55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LIZARRA

Lizarrako 3. poligonoko 797. lurzatia urbanizatzeko proiektua (kuartel zaharreko ekipamenduetarako eremua). Hasierako onespena

Lizarrako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko martxoaren 7an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Lizarrako 3. poligonoko 797. lurzatia urbanizatzeko proiektua (kuartel zaharreko ekipamenduetarako eremua), Lizarrako Udalarekin egin hitzarmenaren bitartez Jurramendiko Mankomunitateak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. eta 134. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Espedientea interesdunen eskura dago Udaleko Hirigintza bulegoan.

Lizarran, 2008ko apirilaren 7an.-Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L0805533