7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AURITZ

Herrilurretan eta lurzati mugakideetan belar bolen bazkalekuak jartzea arautzen duen udal ordenantza. Behin betiko onespena

Aurizko Udalak, 2007ko urriaren 13an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Herrilurretan eta lurzati mugakideetan belar bolen bazkalekuak jartzea arautzen duen udal ordenantza.

Onespenaren erabakia 2007ko 137. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 2an. Jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren, ordenantza behin betikoz onetsi eta osorik ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen hartan, xedatutakoari jarraikiz.

Auritzen, 2007ko abenduaren 20an.-Alkatea, José Irigaray Gil.

I. ERANSKINA

Herrilurretan eta lurzati mugakideetan belar bolen bazkalekuak jartzea arautzen duen ordenantza

Atarikoa: Aurizko Udalak, kontuan izanik belar bolek kalte ekologiko handia egiten dutela, inguruko zuhaizti eta akuiferoetan bereziki, eta zuhaitzak ihartzen dituztela, honako ordenantza hau onetsi du.

1. artikulua. Ordenantza honen xedea da arauak ezartzea belar bolen bazkalekuak paratzeko herrilurretan, Udalak errentan emandako belardietan eta herrilurrekin mugakideak diren finketan.

2. artikulua. Debekaturik dago herrilurretan belar bolen bazkalekuak jartzea, larreetan izan ezik.

3. artikulua. Larreetan belar bolen bazkalekuak baso edo zuhaiztietatik 100 metrora, ibai-erreketatik 100 metrora eta bideetatik 50 metrora jarri behar dira, gutxienez.

4. artikulua. Udalak errentan emandako belardietan belar bolen bazkalekuak baso edo zuhaiztietatik 100 metrora, ibai-erreketatik 100 metrora eta bideetatik 50 metrora jarri behar dira, gutxienez.

5. artikulua. Herrilurrekin mugakide diren finka pribatuetan, belar bolen bazkalekuak baso edo zuhaiztietatik 100 metrora jarriko dira gutxienez.

6. artikulua. Araudi hau ez betetzeagatik 300 euroko isuna ezarriko da eta arau-hausleak ordaindu beharko ditu eragindako kalte eta galerak.

Isunaren zenbatekoa urtero Nafarroako KPIa adina igoko da, Aurizko Udalak bere aurrekontuetan zenbateko hori aldatzen ez duen bitartean.

AZKEN XEDAPENAK

Bakarra.-Ordenantza honek behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iragarkiaren kodea: L0719757