57. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ETXARRI ARANATZ

Aurrekontuen hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2008ko martxoaren 18ko osoko bilkuran, 2008. urteko udal aurrekontua onetsi zuen hasiera batez, baita musika eskolakoa ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Etxarri Aranatzen, 2008ko martxoaren 31n.-Jarduneko alkatea, Arantza Artieda Igoa.

Iragarkiaren kodea: L0805996