57. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

9/2008 FORU DEKRETUA, maiatzaren 4koa, Nafarroako Gobernuko lehendakariak emana, Leopoldo Calvo Sotelo Bustelo jaun txit garaiaren heriotza dela medio, Foru Komunitatean dolu ofiziala deklaratzen duena.

Leopoldo Calvo Sotelo Bustelo jaun txit garaiaren heriotza dela medio, Nazioko Gobernuko lehendakari izan baitzen 1981. eta 1982. urteetan, bidezko da Foru Komunitatean dolu ofiziala deklaratzea.

Nafarroako sinboloei buruzko apirilaren 4ko 24/2003 Foru Legearen 8. artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuko lehendakariak dolu-egun ofiziala dekretatu duenean baizik ez da paratuko Nafarroako bandera haga erdian edo armarrian dolu-xingola duela, eta betiere hark agindutako epean.

Adierazitakoaren arabera,

DEKRETATU DUT:

1. Dolu ofiziala adieraztea 2008ko maiatzaren 4ko 00:00etatik maiatzaren 6ko 24:00ak arte, eta denbora horretan Nafarroako bandera haga erdian egonen da eraikin publiko guztietan.

2. Nafarroako Gobernuko lehendakariaren foru dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Iruñean, 2008ko maitzaren 4an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

Iragarkiaren kodea: F0806892