58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

URZAINKI

Ordezko bake epailearen kargua hutsik

Udalerri honetako bake epaile titularraren kargua hutsik gelditu denez, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluan xedatutakoa bete beharrez, hamabortz egun balioduneko epea ezarri da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Urzainkiko bake epaile titularraren kargurako hautatuak izateko interesa dutenek beren eskabideak aurkez ditzaten Herriko Etxeko Idazkaritzan, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

Aditzera ematen da, bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan ezarriari jarraikiz.

Urzainkin, 2008ko apirilaren 21ean.-Alkate udalburua, Pedro José Cherrail Barricat.

Iragarkiaren kodea: L0806402