57. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BURGI

Ordenantza fiskalak. Behin betiko onespena

Burgiko Udalak, 2007ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Aldaketa hasiera batean onestea hurrengo ordenantza fiskaletako tarifen eranskinean:

-3. ordenantza fiskala, ur horniduraren tasa arautzen duena.

-4. ordenantza fiskala, estolderiaren eta hondakin uraren arazketaren gaineko tasak arautzen dituena.

-8. ordenantza fiskala, kanpatze kolektiboaren lizentzia eskuratzeko tasa arautzen duena.

-10. ordenantza fiskala, luxuzko gastuen gaineko zerga arautzen duena.

-11. ordenantza fiskala, lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak tramitatzeko tasak arautzen dituena.

-12. ordenantza fiskala, Jarduera lizentzien tasak, establezimenduak ireki eta eskualdatzeko tasak eta legezko nahiz erregelamenduzko xedapenetan, ordenantzetan eta udal erabakietan aurreikusten diren ikustaldiak eta txostenak egiteko tasak arautzen dituena.

Hasierako onespenaren iragarkia otsailaren 1ean argitaratu zen, 2008ko 15. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eta jendaurrean egoteko legezko aldia iragan da inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betikoz onetsirik gelditu dira Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Burgin, 2008ko apirilaren 17an.-Alkatea, Ignacio Ayerra Arrarás.

ALDAKETA, 3. ORDENANTZA FISKALEAN

Ur horniduraren tasak arautzen dituena

TARIFEN ERANSKINA

a) Hornidura zerbitzuaren mantentze-lana eta irakurketa: 6,04 euro urtean, kontagailu bakoitzeko, gehi BEZa. Kuota hori urtero gaurkotuko da KPIaren arabera.

b) Etxean, industrian, merkataritzan eta ureztatzen erabiltzeko hornidura:

-Tarifa finkoa: 20,00 euro urtean, kontagailu bakoitzeko, gehi BEZa.

-Kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko: 0,35 euro, gehi BEZa.

ALDAKETA, 4. ORDENANTZA FISKALEAN

Estolderiaren tasa eta hondakin uren arazketarena arautzen dituena

TARIFEN ERANSKINA

a) Estolderia, etxean erabiltzeko: 2,00 euro.

b) Estolderia, industrian erabiltzeko: 4,00 euro.

ALDAKETA, 8. ORDENANTZA FISKALEAN

Taldekako kanpaldia egiteko lizentziaren tasa arautzen duena

TARIFEN ERANSKINA

-1,00 euro egunean, lagun bakoitzeko.

ALDAKETA, 10. ORDENANTZA FISKALEAN

Luxuzko gastuen gaineko zerga arautzen duena

KARGA-TASAREN ERANSKINA

Ehiza barrutia: %3,15.

ALDAKETA, 11. ORDENANTZA FISKALEAN

Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak tramitatzeko tasak arautzen dituena

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Antolamendurako edo Udal Plana aldatzeko plan partzial edo bereziak tramitatzea: 367,50 euro.

II. epigrafea.-Plan partzial edo berezien aldaketak tramitatzea: 315,00 euro.

III. epigrafea.-Xehetasun azterlanak, birzatiketa eta urbanizazio proiektuak bai eta haien aldaketak ere tramitatzea: 315,00 euro.

IV. epigrafea.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak:

IV. 1. Finkak zatitu, banandu edo batzeko lizentziak: azaleraren arabera likidatuko dira.

-1.000 metro koadro edo zatiki bakoitza: 34,65 euro.

-Azalera txikiagoak: banandu edo batzen den lurzati bakoitza: 34,65 euro.

IV. 2. Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak:

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: %0,10, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean. Gutxieneko tarifa: 15,75 euro.

IV. 3. Eraispen, eraikitze, berrikuntza, instalazio, zuhaitz-mozketa, errotuluen paratze obretarako lizentziak eta oro har lizentzia behar duten gainerakoetarakoak, betiere aitzineko ataletan ez badaude:

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluan xedatuari jarraikiz zehaztutako zerga oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: %0,10, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean. Gutxieneko tarifa: 12,60 euro.

IV. 4. Lizentziak, eraikinak edo instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik: 12,60 euro.

ALDAKETA, 12. ORDENANTZA FISKALEAN

Jarduera lizentzien tasak, establezimenduak ireki eta eskualdatzeko tasak eta legezko nahiz erregelamenduzko xedapenetan, ordenantzetan eta udal erabakietan aurreikusten diren ikustaldiak eta txostenak egiteko tasak arautzen dituena

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Jarduera sailkatuak.

I. 1. Jarduera lizentzia eta haren lekualdatze, berrikuspen, handipen edo aldaketak: 210,00 euro.

I. 2. Irekitzeko lizentzia eta haren aldaketak, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko proiektuetakoak: 735,00 euro.

I. 3. Irekitzeko lizentzia eta haren aldaketak, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4A, 4B eta 4C eranskinetako proiektuetakoak: 945,00 euro.

I. 4. Jarduera eskualdaketak eta titulartasun aldaketak. Eskualdaketa bakoitzeko, aldatu gabe: 126,00 euro. Eskabidea egiten bada udal lizentzia aurreko titularrari eman zitzaion egunetik sei hilabeteko epean: 31,50 euro.

I. 5. Lokalaren egoera egiaztatzeko, Udalaren zeregin tekniko nahiz juridikorik behar ez duten lizentziak: 42,00 euro.

Kontzeptu guztietan, salbu eta "Lokalaren egoera egiaztatzeko, Udalaren zeregin tekniko nahiz juridikorik behar ez duten lizentziak" delakoan, lokalek 200 metro koadro baino gehiago eta gehienez ere 500 badituzte, tasak %20 handituko dira; lokalek 500 metro koadro baino gehiago eta gehienez ere 1.000 badituzte, tasak %50 handituko dira; lokalak 1.000 metro koadro baino gehiago baditu eta, handik goiti, lokalaren zabalerak 1.000 metro koadro gehiago egiten duen aldi bakoitzean, azken tasa horren %50 aplikatuko da.

II. epigrafea.-Jarduera kaltegabeak.

II. 1. Irekitzeko lizentzia: 105,00 euro.

II. 2. Jarduera eskualdatzea: 52,50 euro. Eskabidea egiten bada udal lizentzia aurreko titularrari eman zitzaion egunetik sei hilabeteko epean: 21,00 euro.

Kontzeptu guztietan, lokalek 200 metro koadro baino gehiago eta gehienez ere 500 badituzte, tasak %50 handituko dira; lokalek 500 metro koadro baino gehiago eta gehienez ere 1.000 badituzte, tasak %50 handituko dira; lokalak 1.000 metro koadro baino gehiago baditu eta, handik goiti, lokalaren zabalerak 1.000 metro koadro gehiago egiten duen aldi bakoitzean, azken tasa horren %50 aplikatuko da.

III. epigrafea.-Lizentziaren definizio berria, ostatu-kafetegi bilakatzeko.

III. 1. Lizentziaren definizio berri bakoitzagatik, jarduera izenaren eta funtzionamenduaren araubidearen aldetik ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatu ahal izateko: 525,00 euro.

IV. epigrafea-Ikuskapenak, balorazioak eta txostenak.

IV. 1. Ikustaldiak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako arau, ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, aplikatzeko arautegia bete ote den eta ez betetzeak zuzendu ote diren egiaztatzeko, baita Udalaren ondarean sortutako kalteengatik ere, eta ikuskapen, ikerketa, mugaketa eta haren ondasun eta eskubideak berreskuratzeko egiten direnak: Ikuskapen bakoitza: 52,50 euro.

IV. 2. Tramitatzen diren espedienteetan, Udalak egin edo eskatu behar dituen txosten teknikoak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako arau, ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, aplikatzeko arautegia bete ote den eta ez betetzeak zuzendu ote diren egiaztatzeko, baita Udalaren ondarean sortutako kalteengatik ere, eta ikuskapen, ikerketa, mugaketa eta haren ondasun eta eskubideak berreskuratzeko egiten direnak. Txosten bakoitza: 315,00 euro.

IV. 2. Eraikinen azterketei buruzko txostenak, hondamen egoeretan segurtasun baldintzak eta ikuskapenak direla eta. Txosten bakoitza: 315,00 euro.

IV. 3. Egiaztapenak, txostenak eta balorazioak, tributuen gaineko aitorpenei eta kasu bakoitzeko arau aplikagarriei loturikoak; bereziki, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren ordainarazpenaren arlokoak. Txosten bakoitza: 315,00 euro.

IV. 4. Udalaren txostenak, interesdunak berak hirigintzako eta ingurumeneko gaiei buruz eskaturikoak, aldez aurretiko kontsulta gisa. Txosten bakoitza: 157,50 euro.

Iragarkiaren kodea: L0806045