58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ANUE

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Anueko Udalak, 2008ko apirilaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Olagueko U.E 2 unitatea urbanizatzeko proiektua, Amaia Senosiáin Artozki andreak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Olaguen (Anue), 2008ko apirilaren 21ean.-Alkatea, Raúl Pascal Egozcue.

Iragarkiaren kodea: L0806328