55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CAPARROSO

Hirigintzako hitzarmenak. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2008ko martxoaren 31n egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea hirigintzako hitzarmen hauek:

-Hirigintzako hitzarmena, Caparrosoko Udalaren eta Blanca de Navarra S.A. enpresaren artekoa, lur hauen elkarrekiko trukeaz: A1, A2 eta A3 lurzatiak, Caparrosoko Udalarenak, eta 9. poligonoko 1020, 1021, 1022, 1023 eta 1024. lurzatiak, Blanca de Navarra S.A. enpresarenak.

-Hirigintzako hitzarmena, Caparrosoko Udalaren eta Piedad Marin Lasterraren artekoa, lur hauen elkarrekiko trukeaz: B-14 lurzatia, Caparrosoko Udalarena, eta 9. poligonoko 217. lurzatia, Piedad Marin Lasterrarena. Gainera, kalte ordaina emanen zaio bere lurzatian duen biltegia eraisteagatik.

-Hirigintzako hitzarmena, Caparrosoko Udalaren eta Javier María Sánchez Zabalzaren artekoa, Caparrosoko 9. poligonoko 1021. lurzatia Caparrosoko Udalak erosteaz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23, 24 eta 26. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedienteak jendaurrean egonen dira hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten ohar edo alegazioak aurkez ditzaten.

Caparroson, 2008ko apirilaren 9an.-Jarduneko alkatea, Ildefonso Carlos Igea Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0805564