58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ITZA

Hirigintzako hitzarmena. Hasierako onespena

Itzako Udalak, 2008ko apirilaren 24an egindako bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen hirigintzako aprobetxamenduaren %10 eskudirutan ordaintzeko hirigintza hitzarmena, Eduardo Goicoa Arbilla jaunak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erabaki hori jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Itzan, 2008ko apirilaren 25ean.-Alkatea, Socorro Pérez Ollo.

Iragarkiaren kodea: L0806663