58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERRIOGOITI

Aurrekontuetako aldaketa. Hasierako onespena

Berriogoitiko Kontzejuko Batzarrak, 2008ko martxoaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa Kontzejuaren 2008ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Berriogoitin, 2008ko apirilaren 18an.-Kontzejuko burua, Francisco Esquíroz Subiza.

Iragarkiaren kodea: L0806129