58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 02/2008 aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2008ko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2008ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 02/2008 espedientea, kreditu berezi bat sortuta.

Iragarkia 2008ko 41. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 31n, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegazio edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraituz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

-Gastua goititzea:

6. kapitulua. Zenbatekoa: 1.041.000 euro.

Gastu goititua, guztira: 1.041.000 euro.

-Finantzaketa:

7. kapitulua: 565.000 euro.

Dirusarreren superabita, indarra duen aurrekontuan: 476.000 euro

Gastu beheititua, guztira: 1.041.000 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztuta, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2008ko apirilaren 22an.-Alkate udalburua, Florencio Luqui Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0806277