57. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LORKA

Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Lorkako, Lakarko, Allozko, Murelu eta Deierriko udal bulegoetan tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Ehiza barrutian mugape hauetan dauden lurrak sartuko dira: Lorka, Lakar, Murelu, Allotz eta Allotz-Lerateko fazeria. Horiez landa, lurzati hauek ere sartuko dira: 8, 57, 58, 59, 63, 64, 65, 68, 69, 78, 79, 80, 81, 82, 83, 84, 85, 86, 87, 88, 89, 91, 92, 93, 95, 98, 99, 100, 101, 110, 135, 136, 147, 148, 149, 150, 151, 153, 154 eta 155.a, 22. poligonokoak, denak Deierriko mugapekoak.

Lorkan, 2008ko apirilaren 11n.-Alkatea, Laura López Galindo.

Iragarkiaren kodea: L0805991