55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Jabari publikoko ondasunen kalifikazio juridikoaren aldaketa

Baztango Udalak, 2007ko martxoaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen, bertzeak bertze:

-Jabari publikoko ondasun honen kalifikazio juridikoaren aldaketa abiaraztea: 80,58 m², Erratzun daudenak, Erratzuko herriko alkateari interesatzen zaion trukea egin ahal izateko.

-Jabari publikoko ondasun horren kalifikazio juridikoa hasiera batean aldatzea. Hura horretarako prestatutako dokumentazio teknikoan deskribatzen da. Xedea da ondareko ondasun kalifikatzea, eta horretarako baldintza izanen da proposatzen den trukearen xede diren lurren jabeen adostasuna, baita Erratzuko batzarrearena.

-Udaleko iragarki oholean edukitzea hilabeteko epean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen

-Jendaurreko epean inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betikoz onetsitzat joko da ondasun horren kalifikazio juridikoaren aldaketa, baita ondareko ondasun bilakatzea ere.

Baztanen, 2007ko apirilaren 9an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0805604