58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

133/2008 FORU AGINDUA, apirilaren 7koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko udal mugape zehatzetan hazitarako patata ekoizteko baimena ematen duena, 2008ko kanpainarako.

1989ko maiatzaren 24ko Ministerio Aginduaren bidez, Hazitarako patata kontrolatu eta ziurtatzeko Erregelamendu Teknikoa onetsi zen. 4. ataleko 1. puntuak ezartzen duenez, hazitarako patataren ekoizpena autonomia erkidegoetako organo eskudunek baimendutako eskualdeetan eginen da, edo Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak baimendutakoetan, baldin eta eskualdeen eremu geografikoak autonomia erkidego bat baino gehiago hartzen badu.

2006ko uztailaren 11ko 255/2006 Foru Aginduak Nafarroako Foru Komunitatean hazitarako patata ekoizteko araudia onetsi zuen. Hazitarako patata ekoizteko baimena duten eskualdeak eta herriak agertzen dira agindu horretan.

Hazitarako patata ekoizteko entitateak, OPPOSAk, eskaera aurkeztu du, aipatu den foru aginduan sartuta ez dauden zenbait herritan hazitarako patata ekoizteko baimena eman dadin. Herri horietako batzuk Izarbeibarko ureztaketa eremukoak dira.

Bereziki interesgarria da Nafarroako Ubidearen ureztaketa eremu berrietan beste labore batzuk proposatzea, eremu horietan nekazaritza gara dadin eta garapen ekonomiko eta soziala ere izan dadin. Hori hala izanik, inguru horietan hazitarako patata ekoizteko aukera aztertzea komenigarria dela uste da.

Kontuan izanik herri horietan ez dela ezagutzen patata ekoizpenaren egoera eta, aldi berean, beste ekoizpen aukera batzuetara jotzea erraztu nahi dela, bidezkoa da urte baterako baimena ematea, toki horietan hazitarako patata ekoitz dezaten. Herri horiek patata ekoizteko egokiak diren ebaluatuko da denbora horretan.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Muruzabalgo eta Obanosko udal mugapeetan hazitarako patata ekoizteko baimena ematea, 2008ko kanpainarako.

2. 2008ko kanpainan patata ekoizpenaren jarraipena eginen da herri horietan, hazitarako patata ekoizteko egokiak diren ebaluatu ahal izateko.

AZKEN XEDAPENA

Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2008ko apirilaren 7an.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.

Iragarkiaren kodea: F0806464