57. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CABANILLAS

Ordenantza, merkataritza ez egonkorra arautzen duena. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2008ko apirilaren 10ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Cabanillasko merkataritza ez egonkorra arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Cabanillasen, 2008ko apirilaren 16an.-Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0806106