57. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

42/2008 FORU DEKRETUA, apirilaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluko zenbait kide Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzen dituena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseilua sortu zuen abenduaren 9ko 20/1994 Foru Legearen 4. artikuluan ezarrita dago kontseilu hori nork osatuko duen. Artikulu horren a) letran, bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Batzordearen ordezkariak aipatzen ditu.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 14.3 artikuluak ezartzen du, besteak beste, Gizarte Kontseiluan irakasle, bat, ikasle bat eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat izanen direla, Unibertsitateko Gobernuko Kontseiluak bere kideen artean hautatuak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Klaustroak, otsailaren 26an egindako bilkura arruntean, erabaki zuen administrazioko eta zerbitzuetako langileen sektoreak eta ikasleen sektoreak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluan zituzten ordezkariak berritzea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 18. artikuluak ezartzen du ikasleen sektoreak eta administrazioko eta zerbitzuetako sektoreak ordezkari bana izanen dutela unibertsitateko Gobernu Kontseiluan.

Orain, ikasleek eta administrazioko eta zerbitzuetako langileek Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluan dituzten ordezkari bakarrak Klaustroak izendatuak dira.

Bestalde, Gizarte Kontseiluari buruzko abenduaren 9ko 20/1994 Foru Legearen 9.1.a) artikuluak xedatzen du Gizarte Kontseiluko kideek agintaldia bukatutakoan utziko dutela kargua.

Eta azkenik, foru lege horren 5. artikuluak xedatzen du Gizarte Kontseiluko kideak Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez izendatuak izanen direla.

Horiek horrela, Hezkuntza kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko apirilaren 28an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Benigno Gómez López jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kidea, kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Eneko Compains Silva jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kidea, kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

3. Ignacio Casado Redín jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea, administrazioko eta zerbitzuetako langileen sektorearen ordezkari gisa.

4. Enrique López Torres jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea, ikasleen sektorearen ordezkari gisa.

Iruñean, 2008ko apirilaren 28an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: F0806755