57. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LERIN

Aurrekontu orokor eta bakarra

Leringo Udalak, 2008ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2008ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek aipatu epean hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, aipatu legeek ezartzen duten moduan.

Lerinen, 2008ko apirilaren 11n.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0805993