58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Baztango (Nafarroa) udal mugapeko Elbeteko herrigunean gas natural kanalizatua banatzeko instalazioetarako administrazio baimenaren eskaerari buruzkoa.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73.4 artikuluan ezarritako ondorioetarako (lege hori uztailaren 2ko 12/2007 Legeak aldatu zuen, Gas naturalaren barne merkataritzarako Europar Batasuneko arauei buruz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003/55/EE Zuzentarauan ezarritakoari egokitzeko), jendaurrean jarri da aurretiko administrazio-baimenerako eskaera hau:

Eskatzailea: Gas Navarra, S.A. Helbidea: Antso Azkarraren etorbidea 26, behea, 31008, Iruña.

Eskaeraren helburua:

1) Baztango (Nafarroa) udal mugapeko Elbeteko herrigunean gas natural kanalizatua banatzeko instalazioetarako administrazio baimena.

2) Onura publikoa duela adieraztea.

Instalazioen deskribapena: banaketa sarea (MOP 2-5 bar) Elizondoko banaketa saretik abiatuko da, NA-121-B errepideko 58. K.P.aren inguruan dagoen balbula batetik, eta Frantziako etorbidean barna eramanen da. Dentsitate ertaineko polietilenozko sare nagusi bat izanen du (UNE 53333-90 araua), 110 DN-koa, eta herrigunean 90 DN, 63 DN eta 40 DN-ko adarren bidez zabalduko da.

Proiektuko sare osoak 1.248 metroko luzera du, gutxi gorabehera.

Aurrekontua: 75.729,20 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Espedientea Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan aztertzen ahalko da (Iruñeko Tomás Caballero Parkea 1, 5. solairua). Han berean interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, hiru kopiatan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, 2008ko apirilaren 10ean.-Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: F0805559