55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ABAIGAR

Birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Abaigarko Udalak, 2008ko martxoaren 18an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2. sektoreko Vistabella izeneko U.E.1 unitatea birzatitzeko proiektua, Abaigarko Udalak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, aztertu eta bidezkotzat jotako alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Abaigarren, 2008ko apirilaren 10ean.-Alkatea, María Clara Gurrea Lanz.

Iragarkiaren kodea: L0805483