71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CASTEJON

Castejongo Udalaren berdegune eta arboladien ordenantza. Behin betiko onespena

Castejongo Udalak, 2008ko otsailaren 8an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Castejongo Udalaren berdegune eta arboladien ordenantza.

Onespenaren erabakia 2007ko 18. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 8an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/2008 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Castejonen, 2008ko apirilaren 8an.-Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

BERDEGUNE ETA ARBOLADIEN UDAL ORDENANTZA

I. KAPITULUA

Arau orokorrak

1. artikulua. Xedea.

Berdegune eta arboladien babesari buruzko titulu honek hurrengo hau du xedetzat:

-Udal mugapeko eremu libreen eta berdeguneen ezarpena, zaintza eta erabilpena zehaztu eta normalizatzea.

-Arboladiak edo etorkizunean arboladi izan daitezken eremuak babestu, zaindu eta hobetzea, oreka ekologikorako eta herritarren bizi kalitaterako ezinbesteko urrats gisa.

-Berdeguneetan diren zuhaitz, zuhaixka eta landare elementuak babestea.

-Castejongo udal mugapeko zuhaitz zaharren identifikazioa, babesa eta aitorpena sustatzea. Hauen babesarekin atxikitako biodibertsitatearen (txoriak, saguzaharrak, intsektuak, onddoak...), gure udalerriaren historia , balore estetikoak eta ondare genetikoaren jarraipena lortzen da.

2. artikulua. 2. artikulua.-Aplikazio eremua eta berdegunearen definizioa.

Ordenantza hiriguneko berdegune guztiei eta Castejongon udal mugapeko zuhaitz zahar guztiei aplikatuko zaie.

Ordenantza honen ondorioetarako berdegunetzat hartuko dira zuhaitzak landatzeko eta lorazaintzarako eremuak, hirigintza antolamenduko tresnen determinazioekin bat. Berdegunetzat hartuko dira ere landatzeko modukoak diren eremuak.

Edozein modura berdegunetzat hartuko dira ordenantza honen ondorioetarako hirietako eta hiri inguruetako parkeak, plaza, babesgune eta erdibitzaileetako lorategiak, espaloi eta pasealekuetako zuhaitz-lerrokadurak, eta baita bide publikoetako lorazaintza elementuak ere. Kategoria honen baitan sartzen ahal dira ere zuhaitzarik gabeko eremuak izanda ere, etorkizunean zuhaitzak hartzeko zenbait ezaugarri gordetzen dituzten eremuak (lurzoru librea, argi naturala, drainatze egokia, lehentasunezko kokapena, etab.), alderdi hauek ez urbanizatze aldera.

Arestian esandakoaren arabera "berdegunetzat" hartzen ahal diren lorategi eta titulartasun pribatuko eraikinik gabeko eremuak ordenantza xedatutakoarekin bat arautuko dira araudiaren aplikazioari dagokionez, bereziki hirigintza araudian aurreikusten diren segurtasun, higiene eta apainketa publiko baldintza egokietan mantendu eta zaintzeko betebeharrari dagokienez.

3. artikulua. Hiri zuhaitzak. Arboladi publiko eta pribatuak. Zuhaitz zaharra. Zuhaitzaren babes lurra.

Ordenantza honen ondorioetararako hiri zuhaitzatzat hartzen da 2. idatza-zatiaren arabera zehazten diren berdeguneetan den zuhaitz itxurako edozein landare. Zuhaitz hilak, eta hauen zati eta hondakinak hiri zuahitzatzat hartuko dira ere, eta hauek jaso edo konserbatzea ikerketa xede izanen da, bertan izaten ahal den fauna babeste aldera.

Titulartasun mota hauek bereizten ahal dira:

-Erabilera publikoko arboladi pribatua: eremu libre pribatuetakoa.

-Erabilera publikoko arboladi pribatua: eremu libre komunitaarioetakoa.

-Erabilera publikoko arboladi publikoa: eremu libre publikoetakoa.

Udala arboladi publikoaren erantzule da beste kategorietako arboladiak zainduko ditu

Arboladi publikoen gaineko jarduketa oro Udalaren ahalmena da. Arboladia kaltetzen duten jarduerei zehapena ezarriko zaie.

Zuhaitz zahartzat hartuko da adin jakin bateko, bereizitasunen bat eta kultura edota ekologiaren aldetik interesa duen edozein ale. Zuhaitz zahar gisa katalogatzea espeziaren arabera eginen da, eta ordenantza honen 5. artikuluarekin bat babestuko dira.

Zuhaitzaren babes lurtzat hartuko da sustraien bolomen handiena hartzen duen honen inguruko lur bolumen bat. Bertan egiten den edozein eskuhartze sustraiekiko ukipena dakar.

Lizentziak: Edozein modura,hiri arboladia kimatzea, moztea, lekualdatzea eta birlandatzea alde aurreko udal lizentzia beharko du izan.

4. artikulua. 4. artikulua.-Aholkatutako espeziek zuhaitz eremu desberdinen arabera.

1.-Debekatutako espezieak

1.1. Toxikotasuna dela eta, haurrendako eremuetan. Espezie batzuen hostoak, loreak, fruituak edota haziak pozointsuak dira. Espezie hauek, besteak beste:

-Hagina (Taxus baccata).

-Sasi ebanoa (Laburnum anagyroides).

-Gorostia (Ilex aquifolium).

-Basaerramua (Euonymus europaea).

-Beltxalea (Lygustrun vulgare).

-Gerezi-erramua (Prunus laurocerasus).

-Margosa (Melia azederach).

-Huntza (Hedera helix).

-Gogortxua (Viburnum opalum).

-Heriotzorria (Nerium oleander).

1.2. Fitopatologien edo alergogenoen transmisore izateagatik. Udalak zenbait espezie debekatzeko eskubidea gordetzen du fitopatologien transmisiorako arriskugarri izan eta gehigizko alergeno mailen igorle direnean.

1.3. Edozein berdegune publikoan espezie exotiko inbaditzaileak landatzea debekatuko da, Ingurumen Ministerioak penintsula osoko espezie inbaditzaileei buruzko lanetatik abiatuta prestatu den II. eranskineko zerrendarekin bat.

2.-Espezie ez gomendagarriak.

2.1. Makal eta zurzuriak beren eremu natural diren hezaguneetan landatzea aholkatzen da, eta hala ere bereziki motza den zura ekoizten duten barietate edo klonen landaketa saihestea.

2.2. Zumarrak (Ulmus spp.) ez landatzea aholkatzen da, grafiosisarekiko erresistente diren barietateak izan ezik.

2.3. Lorategi pribatuetan inbaditzailetzat jotako espezie exotikoak landatzea saihestuko da

3.-Castejongo eremurako gomendagarriak diren espezieak.

Espezieak aukeratzerakoan hurrengo irizpide hauek hartuko dira kontuan:

3.1. Espezie autoktonoak lehenetsiko dira aloktonoak baino.

3.2. Ura aurrezten duten espeziak erabiliko dira, II. eranskinarekin bat,

3.3. Inguruaren ezaugarriak.

3.4. Ingurune fisikoaren ezaugarriak: orientazioa, malda, argiztapena, haizea, lurzoru-mota, etab. Inguruabar bakoitzari egokitzen diren espezieak.

3.5. Eremu erabilgarria: adaburuen nahiz sustraien garapenerako espazioa, parterre edo lorontzi txikeetan egiten drien landaketen kasuan.

3.6. Estetika eta aniztasuna dela. Balio apaingarri handiko espeziak aukeratzea, bailio txikiagoa duten beste duten aurrean, eta espezieen aniztasuna.

3.7. Gutxieneko mantinemendua eta gogortasun handiagoa, espezie urtetsuagoak eta mantenu lan gutxiago behar duten espeziak lehenetsiz.

5. artikulua. Katalogoa.

Udal zerbitzu eskudunek udalerriko zuhaitz nabarmenak inbentariatuko dituzte, zuhaitz berezi eta zuhaitz zaharren udal katalogoa sortze aldera. Inbentariatuko diren zuhaitzak beren lokalizazio zehatza, jabetza araubidea eta inskripzio datan zein egoeran dagoen azaltzen duen inskripzioaz lagunduko dira.

Halaber, katalogoan zehaztuko dira zuhaitz horiek eta beren ingurua babesteko kategoriak eta arauak.

6. artikulua. Balorazioa.

Bide publiko, zerbitzu sarek, eraikin berriak, ibilgailuak igaro edo talka egitea, pasabide partikularrak, bandalismoa, kentzea, lekualdatzea, birlandatzea edo orokorrean kimatzea dela eta zuhaitza hil, kaltetu edo kentzea beharrezkoa balitz, udalaren zerbitzu eskudunak, dagokion kalterordainaren ondorioetarako eta dagokion ezarpena ezertan galarazi gabe, zuhaitza zatika edo bere osotasunean baloratuko du, Granada Arauaren "Baloratzeko metodoan" (I. eranskina) aipatzen diren arauen arabea.

II. KAPITULUA

Berdegune berriak jartzea

7. artikulua. Zonas verdes y planeamiento.

1. Berdeguneak edo lorategiak ekimen publiko edo pribatuz sortzen ahal dira.

2. Berdegune berriak indarrean den planeamenduan ezarritakoari jarraituko diote kokapenari dagokionez; eraikuntza elementuen normalizazioari buruzko berariazko araudiari instalazioari dagokionez; eta obretarako baldintza tekniko orokorren agiriari exekuzioari dagokionez. Berdegune berriak eraiki edo gaitzeko mugikortasun mugatua duten pertsonen sarbidearen sustapenerako legeria betetzea bermatuko da.

3. Berdegune bihurtuko diren hiri inguruetako eremuak ale bereziak edo espezie babestuak gorde eta zaintzea kontuan hartuko dute. Halaber, eremu hauek ez dira soilik lorazaintzako irizpideei jarraki definituko, hiri-bilbaduraren eta ingurunearen arteko oreka bilatu.

4. Landareei dagokienez berdegune berriek arau hauek bete beharko dituzte:

a) izurri eta gaitz kronikoak izan ditzazketen espezieak eta, ondorioz infekziogune bihurtu daitezken espezieak ez dira erabiliko.

b) Erabiliko diren landareak osasun egoeran onean egon beharko dute, infektatzen ahal diren kolpe eta ubeldurarik gabe.

c) Tamaina garapenerako egokia izanen da eta gaixotasunak sortzen dituzten desoreka organikorik gabekoak.

5. Landaketak eraikinetatik hurbil egon behar dutenean, bere tamaina edo eitea dela eta, argiztapen edo eguzkiztapen galera handirik, edo azpiegituretan kalte handiak edo espaloi eta zoladura jasotzerik ez duten espeziak aukeratuko dira.

6. Ura aurrezteko ordenantzaren 11. artikuluan lorategien diseinuari buruz xedatutakoa kontuan hartuko da (urak berriro erabitzea, tokiko iturriak erabiltzea, soropilen azaleraren mugatzea...).

8. artikulua. Zaintza.

1. Orokorrean, Hiri Antolamenduko Planeamendu Partzialaren bidez eta urbanizazio proiektua egin ondoren sortutako berdeguneak hartutako konpromisoaren arabera zainduko dira, jarduera hauetarako indarra duen legerian aurreikusitako moduan.

2. Betiere, Udalak eremu hauen zaintza bere gain hartuko du, segurtasun, higiene eta apainketa publikoaren aldetik baldintza egokietan daudela bermatzeko.

3. Eremu hauen zaintza eta defentsa errazteko, hesiak baimendu ahalko dira, eta zenbait orduetan ixtea, aldez aurreko Udalaren baimenarekin.

9. artikulua. Berariazko berdeguneak.

Etxeko abereen kopuruan igoera handia izan dela eta, zakurrak batez ere, berariazko berdeguneak sortzeko udal politikak bultzatuko dira, bai hirigunean bertan, bai kanpoaldean, horrela abereak solte ibili daitezen. Betiere jabeen eginbeharren eta erantzukizunen kalterik gabe.

III. KAPITULUA

Berdegune partikularren zaintza

10. artikulua. Partikularren betebeharrak berdeguneekiko.

1. Udalari lagatu gabeko berdeguneen jabeek zainketa, garbiketa eta apainketa egoera onean mantendu beharko dituzte, eta bere gain hartu hauek sortzen duten gastua.

2. Halaber, landareen izurri eta gaitzak saihesteko prebentzio tratamendu egokiak egiteko betebeharra izanen dute.

3. Hiri ingurunean zuhaitzak kimatzea teknika eta material egokiak erabiliz eginen da. Udalaren aldez aurreko lizentzia beharko da kimatzeko, eta arrozoi estetikoengatik ,edo berau ez egiteak landareen indar begetatiboaren kalte nabarmena dela eta guztiz beharrezkoa denean, izurri eta gaitzen erasoekiko ahulago izanen zirelako, zerbitzuan diren azpiegiturekiko kontaktua dela eta, edo adar idorrak erortzeko arriskua edo herritarren segurtasuna arriskuan jarriko lukenn bestelako arrozoiak direla eta eginen da.

IV. KAPITULUA

Herri lanak, eraikuntzak eta arboladien babesa

11. artikulua. Zuhaitzen babesa herri lanen aurrean.

1. Bide publikoetan egiten diren zangak, zintarriak eraikitzea eta orokorrean zerbitzu sareak egitearen ondorio direnak, zuhaitz espezieei ahal den kalte gutxien sortzeko moduan eginen dira.

2. Arestiko lerroaldean aipatzen diren ondorioz finkatutako landaketak kaltetuko balira, obraren arduradunak galdutako aleak berriro jarri beharko ditu, hau guztia egindako kaltean axolagabekeria kasuri dagokion zehapena ezertan galarazi gabe.

3. Zuhaitz espeziak dauden eremuetan pasealeku, plazatxo, pasabide etab. bezalako izaera iraunkorreko halako hirigintza jarduketen kasuan, arreta bereziaz errespetatzeaz gain zuhaitzak garatu ahal izateko dimentsio askiko txorkoak jarriko zaizkie.

12. artikulua. Eraikuntzak eta arboladia.

1. Urbanizatu beharreko lurretan eginen diren proiektuetan, hirigintza antolamenduaren ondorioetarako, errespeturik handiena izanen zaie bertan diren zuhaitz eta landareei, batez ere ale zaharrak badira.

2. Eraikuntza proiektuetan obrako lizentzia lortzeko aldez aurreko baldintza izanen da lanek ukituko dituzten zuhaitz eta zuhaixkak jasotzea, uneoro beren "in situ" konserbatzea lehenetsiko da birlandatze edo mintegi batera lekualdatzearen aurrean. Lekualdatzea sustatzailearen kontura izanen da.

13. artikulua. Paso de vehículos de obra.

1. Kaltea jasaten ahal duten zuhaitzen ondoko lurretan egiten diren edozein lan publiko edo pribatuen obra edo ibilgailuen ibilian, obra jarduera hasi baino lehen zuhaitzak babestu beharko dira, lurretik gutxienez 3 m-tara egonen diren alanbrez loturiko oholtzekin, alanbreak eraztunekin lotuko dira, modu honetan alanbrea babestu beharreko zuhaitzaren enborra kaltetzea sahiestuz. Enborra 3m baino txikiagoa denean, zuhaitz guztia babestuko da adaburua hasten den lekuraino.

2. Obra bukatu eta gero babesa kendu eginen da.

14. artikulua. Zulo eta zangak.

1. Bide publikoetan zuhaitzen ondoan zulo edo zangak irekitzen badira hondeaketak zuhaitzaren diametroa bider 5eko distantzia, 1,20 m-ko altueran gorde beharko du zuhaitzarekiko. Betiere, distantzia hori o,5 baina handiangoa izanen da beti. Araua betetzerik ez deagoen kasuetan udalaren ikuslapena eskatuko da eta baita hondeaketa hasi baino lehenagoko udal baimena, bestelako babes neurriak ezartze aldera.

2. Hondeaketa lanen zehar 5 cm baino gehiagoko sustraiak ukitzen badira moztu egin beharko dira mozketa garbi eta leunekin, ondoren merkatuan diren gai orbaintzaile batekin margotuko dira.

3. 4.2 idatz-zatian aipatzen diren kasuetan estaltzea ireki zenetik 3 eguneko epean eginen da gehienez, eta ondoren ureztatuko da.

V. KAPITULUA

Berdeguneen erabilera

15. artikulua. Eskubideak eta betebeharrak

Herritar guztiek duten berdegune publikoak erabiltzeko eskubidea, ordenantza honetan eta indarra duten gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraituz, baian baita ere landare eta instalazio osagarriak errespetatzeko eskubidea.

16. artikulua. Jabari eta erabilera publikoko ondasunak.

Titulu honek aipatzen dituen toki eta berdeguneak jabari publikoko ondasunen kalifikazioa izanen dute, zerbitzu publikoari lotetsiak, eta ezin izanen dira erabilpen-pribatizazioaren xede izan bere helburu, eduki, ezaugarri eta oinarriak direla eta eremu horien erabilpen publikoa ekarriko luketen antolatutako ekitaldietan, beren izaera eta xedearen kaltetan.

17. artikulua. Betebeharrak.

1. Berdeguneetako erabiltzaileek adierazle, errotulu eta seinaletako erabilera eta babes jarraibideak bete beharko dituzte, baita udal agintaritzak adierazten dituen gainontzekoak ere.

2. Interes arrazoiak direla eta berdeguneetan ekitaldi publikoak baimentzen direnean jendearen bertaratzeak landare eta hiriko altzarietan kalteak sortu ez ditza beharrezkoak diren aurreikuspen neurriak hartu beharko dira. Edozein modura, baimen horiek garaiz eskatu beharko dira beharrezkoak diren aurre-neurriak hartu garantia nahikoak eskatzeko.

18. artikulua. Debekuak.

1. Orokorrean, eta landare espeziak zaintzeko, hurrengo ekitaldi hauek debekatuak daude, Udalaren baimenik izan ezean:

a) Zuhaitz, zuhaixka edo belarkien manipulazioa.

b) Mugatutako lorategietatik ibiltzea.

c) Soropil apaingarria zapaltzea, bertan sartu eta jostatzeko, atseden hartzeko eta bertan geratzeko erabiltzea. Soropil apaingarria lorategi apaingarrietan erabiltzen da, bertan loreak, eskain muxarratuak edo bestelako edozein lorazaintza lanak erabiltzen dira.

d) Loreak, fruituak, adarrak edo zuhaitz zatiak, zuhaixkak edo belarkiak moztea.

e) Ermu publikoetako zuhaitzak edo zuhaixkak moztu, bota edo kimatzea, Udalak espresuki baimenik eman ezean.

f) Zuhaitzak edo zuhaixkak erauzi edo puskatzea, hauen azala zuritu edo kentzea, puntapaxak sartzea, haiei zabuak, eskailerak, tresnak, ainguratze euskarriak, ziklomotorrak, bizikletak, kartelako edo bestelako elementuak zintzilikatzea, eta baita bertara igotzea ere.

g) Arboletako txorkoetan obra-materialak uztea, aldi baterako bada ere, edo horien gainean landaketa kaltetu dezaketen edozein motatako produktuak botatzea (azidoak, xaboiak, etab.).

2. Orobat, berdeguneetan ez da baimenduko:

a) Zaborrak, hondakinak, txintxorrak, harriak, paperak, plastikoak, koipeak, produktu kaustiko edo hartzigaiak, edo landaketak kaltetzen ahal dituzten bestelako elemuntuak botatzea.

b) Edozein motako ibilgailu motordunak garbitu, olioa aldatu, hondakinak bota eta , baita nekazaritzako erabilera dutenak ere.

c) Sua piztu edo iraunaraztea, arrazoia edozein izanda ere. Oihan parkeetan horretarako erreserbatu diren eta espresuki baimendutako tokietan egin ahalko da soilik.

3. Berdeguneen berezko izaera osatzen duten lasaitasuna eta sosegua babestea hurrengo hauek betetzea eskatzen du:

a) Jostetan eta kirolean aritzea horretarako bereziki mugatzen diren eremuetan eginen da, ondoko inguruabar hauek daudenean:

1.-Pertsonei traba edo istripuak sortzen ahal dituztenena.

2.-Berdeguneetako landare edo hiri altzarietan kalteak sortzen ahal dituztenean.

3.-Pertsonen joan-etorria galarazi edo zaildu edo zirkulazioa eteten badute.

4.-Bake publikoa edozein gisan asaldatu edo hausten badute.

b) Publizitate jarduerak Udalaren aldez aurretik emandako berariazko baimenarekin eginen dira.

c) Pintore, argazkilari eta zinema nahiz telebista operadoreen jarduera artistikoak publikoak erabiltzen ahal dituen tokietan egin ahalko dira. Ezin izanen dute berdeguneen ohiko erabilera oztopatu eta zaintzaileen zehaztapen guztiak bete beharko dituzte.

d) Berdeguneak zinema edo telebista filmazioetan agertoki figuratibo gisa erabiltzeko, eta horrelako jardueretarako material edo instalazio bereziak instalatu edo garraiatzeko Udalaren aldez aurreko baimena beharko da.

e) Industria jarduerak ahalik eta gehien murriztuko dira, edozein motatako produktuen kalez kaleko salmenta mugatuko da, Udalak baimena eman ezean behintzat, baimena kasu bakoitzerako emanen da.

f) Edozein industria, merkataritza, jatetxe, edo edari edo freskagarriak, izozkiak, gozokiak etab. saltzeko instalazioek Udalaren administrazio kontzesioa edo baimena beharko dute, kasu zehatz bakoitzerako aplikatu beharreko araudiak xedatzen duen tramitazioarekin lotuta.

g) Kontzesioek baimenaren xedeari lotu beharko zaizkio hertsiki, eta jabeak izanen dira kontzesioen mugak gainditzearen edo ez betetzearen arduradunak.

h) Horretarako prestatutako lekuetan izan ezik ezin izanen da kanpatu edo kanpadenda edo horretarako prestatutako ibilgailurik ezarri, kanpina egin edo xede hauetako batekin ezartzea, egonaldi mota edozein izanda ere.

4. Orobat, berdeguneetan ez da baimenduko:

a) Ibilgailuak edo arropa garbitu, arropa eseki, edo ureztatzeko ahoetatik ura hartzea, baimenduta dagoenean izan ezik.

b) Itxitura, banku, argiteria publikoaren euskarri, monumentu edo berdeguneetan den beste edozein elementuetan inskripzioak egin edo kartelak edo eranskailuak paratzea.

c) Edozein publizitate mota paratzea, udalaren aldez aurreko baimena eta homologazioa izan ezik.

d) Berdeguneetan autoak konpontzea, igeltserotza, lorazaintza, elektrizitate etab. gisako lanak egitea. Parkearen edo kontzesiodunen instalazioen berezko elementuak badira udalaren baimena beharko da.

VI. KAPITULUA

Ibilgailuak berdeguneetan

19. artikulua. Seinalizazioa.

Berdeguneetan ibilgailuak sartu eta bertatik ibiltzea modu zehatz eta berariazkoan arautuko da berdegune bakoitzerako horretarako jartzen den seinaleztapenaren bidez.

20. artikulua. Bizikletak.

Bizikletak berdeguneetan eta horretarako bereziki seinaleztatutako eremuetan zehar ibili ahalko dira, berdeguneetako gainontzeko erabiltzaileei traba egiten ez badiete.

21. artikulua. Ibilgailu motordunak.

1. Debeku da autoak, ziklomotorrak eta motozikletak berdeguneetan zehar iblitzea, Udalak espresuki baimena eman ezean.

2. Garraioko ibilgailuak ezin izanen dira berdegunetan zehar ibili, kiosko eta antzeko instalazioen zerbitzurako izan ezean, beti ere 3 tonako pisua baino gutxiago badute eta zamalanetarako ezarritako orduetan iblitzen badira.

3. Orobat, Udalaren zerbitzuko ibilgailuen zirkulazioa baimentzen da, Parke eta Lorategien Zerbitzuko elementuak, tresnak edo langileak garraiatzen dituztenak eta Udalak berak baimendutakoak.

4. Mugikortasun mugatua duten pertsonek berdeeguneetan sartzeko Udalak hauenneurriz-neurriko egokitzapena sustatuko du. Horretarako beharrezkoak diren neurriak hartuko dira ibilgailuak eta bestelako baliabideak erabiltzea eskatzen duen egoeran daudenei udal berdeguneetan sarbidea errazteko.

22. artikulua. Arau-hauste arinak.

Arau-hauste arintzat hartzen da:

a) Loreak, fruituak edo belarkiak moztea baimenik gabe.

b) Zaborrak, paperak, plastikoak edo bestelako hondakinak eta etxeko animalien gorozkinak berdeguneetan botatzea.

c) Jostetan eta kirolean aritzea toki eta modu desegokian.

d) Hiriko altzariak behar bezala ez erabiltzea.

e) Orokorrean berdeguneak erabiltzeko jarraibide eta seinaleak ez betetzea dakarten jarduerak.

f) Hurrengo artikuluetan larritasun handiagoko arau-haustetzat jotzen ez diren berdegune eta arboladiaren zaintzan akatsak.

g) Akatsak berdeguneen garbiketan.

23. artikulua. Arau-hauste larriak.

Arau-hauste larritzat hartzen da:

a) Berdeguneak jartzea ordenantza honetan ezarritakoaren aurka.

b) Beharrezkoa den dosifikazio eta komenigarritasunarekin tratamentu sanitarioen aplikazioan akatsak.

c) Berdeguneetako jabe partikularrek ordenantza honetan ezarritakoa ez betetzea.

d) Ordenantza honean ezarritakoa ez betetzeagatik landaketak kaltetzea.

e) Landaketak kaltetu edo aldatzea, jarduera honen ondorioak konpontzeko zailak edo ezinezkoak direnean.

f) Arau-hauste arina errepikatzea.

24. artikulua. Arau-hauste oso larriak.

Arau-hauste oso larritzat joko dira:

a) Zuhaitzak, zuhaixkak edo hauen zatiren bat erauzi edo puskatzea, hauen azala zuritu edo kentzea, eta orokorrean landare elementuak hondatzea.

b) Udalaren baimenik gabe zuhaitzak moztu, bota, tokiz aldatu edo bilrlandatzea.

c) Ale bereziak edo zuhaitz edo lorategi monumentalak ukitzen ditunzte egintza edo omisioak.

d) Berdeguneetan tiro ariketa edo probak egitea, petardoak edo su artifizialak piztea.

e) Espresuki baimenduta ez dauden tokietan sua piztea.

f) Udalaren aldez aurreko baimenik gabe Festak, ekitaldi publikoak edo kirol txapelkeak egitea.

g) Hegaztiak edo bestelako animaliak ehizatzeko tresnak edo armak eduki edo erabiltzea.

h) Ibilgailu motordunak erabiltzea baimenduta ez dauden tokietan.

i) Arau-hauste larrietan berrerortzea.

I. ERANSKINA

GRANADA ARAUA

Apaingarrizko arboladiaren balorazio metodoa

A.-Aurrekariak.

A.1. Arboladiak baloratzeko kontsiderazio nagusiak.

Balorazio honen berezitasunetako bat da ez dela lehia ekonomia batean egiten den ohikoetako bat. Ez dago eskaera edo eskaintzarik, ezta erosle edo saltzailerik ere. Beraz, ezinezkoa da salerosketaren emaitza eta datu historikoa den preziorik aurkitzea, balioa baizik. Ez da hemen ustiaketa prozesurik, ezta eraldaketa edo kontsumo-ondasunik ere.

Beraz, paisaiarekiko interesa duten zuhaitzen balorazioak edukin ekonomikoko baliagarritasun funtzio batera jo behar du, prozedura ekonometriko hertsien eta koadroa osatu eta ukipen balore diren esan nahi sinboliko, historiko, estetiko, ongizatekoa edo paisaiazko osagaien arteko nolabaiteko orekaren bidez.

Balorazioak paisaiarekiko interesa duen arboladia azaltzen den hurrengo kasuetan irtenbide zifratua eta erabakiei edo analisiari babes objektiboa eskaini nahi die, arlo publiko nahiz pribatuan:

-Administrazioaren planeamendu jarduera dela eta, besteen zuhaitzen desjabetzapena eta ukipena.

-Katastrofe, uholde eta suteen eraginaren estimazioa.

-Kalteak udal ondasunetan, eremu publikoan obrak, zerbitzu sareak, trafiko istripuak eta bandalismoa direla eta kalteen balorazio kontzeptua. Arau-hausteak direla eta fidantza eta kalte-ordainak.

-Jarduera publikoaren aurrekontueta finantza-analisia.

-Katastroa, inbentarioa edo katalogoa.

-Birlandaletak.

-Aseguruak

-Ordenantza eta hirigintza arauen bidezko arauketa.

-Hirigintzako tasak. Hipoteka-bermea. Sal-erosketa.

-Ingurumen itunari buruzko gogoetak, ebaluazio ekonomikoa.

Balorazio prozedura desberdinak daude, Alemaniatik, Belgikatik, Frantziatik, Finlandiatik, Italiatik, Erresuma Batutik, Suitza, Estatu Batuetatik itzuli eta egokituak, eta baita indarrean dauden Espainiako zenbait arau ospetsu ere.

Metodo berria aurkitzea eskatzen duten arrazoiak:

-Hauetako batzuen eguneratze falta. Diru-eguneratze hutsa ez da aski eta ez dator bat errealitatearekin.

-Landaretza-multzoen omisioa, gabezia edo hutsuneak errepertoriaon (arboladi mediterraneoa, tropikala eta palmondoak).

-Formula proportzionalak, tarte bakoitzean balio unitario finkoarekin.

-Formula enpirikoak, polinomikoak, bihurketa ekonomiko eztabaidagarriak eta justifikatzeko zailak.

Era berean, tasatzailearen osagai subjektibo saihestezina oinarri estatatistiko irizpide batean biltzen da. Honendako balorazio zuzenena eskura ditugun merkatuko datuentzako probabilitate handiago bati dagokiona da, eta beti konkurritzaile bera izanik. Ziurraski balore horretan bat etorriko dira tasatzaile desberdinak, eta printzipio honen arabera, tasatzaile batzuen kasu hipotetikoan, balore objektiboa baloe subjektiboen moda (maiztasun handieneko balorea) izanen zen.

B.-Metodoaren aurkezpena.

Granada arau honekin proposatzen den balorazio metodoa hurrengo elementuak ditu oinarri:

-Merkatuan edo errealitatean neurtutako elementu eta faktoreen gehieneko objektazioa; lortutako tamaina-prezioen datu eta funtzioen proiekzioa denboran, bai zuhaitzaren tamaina handiagoko kasuetan, bai eguneratze automatikoreko, alorrari buruzko informazioa egunean erabiltzea besterik gabe.

Zuhaitz ordezkagarri, erosi eta birlandatzen ahal direnak, eta ordezkagarri ez direnen artean desberdintzen ahal da, azken hauek ezin dira apaintzeko mintegien merkatuan lortu. Ordezkagarritasunaren kontzeptua gehiago zehaztuko da, baina erreferentzia gisa hostozabaletan muga 30 zentimetroko zirkunferentziti aurrera dago. Hiru esku-hartze talde handi finkatu dira, balorazio prozedura desberdinekin:

a) Hostozabalak.

b) Koniferoak

c) Palmondo eta antzekoak.

Metodoaren deskribapenaren zehar ondoren aipatzen kontzeptu batzuk erabiltzen dira:

-Kalibre karakteristikoa: Balorazio oinarri gisa balioko duen mintegiko bataz besteko prezioaren zuhaitzaren tamaina. Katalogoko prezio bati dagokio, eta hostozabaletarako perimetroa 10-12 cm-tan finkatzen da (lurretik 1,30 m-tara harturik), eta koniferoetarako 100-125 cm-ko altuera.

-Oinarrizko balorea: balio estandarra edo balore tipoa deitzen zaio ere. Izaera objektiboa dauka, prezio tamainako ekuazio edo funtzioetatik lortzen delako, eta dirutan ematen delako. Gutxieneko abiapuntua da, honekin balorazio prozesua jarraitzen ahal da.

Zuhaitza bizirik bada, gutxieneko balioa badu, oinarrizko balioa.

Egoera, berezitasun, osasun etabarreko inguruabarrak oinarrizko balorea handitzeko hartuko dira bakarrik kontuan, inoiz ez gutxitzeko.

-Birjarpen balioa erosketa balioa da egia esateko (gehi birlandatze eta mantentze kostuak, eguneratuak).

B.1. Zuhaitz ordezkagarriendako balorazioa.

Zuhaitz ordezkagarriendako apaintzeko mintegien katologoan zuhaitzaren erosketa prezioa bilatuko zen, edo antzeko portaera duten espezieen taldeari dagokion erregresio-kurba edo funtzioan bilatuko zen. Merkatu prezioa lorturik, landatze eta erauzte gastuak eta urteko mantentze gastuak gehituko ziren, zuhaitza bizitu den denboraren zehar interes konposatuz kapitalizatuta. Birlandatzean arrakasta aukerak kontuan hartu dira (birlandatzearen arriskua).

Caballerrekin bat honako hau izanen zen formula orokorrena:

Non:

n = Landaketa urtea

pm = Kalibre baterako (eta adin zehatzerako) merkatu prezioa.

Ct = Erauzte eta landaketa kostua

% = Arrakasta aukera birlandaketan (0 %0)#%#1).

t = Erauzitako zuhaitzaren adina (balorazioaren urtea)

Cc = Laborearen eta urteko mantentzearen kostuak n+1

Ct eta % sartzeak zuhaitz ordezkagarrien muga finkatzea ahalbidetzen du (Ct ez gehiegizkoa, Pm eta Ct aluen antzera), eta zuhaitz historikoak Pm eta Ct oso altuekin jartzen ditu ere. % zerora jotzen duen bitartean Vb infinitora joko luke.

Laborearen eta mantentzearen kostuak urtero berdinak balira, formula horrela geratuko zen:

B.2. Ordezkagarri ez diren zuhaitzen balorazioa. Hostozabalak eta koniferoak.

Oinarrizko balorearen formulazio objektiboa lortzeko, mendeko aldagia oinarrizko balorea izanen zuen f funtzio bat aurkitzeko aukera aztertu zuen Balorazio Batzordeak.

Horretarako bi abiapuntu daude:

1. Ezinezkoa da aldagai lurraldekoak, kulturakoak edo zuhaitzaren alde kualitatibokoa (berezitasuna, bakantasuna, etab.) parte hartuko duten ekuaziorik aurkitzea. Beraz, abiapuntu gisa oinarrizko balore bat bilatu behar da, eta arestian aipatu diren aldagaiak indize zuzentzaileen bigarren etapa baterako utzi.

2. Aldagai kuantitaiboak, neurgarriak, esanguratsuak erabili behar dira, eta ahal den gutxienak.

Hasieratik pentsatu zen bide egokia izanen zela zuhaitzen merkatuen (apaintzeko mintegiak) prezioen eredua, zirkunferentzien balorearen arabera hostozabaleratarako eta altueraren arabera koniferoendako.

Zirkunferentzia-prezioa edo altuera-prezioa funtzio bat definitu behar da, horrela neurketa sinplea berehala bihurtu baitzen balore. Funtzioak erregresio bidez lortzea da prozedura, adituen ezagutza profesionala ematen duen doikuntzarekin, modu aski errazean elkartuko direnak.

Ordezkagarriak ez diren zuhaitzendako suposatu beharko genuke erregresioaren funtzio edo legea, mintegi komertzialetan erosketa prezioak dauden tartean ezagutua, mantendu eta tarte horretatik atera egiten da, eta beraz oinarrizko balorea lortzeko behatutako benetako tamainarendako kurbak ematen digun prezio birtuala izanen balu bezala estrapolatzen ahal dugu.

Hostozabalendako 9 talde finkatu dira, eskura dugun informazioarekin bat, eta 6 talde koniferoendako. I. eta II. tauletan ikusten ahal den moduan, talde horiek hazkunde-ohiturei eta zuhaitz bakoitzaren bizitza-luzeraren aukerei jarraikiz osatu dira.

Erregresio-eredu zenbait probatu dira: lineala, biderkagarria, esponentziala eta logaritmikoa, zehaztasun estatitisko emaitza onak lortuz. Baina erregresioa mintegiko prezioen datuen ohiko esparrutik kanpora proiektatzerakoan horiek guztiak alde batera utzi ziren. Geroago zuhaitzaren hazkunde-portaerak berak erregresio batera eraman du doikuntza zehatza erakutsi duen proposatutako kasurako.

Sigomoidea edo Richards-en funtzioa, tradizio oparokoa fenomeno bilogikoen analisian, eta bere kasu partikularra ekuazio edo funtzio logistikoa, oso ongi egokitzen da zuhaitzak bere garapenean duen portaerari; honekin gertatzen den gisa, funtzio logistikoak inflexio-puntua erakusten du, eta hortik aurrera hazkunde erlatiboa jaisten hasten da eta balio handien batera jotzen du asintotikoki.

Azterketa zehatzak eginda v koefizientea 0,001ean finkatu da. k da gehieneko balorea, zuhaitzaren portaeraren parametro lokabeena, asintokiko kurbara jotzen duena. Berariazko kalibre batendako mintegiko prezio estandarraren gehieneko biderkatzailea (10-12 cm zirkunferentzia tamaina hostozabaletan eta 100-125 cm altuera koniferoetan). k-ren hiru balore hartu dira, espezieen bizitza-luzeraren arabera aldatzen direnak: 1000, 750 eta 500 (ikus III. taula).

xi inflexio-puntua adierazten du, bizitza-luzeraren eta hazkunde-ohituraren arabera aldatzen dena; b hasierako preziorako parametroa da. bien baloreak III. taulan ikusi).

Horrela, y oinarrizko balorea zuhaitzak kalibre karakteristikoan mintegian izanen lukeen prezioaren biderkatzailea da. Balore hau tabulatua eman da IV. etaV. tauletan lortu diren hamabost ekuazioetarako, hostozabaen perimetrorako 5 cm-ko balioarekin eta 50 cm altuera koniferoendako.

Beraz, zuhaitz baten oinarrizko balorea lortzeko, I. eta II. taulen eta dagokion taldearen bidez eginen zen. Enborraren zirkunferentzia (hostozablekoak) edo zuhaitzaren altuera koniferoak) neurtzearekin, III. taulara igaroko zen formulak erabiltzeko edo IV. eta V. tauletara y biderkatzailea zuzenean aurkitzeko. Horrela v oinarrizko balorea kalkulatzen da. b.

B.3. Indize zuzentzaileak.

Oinarrizko balorea eduki eta gero bi multzoetan biltzen diren indize zuzentzaile batzuk erabiltzen dira:

Faktore intrintsekoak (espeziearen eta banakoaren berezkoak):

1. Tamaina fotosintetikoki aktiboa (bolumena eta adaburuaren azalera), bere tamaina eta adinerako hipotetikoki ideala den adaburuarekin alderatuz.

2. Sanitate egoera. Indar edo zahartasun mailari aipua, gorabehera sanitarioen presentzia, parasitoen erasoak, ustelkeria, etab.

3. Balio-bizitzaren itxaropena, tasatzaileak emandakoa da, tabulatutako bi baloreekikoa, apaingarri-bizitzakoa eta aurreikusitako gehieneko bizitza guztira.

Faktore estrintsekoak (zuhaitzaren inguruneari dagokiona):

1. Estetikoa eta funtzionala. Zuhaitzaren interes estetikoaren estimazioa, bakartua, lerrokadura edo talde baten zati gisa, eta bere paper funtzionalarena (haize-babesak, ikus-entzunezeko pantaila, itzal laguntza).

2. Ordezkaritasuna eta bakantasuna. Eremuan ugaritasun handiago edo txikiagorai buruzko indizea, eta alearen estimua edo nolakotasun historiko, kultural edo sinbolikoak.

3. Egoera. Zuhaitzak bere ingurunearekiko duen interesari buruzko indizea, eta ingurumenari, plastikari edo hiriaren hobekuntzari egiten dion ekarpena.

4. Faktore bereziak. Bestelako balore edo parametroei aipamena.

Deskribatutako indizeen aplikazioaren formula:

Non:

Vf = Azken balorea

Vb = Oinarrizko balorea

li = Faktore intrintsekoen indizeen batukaria.

le = Faktore estrintsekoen indizeen batukaria.

Indizeen baloreen eskala VII. taulan jasotzen da.

B.4. Enbor anizkoitzak.

Enbor anizkoitzak dituzten zuhaitzen kasuan, zuhaitzaren lepoa aztertu ahal bada, lepoaren gaineko ingurakari maximoa neurtuko da, ekuazioa edo erregresio-kurban sartzeko zirkunferentziaren balorea izanen baitzen.

Zuaitzaren lepoa oso gizena bada edo ezinezkoa bada lepoa aurkitzea, lurretik 80 cm-tara enbor guztien zirkunferentziak hartuko dira eta enbor guztien ingurakariaren zirkunferentzia hartuko da perimetro birtual gisa.

B.5. Kalte partzialak.

Zuhaitz baten kalte partzialak aztertzerakoan sarrita ez da balorazio kontua, espeziea eta urtaroa kontutan hartzearena baina, kalte partzialak alearendako kontuan hartzekoak izan diren edo ez aztertzeko oinarrizko elementuak baitira.

Hiri-ingurunean tamalez ohikoa den kalte partzialen kasuan, agian teknikariendako egokiena ez da balorazioa ematea, biziraupen arriskua, egonkortasun-arriskua, oinezko eta trafikoarendako segurtasuna, zaharberritze neurriak eta horiek direla eta jarduteari buruzko txostena ematea baizik.

Zuhaitzari egiten zaizkion kalteen balorea, zuhaitzaren balorearen % batean ezarriko, arestian aipatutako arauen arabera kalkulatuta. Zuhaitzaren edozein zati kaltetzen baldin bada, honek bere ezagugarri estetikoetan, sanitarioetan eta abarretan balioa galtzen du, eta galera hau kalte-ordain baten bidez konpentsatu behar da.

Kalteak horrela sailkatuko dria: zauriak enborrean, adarrak erauztea edo sustraiak suntsitzea. Hiru arrazoi horiek direla eta kalte-ordainak kalkulatzea banaka eginen da, ondoren lortzen diren portzentajeak batuko dira kalte-ordainaren balioa guztira kalkulatzeko. Kalte-ordaina guztira %100 izanen balitz, logikoki zuhiatzaren baliko guztira hartuko da.

B.5.1. Zauriak enborrean.

Zuhaitzaren enborrean zauriak sortzen badira askotan bere geruza bizia suntsitzen da eta honek adaburura izerdiaren ekarpenean gabezia sortzen du eta horrek indarra galtzea dakar. Zauri hauek, batez ere zabalak badira, oso astiro orbantzen dira eta deformazioak sortzen dituzte enborrean, honek zuhaitzaren balio estetikoan galera dakar. Azkenik, enborreko zauriak arrisku handia dakarte zuhaitzaren bizitzarako, infekzio iturri bilakatu eta parasitoen erasoa errazten dutelako.

Kalteraren hedadura zabalera neurtzen da, zauriaren puntu gorenetik igarotzen den zirkunferentziaren gaino mutur alderatuenak proiektatuz. P proiekzioa aipatutako C zirkunferentziaren frakzio gisa azaltzen eta zauriaren h altueraerakin milimetroetan biderkatzen da (V. irudia).

I = 100 joko da %50etik goitiko baloreak dituenean.

Adierazpen honetan P eta C unitate berdinetan ematen dira eta P/C kozienteak zauriak kaltetutako zirkunferentziaren zatia baloratzen du, horrela kaltearen zenbatekoa ezagutzeko.

Kozientea (50 + h)engatik biderkatzen da, h zauriaren altuera da, milimetroetan adierazia, horrela kaltetutako azaleraren zenbatekoaren balorazioa kontuan hartzen da, azalera hori handiagoa den heinean, handiagoa izanen da orbaintzeko zailtasuna, ondorioz zuhaitzak indarra galtzeaz gain balio estetikoa galduko du ere. Bestalde, zauritik sartuta zuhaitzari eragiten ahal dioten infekzioen aurriskua handiagoa da zauria zabalagoa den heinean. Horrela, P konstate izaneki "h"-rekiko proportzionala da. Sortzen den kaltea lineala bada, zuhaitzen enborretan kableak lotzean sortzen den bezalakoa, egindako zauriak oso azalera txikia dute. Ondorioz oso kalte-ordain txikiak ordainduko ziren eta, aldiz, egindako kaltea oso handia izanen zen. Kaltearen eta kalte-ordainaren arteko diskordantzia hau saihesteko bigarren faktoreari "50"-eko batugaia erantsi zaio. Batugaiak kalte-ordainaren gutxieneko balioa emanend digu zauriaren altuera oso txikia denean.

Zauri linealak zuhaitzaren zirkunferentzia osoa hartzen duenean indemnizazioa zuhaitzaren balio osoa izanen da. Zauri honek geruza bizia edo cambium-a zabalera osoan suntsitzean adaburuaren izerdi horkiketa eteten baitu eta ondorioz zuhaitza hil daiteke.

Kasu honetan sortutako kaltea hurrengo hau izanen da:

eta zenbateko hau kalte-ordainaren %100ari dagokio, VII. balore-taularekin bat.

B.5.2. Adarrak galtzea

Zuhaitz baten adaburuko adarrak galtzea balore estetikoa eta indarra galtzea dakar. Balore galera honek suntsitako adar kopuruarekin harremanean dago. Adaburuaren hasierako bolumena neurtuko da %ean. Adarren suntsiketa %80 baino handiagoa balitz indemnizazioaren balorea zuhaitzaren balio osoa izanen zen.

Suntsiketak zuhaitzaren adaburuaren desoreka dakarrenean kalte-ordainaren kalkuluan sartuko da ere berriro oreka lortzeko kendu beharreko adaburuaren bolumena eta honek sortutako gastua.

B.5.3. Sustraia suntsitzea.

Sustraiak suntsitzea elikagaien ekarpenak gutxitzea dakar, eta, beraz, zuhaitzaren heriotza ekartzen ahal duen indar galera. Haizete handien kasuan zuhaitza erortzekoa arriskua ekartzen ahal du ere.

Suntsitutako adarrek sustrai-sistemaren osotasunaren % kalkulatzeko, sustrai-sistemaren azalera gisa adaburuaren proiekzioa hartzen da, eta sakontasun gisa, metro bat.

Irizpide hau aplikatuko da zuhaitzaren ondoko zangen kasuan, baita zuhaitzaren birlandatze kasuan ere.

B.5.4. Bestelako kalteak.

Aurreko lerroaldeetan espresuki aipatzen ez diren kalteak, eta astinaldiak, bertikalaren banantzeak, ermamuin terminalak edo bestelakoak mozteak zuhaitzak etorkizunean izan dezaketen eraginaren arabera eta indize desberdinetan izan dezaketen klasifikazioaren arabera baloratuko dira.

Arestiko irizpideak VII. balore-taulan sistematizatu dira.

Sustrairaren %50ari zuhaitzren balorean %60aren kalte-ordaina dagokio; honetaz gain adaburuan %30eko kaltea emanen balitz kalte-ordainari %20 gehitu beharko zitzaion arestiko kalte-ordainari. Horrela geratuko zen:

ADIBIDEAK

Ordazkagarria

15 urte eta 60 cm perimerroko Robinia bat erauzi behar da.

1. Robinia pseudacadia "umbraculifera", 20-25 cm perimetrokoa mintegian.

Prezioa mintegia 4.200 pta. = Pm (n = 4 urte)

Ct (landaketa kostua): 3.200 pta.

Cc (urteko labore kostua): 5.500 pta/urteko

(birlandatzen arrakastaren %): %80.

r = %14

Ordezkagarri ez direnak.

.Koniferoa

1. Pinazi-pinua, 150 cm perimetro, 18 m altuera.

1.-Koniferoa.

2.-I taula, hazkunde ertaina, urtetsua, E mota.

3.-V. taula x-rako = 18, E mota, y = 680. Grafikoa, I bis eta II bis irudiak, berdin ateratzen da. I bis eta II bis, berdin ateratzen da.

4.-100-125 cm altuerarako berezko balorerea, lorontzia = 800 pta.

5.-Oinarrizko balorea = 800 x 680 = 544.000 pta.

6.-Faktore intrintseko eta estrintsekoak, gehienekoak eta gutxienekoak (VII. taula).

U li: li 1,5 gehinekoa 0,3 gutxienekoa

U le: li 1 gehinekoa 0,20 gutxienekoa

Azken balorea:

Vf = 544.000 (1 + 1,5 + 1) = 1.904.000 gehienekoa.

Vf = 544.000 (1 + 0,3 + 0,20) = 816.000 gutxienekoa.

I TAULA

Hostozabalak

Espezieak taldeetan sartzea, bizitza-luzeraren eta hazkundearen arabera. (López Lillo, 1989).

A B C

Acer campastre Elaegnus ang. Salix sp. Motza

Ulmus pumila

D E F

Aesculus h. Fraxinus s.p. Populus s.p. Ertaina

Carpinus b. Morus sp. Salix alba

Quercus rubra Melia a. Tamarix s.

Betula sp. Cercis s.

Alnus sp.

Ceratonia s.

H I J

Ficus c. Celtis sp. Platanus sp. Luzea

Quercus sp. Ulmus sp.

Tilia sp.

Juglans sp.

Sorbus sp.

Olea e.

Oharra.-Espezie hauek guztiak sarritan erabiltzen diran lorazaintzan, eta hauetako batzuk Castejonen aurkitzen ahal ditugu, baina ez dira Ordenantza hauek gomendatutakoak. Espezieen balorazioan erabiliko zen. Gainera, zerrenda honetatik inbaditzail.

II. TAULA

Koniferoak

Espezieak taldeetan sartzea, bizitza-luzeraren eta hazkundearen arabera. (López Lillo, 1989).

A B C

Pinus helepelensis Bizitza-luzera

txikikoa

D E F

Abies sp. Thuja sp. Urtetsua

Juniperus sp. Cupressus semper-

Picea sp. virens

Pinus sylverstris Cedrus sp.

Pinus nigra Larix sp.

Taxus baccata

Oharra.-Espezie hauek ez dira Ordenantzak gomendatutakoak, baina hauetako batzuk Castejonen erabili dira beraz, taula baliagarria da "Granada araua" aplikatzeko. Ez dira sartu inbaditzaileetzat jotzen diren espezieak.

III. TAULA

Ekuazio logistikoa eta koefizienteen baloreak

Hostozabalak.

MOTELA ERTAINA BIZKORRA

V = 0.01

Koniferoak

MOTELA ERTAINA BIZKORRA

V = 0.01

IV. TAULA

Faktorearen baloreak eta hostozabalak

HAZKUNDEA MOTELA ERTAINA BIZKORRA

BIZITZA MOTZA ERTAINA URTETSUA MOTZA ERTAINA URTETSUA MOTZA ERTAINA URTETSUA

b 0,269295 0,0243467 0,0221054 0,0221207 0,0194282 0,0180494 0,0170471 0,015265 0,0141538

v 0,01

k 500 750 1.000 500 750 1.000 500 750 1.000

xi 80 90 100 95 110 120 120 137 150

TALDEA A D G B E H C F J

PERIMETROA FAKTOREA

X Y Y Y Y Y Y Y Y Y

40 28 27 25 18 16 16 11 10 10

45 40 39 36 25 23 22 15 14 13

50 54 55 51 35 32 31 19 18 18

55 72 74 69 46 43 42 25 24 23

60 91 96 91 58 55 94 32 31 30

65 113 121 117 73 70 70 40 39 38

70 136 149 146 89 87 88 49 48 47

75 160 179 179 107 106 108 59 59 58

80 185 211 214 125 127 130 71 71 70

85 209 244 251 145 150 155 83 84 84

90 234 277 289 165 173 182 96 99 99

95 257 311 329 185 198 211 109 114 116

100 279 344 370 205 224 241 124 131 134

105 301 376 410 225 251 272 139 149 154

110 320 406 450 245 277 304 154 168 174

115 339 436 489 264 304 337 169 187 196

120 356 464 527 282 330 370 185 207 219

125 371 490 563 299 356 403 200 227 243

130 386 510 598 316 382 435 216 248 268

135 398 537 631 331 406 468 231 269 293

140 410 558 662 346 430 499 246 290 318

145 420 577 691 359 452 530 261 311 344

150 430 595 719 372 474 560 275 331 370

155 438 611 744 384 495 588 289 352 396

160 445 625 767 394 514 616 302 372 421

165 452 639 789 404 532 642 315 392 447

170 458 650 808 413 549 667 327 411 472

175 463 661 827 422 565 691 238 429 497

180 467 671 843 429 580 713 349 447 521

185 471 679 858 436 594 734 360 464 545

190 475 687 872 447 607 754 369 481 568

195 478 694 885 448 671 773 379 497 590

200 481 700 896 455 630 790 387 512 612

205 483 706 907 458 641 806 395 527 633

210 485 711 916 462 650 821 403 540 653

215 487 715 924 464 659 835 410 554 672

220 489 719 932 463 667 848 417 566 690

225 490 722 939 473 674 861 423 578 708

230 491 726 945 475 681 872 429 589 725

235 492 728 951 478 687 882 434 600 741

240 493 731 956 480 692 892 439 610 756

245 494 733 960 482 697 901 444 619 771

250 495 735 964 484 702 909 449 628 785

V. TAULA

Faktorearen baloreak eta koniferoak

Hazkundea Bizkor samarra Ertaina Motela-oso motela

Bizitza Bizitza-luzera txikikoa Urtetsua Bizitza-luzera txikikoa Urtetsua Bizitza-luzera txikikoa Urtetsua

b -0,1554254 -0,1417933 -0,1947736 -0,1729567 -0,255599 -0,2216769

v 0,01

k 750 1.000 750 1.000 750 1.000

xi 13,5 15 11 12,5 8,65 10

Taldea C F B E A D

Altuera (m) Faktorea

X Y Y Y Y Y Y

4,0 10 10 16 14 30 24

4,5 14 13 23 20 43 36

5,0 19 18 32 28 61 51

5,5 25 23 42 37 82 69

6,0 32 30 55 48 107 91

6,5 40 38 70 62 135 117

7,0 50 47 87 78 165 146

7,5 61 58 106 96 198 178

8,0 73 70 127 116 232 213

8,5 87 84 149 138 267 250

9,0 102 99 173 163 302 289

9,5 119 116 198 189 336 329

10,0 136 134 224 217 370 370

10,5 154 153 251 246 403 410

11,0 173 174 277 276 434 450

11,5 193 196 304 307 463 489

12,0 214 219 330 338 491 527

12,5 235 243 356 370 516 564

13,0 256 267 382 401 540 599

13,5 277 292 406 433 562 632

14,0 299 318 430 464 582 663

14,5 320 344 453 494 600 692

15,0 341 370 475 524 616 719

15,5 361 396 495 552 631 745

16,0 382 421 514 580 644 768

16,5 401 447 533 607 656 789

17,0 420 472 550 632 666 809

17,5 439 497 566 657 676 827

18,0 457 521 581 680 684 844

18,5 474 545 595 702 692 859

19,0 491 568 608 723 699 873

19,5 506 590 620 743 705 885

20,0 521 612 631 761 710 897

20,5 536 633 641 779 715 907

21,0 549 653 650 795 719 916

21,5 562 672 659 810 722 925

22,0 575 691 667 824 726 932

22,5 586 708 674 838 729 939

23,0 597 725 681 850 731 946

23,5 607 741 687 861 733 951

24,0 617 757 693 872 735 956

24,5 626 771 698 882 737 961

25,0 634 785 703 891 739 965

25,5 642 798 707 900 740 968

26,0 650 811 711 908 741 972

26,5 657 822 714 915 742 975

27,0 663 833 717 922 743 977

27,5 670 844 720 928 744 980

28,0 675 854 723 934 745 982

28,5 681 863 726 939 745 984

29,0 686 872 728 944 746 985

29,5 690 880 730 949 746 987

30,0 694 888 732 953 747 988

30,5 698 895 733 957 747 989

31,0 702 902 735 960 748 991

31,5 706 908 736 963 748 992

32,0 709 914 738 966 748 992

32,5 712 920 739 969 748 993

33,0 715 925 740 972 749 994

33,5 717 930 741 974 749 995

34,0 720 935 742 976 749 995

34,5 722 939 742 978 749 996

35,0 724 943 743 980 749 996

35,5 726 947 744 981 749 996

36,0 728 950 744 983 749 997

36,5 729 954 745 984 749 997

37,0 731 957 745 986 749 997

37,5 732 960 746 987 750 998

38,0 734 962 746 988 750 998

38,5 735 965 746 989 750 998

39,0 736 967 747 990 750 998

39,5 737 969 747 991 750 999

40,0 738 972 747 991 750 999

VII. TAULA

Indize zuzentzaileen balorak

INDIZEA/ZUHAITZAREN IZAERA BIKAINA ONA ERTAINA BITARTEKOA GUTXIKOA URRIA/NULUA

1.-Tamaina fotosintetikoki aktiboa 0,5 0,4 0,3 0,2 0,1 0

li 2.-Sanitate egoera 0,5 0,4 0,3 0,2 0,1 0

3.-Balio-bizitzaren itxaropena 0,5 0,4 0,3 0,2 0,1 0

1.-Estetikoa eta funtzionala 0,25 - 0,15 - 0,05 0

2.-Ordezkaritasuna eta bakantasuna 0,25 - 0,15 - 0,05 0

le 3.-Egoera 0,25 - 0,15 - 0,05 0

4.-Faktore bereziak 0,25 - 0,15 - 0,05 0

VIII. TAULA

Kalte-ordainen baloreak

KALTE-ORDAINAREN %

20 25 35 45 60 75 90 100

KALTEAK ENBORREAN (%) 20 25 30 35 40 45 50 >50

KALTEAK SUSTRAIETAN (%) 25 30 35 45 50 60 70 >70

KALTEAK ADABURUAN (%) 30 35 40 50 60 70 80 >80

II. ERANSKINA

Berdeguneetan espezieak hautatzea

Ondoren Castejonerako gomendatutako eta xerolorazaintzan erabilgarriak diren espezie batzuk aurkeztuko ditugu. Espezie autoktonoak aukeratu dira, erakargarriak, landatarrak eta ur kontsumo txikikoak aukeratu dira.

Aukeraketa honek gomendagarri izan eta erakargarritasuna eta ur kontsumo txikia uztartzenduten iberiar penintsulako espezieen zati bat hartzen du soilik.

Erabilitako laburdurak

P: hosto iraunkorreko espeziea.

C: hosto erorkorreko espeziea.

Zuhaitzak

IZEN ZIENTIFIKOA IZEN ARRUNTA IRAUNKORRA/ERORKORRA IRUZKINAK

Arbutus unedo Gurbitza P Hosto berde ilunak. Fruitu esferiko deigarriak, gorri edo laranjak, jangarriak.

Celtis australis Almeza C Azal oso leuna, grisaxka kolorekoa. Lantza formako hostoak, modu finean zerratutako ertzarekin. Pasealekuetan landatzeko bikaina.

Ceratonia siliqua Algarroboa P Ez ditu izozteak jasaten. Fruituak leka handiak dira, kolore nabar gorrixka oso iluna, azukrean oso aberatsa, txokolatearen ordezkoak prestatzeko erabili izan dira.

Ficus caryca Pikondoa C Hosto oso handiak, hosto-txorten luzeekin, oso latzak ukitzerakoan. Gure herrialdean zaintzea merezi duten arraza lokalak gorde dira.

Juniperus communis Ipurua P Orratz-formako hostoak, oso zorrotzak, gainaldean marra zuri batekin.

Juniperus oxycedrus Hego-ipurua P Aurreko espeziearen hostoak, baina bi marra zuriekin ,meharragoa den kolore berdaxkako marra batez zatitua.

Laurus nobilis Erramua P Toki babestuetan landatu behar da. Bere hosto usaintsuak oso erabiliak dira sukaldaritzan.

Olea europaea Olibondoa P Oso ongi jasaten du hotz handia, baina izotzak eragin negatiboa du oliben ekoizpenean.

Pinus halepensis Aleppo pinua P Enborraren azala hauts-kolorekoa da. Orrotz itxurako hostoak, oso finak eta malguak.

Pinus pinea Pinazi-pinua P Piñaburuak lodi eta tamaina handikoak, kolore nabar gorrixka. Adaburu biribildu karakteristikoa.

Quercus ilex Artea P Agian iberiar penintsulako zuhaitz adierazgarriena. Ale helduek adaburu itxia eta biribildua dute.

Tamarix gallica Milazka frantsesa P Adar luze eta malguak dituen xuhaizka, ezkata moduko hosto txikiekin.

Zuhaixkak

IZEN ZIENTIFIKOA IZEN ARRUNTA IRAUNKORRA/ERORKORRA IRUZKINAK

Atriplex halimus Orgaza P Gazitasun handiko lurrak jasateko gai da.

Berberis vulgaris Berberis arrunta C Horixka koloreko adar indartsuak ditu eta hiruzpalauko multzoetan agertzen dira.

Bupleurum fruticosum Erbi-belarria P -

Buxus sempervirens Ezpela P Eguzkitan landatzen ahal den arrean, hobeki hazten da itzalpean. Bikaina heskaiak egiteko, bai muxarratuak, bai askeak.

Cistus albidus Estrepa zuria P Kolore zuri grisaxkako hosto iletsu txikiak. Lore arroxak.

Cistus ladanifer Estrepa lindirgatsua P Lurrin handikoa. Landare bakar batek edo bik lurrin handia zabalduko dute lorategian.

Cistus laurifolius Erramu estrepa P -

Cistus salviifolius Estrepa beltza P Hosto txiki, zimurtsu eta biribilduak.

Colutea arborescens Ikara-otsoa C -

Coronilla glauca Koroatxo urdina P Loraldi oso deigarria. Lore horiak eta usain handikoak. Hosto konposatuak, kolore berde urdinxkakoak.

Crataegus monogyna Elorri zuria C -

Chamaerops humilis Palmondo nanoa P Haizemaile itxurako hosto handiekin.

Ephedra fragilis Efedra hauskorra - -

Ephedra nebrodensis Efedra-ipurua - -

Halimium atriplicifolium Txara zuria - Zuhaixka zilarkara. Urre koloreko lore horiak dauzka.

Juniperus oxycedrus Hego-ipurua P -

Lavandula latifolia Izpiliku hostozabala P Lurrin handikoa. Lore-sorta lehorrak egiteko bikaina

Lavandula stoechas Izpiliku mina P -

Ligustrum vulgare Beltxalea P Bikaina heskaiak egiteko, bai muxarratuak, bai askeak. Kutsadara eta itzala jasateko gai da.

Myrtus communis Mirtoa P Gaizki jasaten du izotza. Hostoak zanpatuta lurrin gozoa darie.

Nerium oleander Heriotzorria P -

Phillyrea latifolia Gartxu hostozabala P -

Phlomis purpurea Salbia gorria P Gaizki jasaten du izotza.

Pistacia lentiscos Legeltxorra P -

Pistacia terebinthus Ahuntzadarra P -

Rhamnus alaternus Txorbeltza P -

Rhus coryaria Zumakea C Hostoak kolore gorrixka hartzen dute udazkenean.

Rosmarinus officinalis Erromeroa P Lurrin handikoa. Loreak sortzen ditu ia urte osoan.

Ruscus aculeatus Erratza P Baia gorri deigarriak landare emeetan.

Spartium junceum Isats espainiarra P Adar berde eta malguak, ia ostorik gabekoak, ihiaren antzekoak. Landarea hori kolorez betetzen duen loraldi deigarria

Viburnum tinus Gogortxua P Eite oso biribildua eta trinkoa Hosto ziratu berde ilunak

Sasiak

IZEN ZIENTIFIKOA IZEN ARRUNTA IRAUNKORRA/ERORKORRA IRUZKINAK

Artemisia absinthium Asentsio-belarra P Hostaje gris ilauntsua

Dorycnium pentaphyllum Erratz zuria P -

Globularia alypum Fraide-burua P Gaizki jasaten ditu izozte handiak

Halimium umbellatum Txara zuria P Hosto beti berdeak, erromeroaren antzekoak, eta lore zuriak

Lithodora diffusa Karraskila P Erromeroaren antzeko hostoak eta urdin errosta koloreko lore txikiak

Salvia officinalis Salbia sendagarria P Hosto berde grisaxkak Lore urdin purpura erakargarriak. Ongailu gisa erabiltzen da.

Santolina chamaecyparisus Astakamamila P Hosto gris zilarkarak eta lore horiak.

Santolina rosmarinifolia Kamamila mingotsa P Lore-kapitulu trinko eta biribilduak, botoi horien gisakoak

Thymus serpillum Sarpoila P Usain bikaineko sendabelarra.

Thymus vulgaris Ezkaia P Lurrin handikoa. Ongailu eta sendabelar gisa erabiltzen da.

Igokariak

IZEN ZIENTIFIKOA IZEN ARRUNTA IRAUNKORRA/ERORKORRA IRUZKINAK

Clematis sp. Ezkabia-belarra C Fruituak harizpi lumatsuetan bukatzen direnez oso deigarriak dira.

Hedera helix Huntz arrunta P Oso deigarria basapiztiendako, batez ere hegazti eta intsektuendako

Lonicera spp. Ahuntz-hostoa C Lore zuri lurrindunak, ondoren baia gorri distiratsuak ateratzen dira.

Bizikorrak

IZEN ZIENTIFIKOA IZEN ARRUNTA EZAUGARRIAK

Acanthus mollis Akantoa Horri handi eta ziratuak, kolore urdin ilunekoak. Lore deigarri purpura eta zuriak.

Achillea millefolium Milorria Lore-buru zapala, lore zuri txiki ugarirekin

Ajuga reptans Girtangorria Lurra estaltzen duen eraginkortasuna dela eta "lorategiko moketa" deitzen zaio.

Armeria maritima Itsas krabelina Lore-buru esferioak, lore arrosekin.

Centranthus ruber San Jorge lorea Lore zabal eta mamitsuak. Aski iraunkorrak diren kolore arrosa gorrixkako loreak.

Cerastium tomentosum Otartxo zilarkara Hosto gris eta ile batzuekin. Lore zuri eta txikiak.

Cynodon dactylon Askimotza Oinatzak gaizki jasaten dituen espezie tapizatzailea. Oso ongi egiten die aurre lehorteei.

Dianthus spp. Krabelina Intereseko zenbait espezie eta barietate dituen generoa. Kolore askotariko loreak landatzen dira.

Festuca arundacea - Tapizatzailea izateaz gain oso ongi egiten die aurre lehorteei.

Helichrysum spp. Betibizi horia Usaintsua. Hosto meharrak kolore berde oso argikoak.

Hypericum calycinum Orkatx lorandia Tapiz berde bikaina, lore hori handi eta deigarriekin.

Hyssopus officinalis Isipu-belarra Usaintsua, kolore bioleta-urdineko lore txikiekin.

Iberis sempervirens Karraspikea Lau petaloko lore zuriak, hauetako bi beste biak baino askoz ere handiagoak.

Linum narbonense Lihoa Kolore urdin bizi ederreko loreak. Espezie iraunkorra, klima epeleko eremuetan solik.

Nepeta mussini Katu-belarra -

Origanum vulgare Oreganoa Sukaldean asko erabiltzen da.

Saponaria ocymoides Xaboi belarra Udaberri eta udaran lore arrosez beteriko multzo trinkoa osatzen du.

Sempervivum tectorum Teilatuetako betibizia Hosto haragitsuen errosetoi berereziak. Oso iraunkorra, sarritan loreontzi eta teilatuetan landatzen da.

Teucrium chamaedrys Axarioa Kolore purpura-arroseko lore txikiak.

Verbena spp. Berbena-belarra. Oso egokia loreontzi eta lore-askatarako, baita lore-multzoetarako ere.

Vinca major Inkonte-belar arrunta Tapizatzaile bikaina, erraz zabaltzen da.

Vinca minor Inkonte-belar txikia Zurtoin gazteen aldaskak oso erraz errotzen dira hezeak mantenduz gero.

Viola odorata Bioleta usainduna Lore usaintsuak, zuriak edo bioletak.

III. ERANSKINA

Espezie inbaditzaileen zerrenda

Ondoren Ingurumen Ministerioak inbaditzailetzat jotzen dituen landare-espezie exotiko batzuk jaso dira hemen (Atlas y Libro Rojo de la Flora Vascular Amenazada).

Orokorrean kanpoko espezie hauek lorezaintzako erabilpena dela eta heldu dira guregana. Hau dela eta, Castejongo Udalak alderi hau arautu behar du, ekosistemak eta atxikitako biodibertsitatea gordetze aldera.

Era berean espezie autoktonoak lehenetsiko ditu aloktonoak baino, espezie inbaditzaile berriak agertzea saiheste aldera.

IZEN ZIENTIFIKOA IZEN ARRUNTA EZAUGARRIAK

Ailanthus altísima Ailantoa Hazkunde azkarrekoa da da ongi jasaten du kutsadura.

Carpobrotus sp. Labana-lorea -

Cortaderia selloana Panpa-lezka Izurrite handia Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako iparraldean. Lorezaintzan erabiltzen da.

Eichhornia crassipes Uretako-hiazintoa Amazonas ibaiaren arrotik heldu den landare hau Guadianaren arroan zabaldu da.

Eschscholzia californica Kaliforniako nitxoleta Landare deigarria, sasi eremuak hartzen ditu. Lorezaintzan erabiltzen da.

Eucalyptus globules Eukalipto urdina Zura sailetan erabiltzen da landarea. Lorezaintzan erabilti ahal zitekeen itzala emateko. Oso hazkunde azkarrekoa da.

Opuntia tuna Indipikondo -

Reynoutria japónica Reynoutria japoniarra Ibai eremuak aise hartzen ditu.

Robinia pseudacacia Sasiakazia Lorezaintzan erabiltzen da. Ur gutxi behar duenez espezie autoktonoekiko lehiakide garrantzitsua da.

Iragarkiaren kodea: L0805724