55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Deialdi publikoa, 2008 eta 2010. urteen artean Hegoaldeko herrialdeetako toki-entitateekin tokian tokiko garapenaren aldeko lankidetza-proiektuak gauzatzeko diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko

Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2008ko apirilaren 15ean emandako ebazpenaren bidez, 2008 eta 2010. urteen artean Hegoaldeko herrialdeetako toki-entitateekin tokian tokiko garapenaren aldeko lankidetza-proiektuak gauzatzeko diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdi publikoa onetsi zen, ondoko baldintza orokorrekin bat:

Oinarrien xedea: Aipatutakoa.

Esleitzeko era: Deialdi publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 810.000 euro.

Oinarriak, non: Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9) eta Zapateria kaleko 40-3.ean.

Eskabideak non aurkeztu: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Merkatuko k., 7-9), edo, bestela, erregistro osagarrietan (Kultura Alorra -Descalzos k., 72-2. solairua-; Garapen Iraunkorreko Alorra -San Saturnino k., 2-beheko solairua-; Mugikortasun eta Herritarren Segurtasuneko Alorra -Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua-; Hirigintza eta Etxebizitza Alorra -Armada etorbidea, 2-5. solairua-; eta Lehendakaritza, Gizarte Ongizate eta Kirol, eta Hezkuntza eta Gazteria alorrak -Zapateria k., 40-beheko solairua-), zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, haren 38. artikuluan, aurreikusten dituen beste edozeinetan, eskatutako agiriak erantsita. Aurkezteko epea deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2008ko ekainaren 6ra arte iraunen du.

Iruñean, 2008ko apirilaren 15ean.-Gizarte Ongizate eta Kirol zinegotzi delegatua, Francisco Javier Lorente Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0806196