55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Inbertsioetarako diru-laguntzen deialdia, obrak eta erreformak egin, oztopo arkitektonikoak kendu, irisgarritasuneko proiektuak egin eta lokalak zein altzariak erosteko (2008. urtea)

Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2008ko apirilaren 3an emaniko ebazpenaren bitartez (5/BD) inbertsioetarako diru-laguntzen deialdiaren oinarriak onetsi dira, obrak eta erreformak egin, oztopo arkitektonikoak kendu, irisgarritasuneko proiektuak egin eta lokalak zein altzariak erosteko, ondoko baldintza orokorrekin bat:

Diru-laguntzaren xedea: Aipatutakoa.

Esleitzeko era: Deialdi publikoa, norgehiagokako araubidean.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 200.000 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean -Merkatuko kalea, 7-9-, eta Zapateria kaleko 40-3.ean.

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Merkatuko k., 7-9), edo, bestela, erregistro osagarrietan (Kultura Alorra -Descalzos k., 72-2. solairua-; Garapen Iraunkorreko Alorra -San Saturnino k., 2-beheko solairua-; Mugikortasun eta Herritarren Segurtasuneko Alorra -Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua-; Hirigintza eta Etxebizitza Alorra -Armada etorbidea, 2-5. solairua-; eta Lehendakaritza, Gizarte Ongizate eta Kirol, eta Hezkuntza eta Gazteria alorrak -Zapateria k., 40-beheko solairua-), zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak, haren 38. artikuluan, aurreikusten dituen beste edozeinetan, betiere hogei egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2008ko apirilaren 7an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0805713