55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UHARTE

Aldabarrengo alderdia birzatitzeko proiektua. Beste aldi bat jendaurrean

Uharteko Udalak, 2007ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Aldabarren alderdiko birzatiketa proiektua (2006ko abenduaren 28ko osoko bilkuran behin betiko onetsia), behar izan diren zuzenketak eta eguneratzeak barne direla. Konpentsazio batzordeak aurkeztua da, sarrera data 2008ko abenduaren 18koa du eta zenbakia, berriz, 5945.

Gero, Uharteko Udalak, Alkatetzaren 2008ko otsailaren 12ko ebazpenaren bidez, berriz jendaurrean jarri du Itaroako Zerbitzuen Eremua borondatez birzatitzeko proiektua, Areacea hirigintza kudeaketarako Udalaren sozietateak sustatua eta, behar ziren aldaketak eginik, sozietate horrek aurkeztua otsailaren 11ko sarrera egunarekin eta 736. zenbakiarekin.

Alkatetzak, 2008ko apirilaren 4ko ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi du aipatu proiektua.

Proiektua onetsi den moduan, badu eragina Aldabarrengo alderdia birzatitzeko proiektuan, sartu eta ateratzen diren lurzatien deskripzioan eta lurzatien planoetan; izan ere, muntako aldaketa ekarri dute Aldabarren birzatitzeko proiektuan, ez baita akats material, aritmetiko edo egitatezkoen zuzenketa soila.

Hortaz, Aldabarrengo alderdiko konpentsazio batzordeak 2008ko apirilaren 1ean aurkeztu du, 1464. sarrera zenbakiarekin, Aldabarrengo alderdia birzatitzeko proiektua, behar bezala zuzendu eta aldatu ondoren.

Alkatetzaren 2008ko apirilaren 7ko ebazpenaren bidez, honako hau erabaki da:

Berriz jendaurrean edukitzea, hogei eguneko epean, Aldabarrengo alderdia birzatitzeko proiektua, 2008ko apirilaren 1eko sarrera eguna eta 1464. zenbakia daramana, espedientean behar bezala eginbidetuta den testuaren arabera, beren burua ukitutzat jotzen dutenek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Uharten, 2008ko apirilaren 7an.-Alkatea, Francisco Javier Basterra Basterra.

Iragarkiaren kodea: L0805428