58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

112/2008 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, udal musika eskoletarako diru-laguntzen 2008ko deialdia onesten duena.

Abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren bidez, Musika eta Dantza Eskolen sorrerarako eta funtzionamendurako oinarrizko arauak ezarri ziren. Musika eskola batzuek ireki eta abian jartzeko baimena jaso dute eta, beraz, horietan guztietan entitate titularrak bere gain hartu du musika eskolaren sostengu ekonomikoa, foru dekretu horren 20. artikuluak ezartzen duen bezala.

Hala ere, Hezkuntza Departamentuak badu aurrekontuko kontu-sail bat udal titulartasuna duten musika eskolak finantzatzen laguntzeko.

Ebazpen honen helburua diru-laguntzak emateko arauak finkatzeko deialdi bat onestea da, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa betez.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako udal musika eskoletarako diru-laguntzen deialdia onestea.

2. Nafarroako udal musika eskoletarako diru-laguntzen deialdi horren arauak onestea. Ebazpen honen I. eta II. eranskinetan ageri dira.

3. Gehienez 2.550.000,00 euroko gastua egiteko baimena ematea gastuen aurrekontu indarduneko 430001-43010-4609-322502 kontu-sailaren kargura ("Musika eskoletarako diru-laguntzak" izeneko kontu-saila).

4. Ebazpen hau eta I. eta II. eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Ebazpen honen eta eranskinen kontra administrazio publiko interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

6. Ebazpen hau eta I. eta II. eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaileari, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen, Ikasketetarako Laguntzen eta Azterlan Ekonomikoen Zerbitzuari, Arte Ikasketen Atalari eta Hezkuntza Departamentuan erregistratutako musika eskolen titularrak diren udalei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2008ko apirilaren 1ean.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

I. ERANSKINA

Nafarroako udal musika eskoletarako diru-laguntzen 2008ko deialdiaren arauak

1. Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da toki administrazioak edo horiei loturik edo horien menpe dauden entitateak titular dituzten musika eskoletarako diru-laguntzen kontzesioa arautzea, 2008. urtean.

2. Onuradunak.

Deialdi honetan arauturiko diru-laguntzak musika eskolen titularrak diren toki administrazioek edo haiei loturiko edo menpeko entitateek eskatzen ahalko dituzte, betiere Nafarroako Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribaturik badaude.

3. Aurreikusitako laguntzak.

Deialdi honetan arauturiko laguntzak musika eskolen mantentze-lanen eta funtzionamenduaren finantziazioan laguntzeko erabiliko dira 2007-2008 ikasturtean, betiere eskola horien diru iturria titularren ekarpenak eta ikasleek ordaintzen dituzten tarifa edo prezio publikoak badira.

Horrenbestez, ebazpen honen arabera musika eskolen mantentze eta funtzionamendurako emanen diren diru-laguntzak LOEren 48.3 artikuluan aurreikusitako ikasketa arautugabeetarako izanen dira osorik.

4. Eskaerak egiteko epea eta aurkeztu beharreko agiriak.

4.1. Eskatzaileek departamentu honetako Arte Ikasketen Atalari zuzendutako eskabidea aurkeztu beharko dute Nafarroako Gobernuaren Erregistroan, Hezkuntza Departamentukoan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legeko 38.4 artikuluan ezarritako tokietako edozeinetan, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4.2. Eskabidea legezko ordezkariak aurkeztu beharko du, musika eskolaren titularra den entitateko organo eskudunaren erabaki batek hartarako ahaldundurik. Udala ez denean, entitatearen estatutuak erantsiko dira.

4.3. Eskabidearekin batera honakoak aurkeztuko dira, ebazpen honen II. eranskineko ereduaren arabera:

4.3.1. Musika eskolaren dirusarrera eta gastuen 2007ko aurrekontu burutuak, eskolaren titularra den entitateko organo eskudunak onetsiak. Horietan zehaztuko dira, gutxienez, udalek edo horiei loturik edo horien menpe dauden entitateek, Hezkuntza Departamentuak, beste administrazio publiko batzuek eta partikularrek emandako dirusarrerak. Gastuen aurrekontu burutuan gutxienez hauek zehaztuko dira: irakasleen gastuak eta horien karga sozialak, irakasleak ez diren gainerako langileen datu berberak, ekipamendu gastuak eta urtean egindako berritzeenak, eta musika eskolaren funtzionamendu eta kontserbazio gastuak.

4.3.2. Eskolaren dirusarrera eta gastuen 2008ko hasierako aurrekontua, eskolaren titularra den entitateak onetsia, gutxienez ere aurreko lerroaldean aipaturikoak zehaztuko dituena. Hori izan ezean, 2007ko aurrekontu burutua hartuko da kontuan.

4.3.3. Eskolaren titularra den entitateak onetsitako tarifa edo prezio publikoak, 2007-2008 ikasturtean ikasleei kobratzen zaizkienak.

4.4. Diru-laguntza eskaera osorik betetzen ez bada edo eskaera baloratzeko garrantzitsuak diren atalak behar bezala frogatzen ez badira, akatsa zuzen dezala eskatuko zaio entitate titularrari. Horretarako hamar egun balioduneko epea emanen zaio gehienez ere, jakinarazpen egunaren ondokotik hasita. Eskaturiko agiriak osatzen ez badira, musika eskolaren titularrak diru-laguntza lortzeko izan dezakeen eskubidea galduko du, eta eskaera artxibatutzat joko da.

5. Diru-laguntzaren zenbatekoa ezartzeko prozedura.

5.1. Deialdi honen bidez ematen diren diru-laguntzak 2008ko gastuen aurrekontuko "Musika eskoletarako diru-laguntzak" izeneko 430001-43010-4609-322502 kontu-sailaren kargura emanen dira. Gehienez ere 2.550.000,00 euro banatuko dira.

5.2. Hasiera bateam puntuazio bat emanen zaio eskola bakoitzari, bertan matrikulatutako ikasleen arabera. Hiru atal baloratukodira ponderazio indize hauei jarraikiz:

A.-Puntu 1 LOEren 48.3 artikuluan aurreikusitako ikasketa arautugabeetako hasierako ikasle bakoitzeko, hau da, abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuko 9. artikuluko 2. atalak aipatzen dituen lautik zazpi urtera bitarteko ikasle bakoitzeko.

B.-2/3 puntu LOEren 48.3 artikuluan aurreikusitako ikasketa arautugabeetako irakasgai osagarrien klasea hartzen duen ikasle bakoitzeko, zortzi urte edo gehiago badituzte, eta abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuko 9.1.b) artikuluan sartuta badaude edo eskolako kantu eta instrumentu taldeetan parte hartzen badute, foru dekretu bereko 9.1.c artikuluak dioenarekin bat.

C.-2,5 puntu LOEren 48.3 artikuluan aurreikusitako ikasketa arautugabeetako instrumentu edo kantu ikasle bakoitzeko (Hezkuntza Departamentuak baimendutako instrumentu espezialitateetan betiere), ikasleek zortzi urte edo gehiago badituzte, eta aldi berean irakasgai osagarrien klaseak hartzen badituzte edo taldeko musika eta ahots jardueretan parte hartzen badute, 421/1992 Foru Dekretuko 9.1.b. eta 9.1.c. artikuluak ezartzen duen moduan. Kasu honetan kontuan hartuko da instrumentuko ikasleen eta irakasgai osagarrietakoen edo instrumentu eta/edo kantu taldeetako ikasleen arteko gutxienekoa.

Aurreko hiru lerroaldeek aipatzen duten adinaren baldintzarako, aipatzen den adina 2007. urtean bete beharrekoa da.

A, B eta C ataletako puntuak batuta ateratzen dena izanen da eskola bakoitzaren puntuazioa.

5.3. Deialdi honetan diru-laguntzarako dagoen dirua eskola multzo osoari esleitutako puntu guztien artean zatituko da, puntu bati dagokion balioa kalkulatzeko.

5.4. Udal musika eskola bakoitzari eman beharreko diru kopurua ebazpen horietan finkatuko da, baina ezin izanen da 2007. urtean eskolako titularra den entitateak, ekitaldi horretako aurrekontu burutuan agertzen denaren arabera, haren funtzionamendurako eta mantentze-lanetarako egiten duen diru ekarpena baino handiagoa izan. Musika eskolaren batek Hezkuntza Departamentuaren funtzionamendu baimena 2007-2008 ikasturtearen hasierarako lortu badu, ez zaio lerroalde honetako gehieneko muga aplikatuko diru-laguntza kalkulatzeko.

Halaber, eskola bakoitzarentzat lortzen den zenbatekoa ez da izanen eskolaren 2008ko gastuen hasierako aurrekontuaren %33 baino handiagoa.

5.5. Horren ondoren, 5.2 atalean ezarritakoaren arabera eskola bakoitzari esleitutako puntuazioarekin eta 5.3 atalaren arabera puntu bati dagokion balioarekin eskola bakoitzaren diru-laguntza kalkulatuko da.

Zenbateko horrek 5.4 atalean ezarritako mugetakoren bat gaindituz gero, muga horretatik gorako zenbatekoa kenduko zaio zenbateko horri.

Aurreko lerroaldea aplikatuta erabilgarri dagoen dirua hasiera batean kalkulatutako diru-laguntza osatzeko erabiliko da, eskola bakoitzarentzat kalkulatutako behin-behineko zenbatekoari gehituta. Hortaz, diru kopuru hori berriz banatuko da, 5.2 atalean ezarritako irizpide berberak erabiliz eta 5.3 atalean ezarritako prozeduraren arabera puntuarentzako kalkulatutako balio berria aplikatuz, 5.4 ataleko muga gainditu ez duten diru-laguntzak hartu dituzten musika eskolen artean.

5.6. Zenbatekoa kalkulatu ondoren, Arte Ikasketen Atalak interesdunei jakinaraziko die, eta jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita 10 egun naturaleko epea izanen dute behar diren erreklamazioak egin ahal izateko.

Erreklamazioak Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiko Arte Ikasketen Atalari zuzenduko zaizkio. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta, bidezkoa bada, haiek erantzun ondoren, deialdi honetako diru-laguntzak behin betikoz emateko ebazpena emanen da.

5.7. Eskola bakoitzean instrumentu, maila eta irakasgai osagarri ezberdinetan eta hastapenean dauden ikasleen kopurua, diru-laguntzaren kalkulua egiterakoan kontuan hartuko dena, ebazpen hau sinatzen den egunean departamentu honetako Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren esku dagoena izanen da.

Horretarako, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak, ebazpen hau igorri eta hilabeteko epean, eskola bakoitzeko ikasle kopuruaren egoera-orriak eramanen ditu Arte Ikasketen Atalera, eskola bakoitzak ematen dituen mailen, instrumentuen eta irakasgai osagarrien eta musika hastapeneko taldeen arabera sailkatuak. Kanpoan utziko dira musika eskolak baimenduak ez dituen instrumentu, ikasketa plan edo mailetan ari diren ikasleak.

6. Diru-laguntzak ematea.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hiru hilabeteko epean deialdiaren gaineko ebazpena emanen du Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak, Arte Ikasketen Atalaren txostena ikusi eta gero. Deialdiaren behin betiko ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Epe horretan ebazpen espresurik jakinarazten ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

Berariaz adierazitako edo ustezko ezespenen aurka jotzeko, administrazio publikoek egintzen aurka jotzeko xedapenetara joko da.

Entitate titularrek 4. atalean aipaturiko epean atal horretako agiri guztiak aurkezten ez badituzte edo eskolako ikasleen matrikulako datuak Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura eramaten ez badituzte, diru-laguntza jasotzeko legokiekeen eskubidea galduko dute.

7. Onuradunaren betebeharrak.

7.1. Diru-laguntza hauek jasotzen dituzten entitateek, deialdi honen bidez diru-laguntza jasotzen duten musika eskolek zabalkundea eta publizitatea egiten dutenean, laguntza nondik jaso duten adierazi beharko dute.

Zabalkunde idatzi edo grafikoa egiten bada, Nafarroako Gobernuak musika eskolaren mantentze eta funtzionamendurako laguntza eman duela adierazi beharko da.

7.2. Diru-laguntza hauen onuradun diren entitateek hartutako dirua ebazpen honen 3. atalean aipatzen den helbururako erabili beharko dute.

Horretarako, entitate titularraren organo eskuduneko idazkariak, alkatearen edo organo horretako buruaren ikus-onetsiarekin, ziurtagiria emanen du eta bertan adieraziko du jasotako diru funtsak musika eskolaren dirusarreren aurrekontuan sartu direla, musika eskolaren gastuak finantzatzeko helburua ez duten bestelako kontu-sailetara ez direla eraman eta ebazpen honen xederako erabili direla, eta azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluarekin lotutako beharkizun guztiak bete direla. Ziurtagiri hori Hezkuntza Departamentuko Arte Ikasketen Atalean aurkeztuko da, 2009ko martxoaren 1a baino lehen.

Ziurtagiria aurkeztu ezean, onuradunek hartu bai baina diru-laguntzaren helbururako erabili ez dituzten diru funtsak Foru Ogasunari itzuli beharko dizkiote.

8. Bateragarritasuna.

Deialdi honen bidez ematen diren diru-laguntzak bateragarriak dira onuradunek administrazio honetatik, beste administrazio publiko batzuetatik edo Estatuko zein nazioarteko beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik edo partikularrengandik jasotzen dituzten diru-laguntzekin.

II. ERANSKINA

Diruzaintzako saldoa, 2006/12/31n

...............(e)ko Musika Eskolaren 2007ko dirusarrera eta gastuen aurrekontu burutua.

Dirusarreren aurrekontua

III. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak

-Ikasleen diru-ekarpenak irakaskuntzarako

-Bestelakoak (fotokopien ondoriozko dirusarrerak, eskolaz kanpoko jarduerak...)

IV. kapitulua.-Transferentzia arruntak

-Nafarroako Gobernutik, ekitaldiko gastuetarako

-Udaletik edo horri loturik edo horren menpe dauden entitateetatik, ekitaldiko gastuetarako

-Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, ekitaldiko gastuetarako

V. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak

-Kontu korronteetako korrituak eta beste

VI. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea

-Ekipoak, altzariak eta beste saltzea

VII. kapitulua.-Kapital-transferentziak

-Nafarroako Gobernutik, inbertsioetarako

-Udaletik edo horri loturik edo horren menpe dauden entitateetatik, inbertsioetarako

-Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, inbertsioetarako

VIII. eta IX. kapituluak-Finantza aktibo eta pasiboak

-Harturiko maileguak, emaniko maileguak itzultzea eta beste

Dirusarrerak, guztira:

Gastuen aurrekontua

I. kapitulua.-Langileria gastuak

-Irakasleak:

-Lansari gordinak:

-Entitatearen kargurako kostu sozialak:

-Irakasle ez diren langileak:

-Lansari gordinak:

-Entitatearen kargurako kostu sozialak:

II. kapitulua.-Gastu arruntak

-Funtzionamendu gastuak (argia, ura, telefonoa, garbiketa, berokuntza, konponketak, eskolaz kanpoko jarduerak eta bestelako gastuak):

IV. kapitulua.-Transferentzia arruntak

-Ikasleendako laguntzak eta beste

VI. kapitulua.-Inbertsio errealak

-Ekipo informatikoak, instrumentuak, ikus-entzunezkoak, altzariak eta beste erostea

-Hobetzeko obrak

VIII. eta IX. kapituluak-Finantza aktibo eta pasiboak

-Harturiko maileguak itzultzea, maileguak ematea

Gastuak, guztira

.................................. (e)n, 2008ko .........................aren ...... (e)an

O. E.

Entitate titularreko Udaleko edo entitate titularreko

alkatea edo burua idazkaria

Diruzaintzako saldoa, 2007/12/31n

.................(e)ko Musika Eskolaren 2008ko dirusarrera eta gastuen hasierako aurrekontua

Dirusarreren aurrekontua

III. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak

-Ikasleen diru-ekarpenak irakaskuntzarako

-Bestelakoak (fotokopien ondoriozko dirusarrerak, eskolaz kanpoko jarduerak...)

IV. kapitulua.-Transferentzia arruntak

-Nafarroako Gobernutik, ekitaldiko gastuetarako

-Udaletik edo horri loturik edo horren menpe dauden entitateetatik, ekitaldiko gastuetarako

-Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, ekitaldiko gastuetarako

V. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak

-Kontu korronteetako korrituak eta beste

VI. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea

-Ekipoak, altzariak eta beste saltzea

VII. kapitulua.-Kapital-transferentziak

-Nafarroako Gobernutik, inbertsioetarako

-Udaletik edo horri loturik edo horren menpe dauden entitateetatik, inbertsioetarako

-Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, inbertsioetarako

VIII. eta IX. kapituluak-Finantza aktibo eta pasiboak

-Harturiko maileguak, emaniko maileguak itzultzea eta beste

Dirusarrerak, guztira:

Gastuen aurrekontua

I. kapitulua.-Langileria gastuak

-Irakasleak:

-Lansari gordinak:

-Kostu sozialak:

-Irakasle ez diren langileak:

-Lansari gordinak:

-Kostu sozialak:

II. kapitulua.-Gastu arruntak

-Funtzionamendu gastuak (argia, ura, telefonoa, garbiketa, berokuntza, konponketak, eskolaz kanpoko jarduerak eta bestelako gastuak)

IV. kapitulua.-Transferentzia arruntak

-Ikasleendako laguntzak eta beste

VI. kapitulua.-Inbertsio errealak

-Ekipo informatikoak, instrumentuak, ikus-entzunezkoak,

altzariak eta beste erostea

-Hobetzeko obrak

VIII. eta IX. kapituluak-Finantza aktibo eta pasiboak

-Harturiko maileguak itzultzea, maileguak ematea

Gastuak, guztira

.................................. (e)n, 2008ko .........................aren ...... (e)an

O. E.

Entitate titularreko Udaleko edo entitate titularreko

alkatea edo burua idazkaria

Iragarkiaren kodea: F0805653