58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

MARTZILLA

Deialdia, administrari-ofizial izateko lanpostu bat bide murriztuaren bidez betetzeko. Izendapena

Administrari ofizial izateko oposizio murriztuko proben epaimahaiak egindako proposamenari jarraikiz, deialdia 2007ko 155. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, abenduaren 14an, eta deialdian xedatua bete beharrez, Alkatetzaren 2008ko apirilaren 22ko 149. ebazpenaren bidez erabaki da Josefina Aguerri Gracia funtzionario publiko izendatzea, eta Martzillako Udalaren zerbitzuko administrari ofizial (C maila), bera izan baita probak gainditu eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Martzillan, 2008ko apirilaren 22an.-Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0806284