55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UHARTE

Birzatiketa proiektua. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, Alkatetzaren 2008ko otsailaren 12ko ebazpenaren bidez, berriz jendaurrean jarri du Itaroako Zerbitzuen Eremua borondatez birzatitzeko proiektua, Areacea hirigintza kudeaketarako Udalaren sozietateak sustatua eta, behar ziren aldaketak eginik, sozietate horrek aurkeztua otsailaren 11ko sarrera egunarekin eta 736. zenbakiarekin.

Espedientea jendaurrean egon ondoren, haren aurkako alegaziorik aurkeztu ez denez, Alkatetzak 2008ko apirilaren 4an eman ebazpenaren bitartez, proiektua behin betikoz onetsita gelditu da.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Uharten, 2008ko apirilaren 7an.-Alkatea, Javier Basterra Basterra.

Iragarkiaren kodea: L0805407