juridikoa.

40.-Administrazio instituzionala.Erakunde autonomoak. Enpresa-entitate publikoak. Sozietate eta fundazio publikoak.

41.-Nafarroako Foru Komunitateko organo aholkuemaileak. Izaera, motak, ezaugarriak eta eginkizunak. Nafarroako Kontseilua. Osaera, antolaketa eskumenak eta funtzionamendua. Legeen bidez sortutako bestelako organo aholkuemaileak.

Oharra: arlo guztietako gaiek deialdia hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu egunean zegoen legedi indardunari jarraituko diote.

Iragarkiaren kodea: F0809478