58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

39/2008 FORU DEKRETUA, apirilaren 28koa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 118/2007 Foru Dekretua aldatzen duena.

Irailaren 3ko 118/2007 Foru Dekretuaren bidez Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

Egitura horren barrenean Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusia kokatu zen, eta aurrekontu, diruzaintza eta kontu-hartze arloetako eginkizunak esleitu zitzaizkion. Eginkizun horien heterogeneotasuna ikusita eta kontuan harturik Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Lege berritik eginkizun berriak sortu direla, gomendagarria da Zuzendaritza Nagusi hori bitan banatzea, hots, Aurrekontuen eta Kontu-hartzearen Zuzendaritza Nagusia eta Ondare Zuzendaritza Nagusia, bakoitzak espezializazio handiagoa izateko eta dauden baliabideak optimizatzeko.

Era berean, Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legea eta Nafarroako Ogasun Publikoari buruko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legea onetsi direlarik, eginkizun berriak sortu dira. Horregatik, gomendagarria da Kudeaketa eta Kontrol Sistemen Atala sortzea Aurrekontuen eta Kontu-hartzearen Zuzendaritza Nagusiko Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuan, errekerimendu berriei erantzuteko eta Comptos Ganberarekiko koordinazioa optimizatzeko fiskalizazio eta kontrol arloan.

Horiek horrela, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko apirilaren 28an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 118/2007 Foru Dekretuan aldaketa hauek egitea:

Bat.-3.1 artikuluaren erredakzio berria.

"1. Ekonomia eta Ogasun Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere egituran:

a) Politika eta Sustapen Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusia.

b) Aurrekontuen eta Kontu-hartzearen Zuzendaritza Nagusia.

c) Ondare Zuzendaritza Nagusia.

d) Nazioarteko Garapeneko Zuzendaritza Nagusia.

e) Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia.

f) Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-administratiboa".

Bi.-III. kapituaren izenburuaren idazketa berria.

"III. KAPITULUA. Aurrekontuen eta Kontu-hartzearen Zuzendaritza Nagusia."

Hiru.-19. artikuluaren idazketa berria.

"19. artikulua. Aurrekontuen eta Kontu-hartzearen Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.

Aurrekontuen eta Kontu-hartzearen Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskurantzak burutuko ditu, alegia:

-Nafarroako Aurrekontu Orokorrak prestatzea, Nafarroako Gobernuak ezartzen duen bezala, eta horien segimendua egitea eta exekuzioa bultzatzea.

-Nafarroako Gobernuak epe ertainerako ezartzen duen programazio ekonomikoan parte hartzea, eta horren segimendua eta kontrola egitea.

-Foru Komunitateko Administrazioari dagokion finantza politikaren kudeaketa, planifikazioa eta koordinazioa.

-Nafarroako Zor Publikoaren administrazioa eta kontrola.

-Administrazioaren kontu-hartze lana eta barne-kontrola koordinatu, bultzatu eta gainbegiratzea eta dagokion finantza kontrola bere gain hartzea.

-Nafarroako Kontu Orokorrak prestatzea.

-Estatuarekiko Hitzarmen Ekonomikoaren arloko gaietan laguntzea.

Lau.-20. artikuluaren idazketa berria.

"20. artikulua. Aurrekontuen eta Kontu-hartzearen Zuzendaritza Nagusia.

Aurrekontuen eta Kontu-hartzearen Zuzendaritza Nagusiaren egituran zerbitzu hauek daude:

a) Aurrekontuen eta Finantza Politikaren Zerbitzua.

b) Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzua."

Bost.-27 artikuluaren idazketa berria.

"27. artikulua. Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzua.

Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuak honako atal hauek izanen ditu:

a) Kontu-hartze Atala.

b) Kontabilitate Atala.

c) Auditoretza Atala.

d) Egiturazko Funtsen Finantza Kontrolaren Atala.

e) NBENF-LGENF Diru-laguntzen Finantza Kontrolerako Atala.

f) Kudeaketa eta Kontrol Sistemaren Atala."

Sei.-32. bis artikulua gehitzea.

"32. artikulua bis. Kudeaketa eta Kontrol Sistemen Atalaren eginkizunak.

Kudeaketa eta Kontrol Sistemen Atalak, Zuzendaritza Nagusiaren gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

-Nafarroako Sektore Publikoa osatzen duten entitateen kontrola eta segimendua, Zuzendaritza Nagusiaren eginkizunei dagokienez indarreko arauetan ezarritako eremuetan.

-Nafarroako Aurrekontu Orokorretan eta Nafarroako Kontu Orokorretan dagoen informazioa homogeneizatzea.

-Aurrekontuetako programen eraginaren ebaluazioa.

-Foru sektore publikoaren entitateen inbentario zentralizatua kudeatzea eta Politika Fiskal eta Finantzarioaren Kontseiluaren zuzentarauen arabera koordinatzea.

-Kudeaketa ekonomikoaren sistemak diseinatzen eta ezartzen laguntzea.

-Indarra duten xedapenetan bere esku uzten diren gainerako eginkizunak."

Zazpi.-III. kapituluko 4. atala kentzea.

Zortzi.-Kapitulu berri bat eranstea, titulu hau duena: "IV. kapitulua. Ondare Zuzendaritza Nagusia". Kapitulu horren barrenean 1. atala egonen da, "Eskumenen esparrua eta egitura", izenekoa, non 32 ter eta 32 quater kapituluak sartzen baitira, eta 2. atala, "Ondare Zerbitzua" izenekoa, non oraingo 33. artikulutik 38.era bitartekoak sartzen baitira.

"IV. kapitulua. Ondare Zuzendaritza Nagusia.

1. ATALA

Eskumenen esparrua eta egitura

32. artikulua ter. Ondare Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.

Ondare Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskurantzak izanen ditu ondoko arlo hauetan:

-Nafarroako Ondarearen ondasun eta eskubideak eskuratu, besterendu eta lagatzea.

-Nafarroako Ondarea babestu eta defendatzea.

-Nafarroako Ondarearen ondasun eta eskubideak afektatu eta atxikitzea.

-Nafarroako enpresa ondare publikoa osatzen duten eskubideak kudeatu, erabili eta kontrolatzea.

-Indarra duten xedapenetan bere esku uzten diren gainerako eginkizunak.

32. artikulua quater. Ondare Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Ondare Zuzendaritza Nagusiaren barrenean Ondare Zerbitzua izanen da.

2. ATALA

Ondare Zerbitzua

XEDAPEN GEHIGARRIA

Bakarra.-Dedikazioaren araubidea.

Kudeaketa eta Kontrol Sistemen Ataleko buruari dagokion dedikazioaren araubidea Departamentuko egungo atalburuek duten bera izanen da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Aurrekontuko aldaketak.

Ekonomia eta Ogasun kontseilariari ahalmena eman zaio foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Bigarrena.-Garatzeko ahalmena.

Ekonomia eta Ogasun kontseilariari ahalmena eman zaio foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Hirugarrena.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2008ko apirilaren 28an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0806757