55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LIZARRA

HAPOko U.E. 10-1 unitateko urbanizazio proiektuaren aldaketa (Anai Diego - Los Llanos), U.E. 10-1 unitateko Lankidetzarako Administrazio Elkarteak sustaturik

Lizarrako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko martxoaren 7an egin bilkura arruntean, erabaki zuen onestea Anai Diego kalean eta Los Llanos pasealekuan dauden lurrei dagozkien Lizarrako HAPOko U.E. 10-1 unitateko urbanizazio proiektuaren Proiektu Bategina -udal erregistroan 2007ko azaroaren 19an aurkeztua- eta "obraren 2 faseetan aurrekontu eguneratua" dokumentua -2008ko otsailaren 15ean aurkeztua-.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. eta 134. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Espedientea interesdunen eskura dago Udaleko Hirigintza bulegoan.

Lizarran, 2008ko apirilaren 7an.-Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L0805536