57. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TAFALLA

E-4 sektoreko BBBPBko aldaketa (34. poligonoa, 36 eta 37. lurzatiak). Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2008ko martxoaren 31ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea E-4 sektoreko BBBPBko aldaketa, 34. poligonoa, 36 eta 37. lurzatiei dagokiena, Promociones Janibe, S.L.k sustatua. Helburuak: lurzatien barreneko lerrokadurak finkatzea; Severino Fernandez etorbideko 9 zk.ko fatxadan esku hartzeko baldintzak finkatzea; Mutuberria kaleko bolumenak antolatzea; eta beheko solairutik arrapala bidezko sarbide bat egitea sotorako, komunitateko garajetako erabiltzearren.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Tafallan, 2008ko apirilaren 15an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0806083