57. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

BERRIOBEITI

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Viviendas de Navarra, S.A. (Vinsa). Jarduera: garajea. Tokia: Artikako Mogotes sektoreko R-11.1 eta R-11.2 lurzatiak.

Berriobeitin, 2008ko apirilaren 18an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0806068