58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

UNTZUE

Ordenantza, ezkondu gabeko bikote egonkorren Untzueko Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena. Hasierako onespena

Untzueko Udalak, 2008ko martxoaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ezkondu gabeko bikote egonkorren Untzueko Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Untzuen, 2008ko martxoaren 13an.-Alkatea, José Javier Jaurrieta Elcano.

Iragarkiaren kodea: L0806504