II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
AITZOAIN
Aurrekontuak. Hasierako onespena
Aitzoaingo Kontzejuko Batzarrak, 2008ko martxoaren 31n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kontzejuaren 2008ko aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Aitzoainen, 2008ko apirilaren 17an.-Kontzejuko burua, Teresa Sanz Arroyo.
Iragarkiaren kodea: L0806029