55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ITUREN

Alkate jaunaren ebazpena

Iturengo Udalak, 2008ko otsailaren 11n egin osoko bilkuran, Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Eredua onetsi zuen, María Urmeneta Fernández eta Francisco Javier Chocarro San Martín arkitektoek prestatua, eta erabaki zuen jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, horren edukiarekin zerikusia duten iradokizunak edo oharrak jasotzeko.

Epea 2008ko apirilaren 24an bukatzen dela ikusirik eta luzatzea komenigarria dela kontuan hartuz,

Miguel Angel Petrirena Azpiazu, Iturengo Udaleko alkate-udalburua naizen honek,

Xedatu dut:

Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Eredua jendaurrean egoteko epea luzatzea 2008ko maiatzaren 15a arte. Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Ereduaren agiriak edozein interesdunek aztertzen ahalko ditu udal bulegoetan.

Iturenen, 2008ko apirilaren 23an.-Alkatea, Miguel Angel Petrirena Azpiazu.

Iragarkiaren kodea: L0806369