55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

EDIKTUA

2008ko apirilaren 4an, Virginia Alemán Arrastio Baztango Udaleko alkateak hitzez hitz honela dioen ebazpena eman zuen.

Ikusirik Nafarroako Administrazio Epaitegiaren 2008ko martxoaren 3ko 1270. ebazpena, gora jotzeko 07-5817 errekurtsoan egokitu dena, honako hau ebazpen baitu:

"Bidezko dela baiestea gorago aipatu gora jotzeko helegitea, aipatu Udalak 2007ko irailaren 3ko osoko bilkuran beren karguetan aritzeagatik Udalbatzako kideei emateko ordainsariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak onesteko hartutako erabakiaren kontra paratu dena, kontestatutako puntu zehatz batez den bezainbatean, alegia, zinegotzi delegatuetan alkateari egunero laguntza eman behar diotendako, gainerako zinegotzi delegatuendako edo delegaziorik gabeko zinegotziendako ezarritako muga desberdinen gainean; egintza hori deuseztu da puntu honetan, ez baita Zuzenbidearekin bat heldu.

Hartara, gure ebazpenaren bidez eman, agindu eta sinatzen dugu.-Carlos Arroyo, María Jesús Moreno, Angel Serrano. Ziurtatzen dut.-María Carmen Lorente, idazkaria.

Ebazpen honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal da, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Eta horrela jasota gera dadin eta Baztango Udalari igor dakion, honako egiaztagiri hau luzatzen dut, Iruñean sinatua, 2008ko martxoaren 3an".

Horiek horrela, legez esleituak ditudan eskumenak erabiliz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 21. artikuluari jarraikiz.

Hau xedatu dut:

Lehena: Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Aferen Salari zuzendua, Nafarroako Administrazio Auzitegiak gora jotzeko 07-5817 errekurtsoari buruz 2008ko martxoaren 3an eman duen 1270. ebazpenaren kontra.

Bigarrena: Udalaren ordezkaritza eta defentsa Jaime Ubillos Minondo prokuradorearen esku uztea, jadanik horretarako duen ahalordearen kariaz, eta jarduketen zuzendaritza, berriz, Blas Ignacio Otazu Amatriain abokatuaren eta Ana Otazu Vegaren esku.

Hirugarrena: ebazpen hau betetzeko sortzen diren gastuak Udalbatzaren aurrekontu arruntaren 1-121-22603 kontusailetik ordainduko dira.

Laugarrena: ebazpen honen berri ematea Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Udalbatzaren ordezkaritza eta defentsari.

Elizondon, 2008ko apirilaren 4an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0805605