55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 10/2008 aldaketa. Hasierako onespena

Barañaingo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2008ko apirilaren 14an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2007tik 2008ra luzatutako aurrekontu orokorreko 10/2008 aldaketaren espedientea, zenbait kreditu gerakin erantsi baitzaizkio. Hori guztia, 2007tik 2008ra luzatutako Udalaren aurrekontua betearazteko oinarrietako 11.ean ezarritakoari jarraituz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuei dagozkien tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onesteko. Hortaz, agindu horietan xedatutakoari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean agertu eta biharamunetik aitzina; hala, bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egiten ahalko dituzte.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Argitara ematen da, adierazitako aginduetan jasotakoa betetzeko.

Barañainen, 2008ko apirilaren 15ean.-Alkate udalburua, Florencio Luqui Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0805844