57. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LARRAGETA

Aurrekontuak. Hasierako onespena

Larragetako Kontzejuko Batzarrak, 2008ko otsailaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kontzejuaren 2008ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larragetan, 2008ko apirilaren 17an.-Kontzejuko burua, Amelia Peñalver Hermida.

Iragarkiaren kodea: L0806084