58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VILLATUERTA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Villatuertako Udaleko alkate udalburuak, 2008ko apirilaren 14an, hasiera batean onetsi zuen Promociones Seis Villas, S.L.k sustaturiko xehetasun azterlana, katastroko 1. poligonoko 1453. lurzatiko eraikuntzaren lerrokadura eta ingurukari gehienekoak zehazteko. Lurzati horrek merkataritza erabilera du San Miguel industrialdeko plan partzialean.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Villatuertan, 2008ko apirilaren 15ean.-Alkate udalburua, Patxi Martínez Urritzelki.

Iragarkiaren kodea: L0805823