58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

87/2008 FORU AGINDUA, apirilaren 18koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Pedro José Recalde Beaumont Agiritegi eta Erregistro Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko seigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak izendatuko ditu buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak adostasun txostena eman ondoren.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak 2008ko apirilaren 9an adostasun txostena eman zuen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Pedro José Recalde Beaumont, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Agiritegi eta Erregistro bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Interesdunak hamar egun naturaleko epea izanen du Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren aurrean lanpostuaz jabetzeko, izendapenaren jakinarazpenetik hasita.

3. Foru agindu hau Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta interesdunari jakinaraztea.

4. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko apirilaren 18an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria José Carlos Esparza Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0806359