55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

VILLAFRANCA

"Fernando Calahorra" Udalaren musika eskolan zerbitzua emateko tasak arautzen dituen udal ordenantza. Behin betiko onespena

Villafrancako Udalak, 2007ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea "Fernando Calahorra" Udalaren musika eskolan zerbitzua emateko tasak arautzen dituen udal ordenantza. Hura 2008ko 18. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, otsailaren 8an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betikoz onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Villafrancan, 2008ko apirilaren 10ean.-Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

I. KAPITULUA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza fiskal hau ezarri da Nafarroako toki entitateei aplikatzen ahal zaien zerga araudiak ematen dizkien ahalmenen babespean eta haiekin bat, esannahi baita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90, Foru Legearen 180. artikulua eta ondokoak eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 100. artikulua eta ondokoak.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Ordenantza honen xedea da tasak edo prezio publikoa ezartzea Villafrancan inskribatuta dauden ikasleei Fernando Calahorra musika eskolan ematen diren zerbitzuak direla eta.

Ezarri diren ordainarazpenen izaera fiskala, hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 100. artikuluak eta ondokoek aipatzen dituzten zerbitzuak edo jarduerak egiteko tasena da.

III. KAPITULUA

Aplikazio esparrua

3. artikulua. Ordenantza hau Villafrancako Udalaren Musika Eskolan aplikatuko da, Villafrancako Cava karrika 22an baitago.

IV. KAPITULUA

Zergapeko egintza

4. artikulua. Zergapeko egintza da Villafrancako "Fernando Calahorra" Udalaren musika eskolan ematen diren zerbitzu, irakaskuntza eta irakaskuntza jarduerak eskura izatea eta/edo erabiltzeak sortzen du, eta erakunde horretan urtero haurrak sartzeak dakar, erakunde horretan sartzean edo haren zerbitzua emateko eskatzean.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Subjektu pasiboak dira eta, beraz, ordenantza honetan ezarritako tasak zergadun gisa ordaintzera behartuta daude pertsona fisiko eta juridikoak eta, nortasun juridikorik izan gabe ere, batasun ekonomikoa edo ondare bereizia eratzen duten entitateak, baita zerbitzua jasotzeagatik ordainerazpenera beharturik dauden adingabeen legezko ordezkariak ere, hala nola tutoreak, gurasoak, etab.

Borondatezko zerbitzua denez, pertsona edo erakunde eskatzaileak, prestazioa jasotzen duten adingabeen legezko ordezkariak dira zergak ordaintzera behartuta dauden subjektu pasiboak.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria

6. artikulua. Zerga-oinarria zehazteko, kontuan hartuko da zein den musikaren irakaskuntzan emandako zerbitzua, ordenantza honetako tarifetan adierazitako zenbatekoen arabera.

VII. KAPITULUA

Tarifak

7. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi eta ikasturte bakoitzean entitate eskuduneko batzarrak ezarriko ditu tasa bakoitzaren zerga-oinarriari aplika dakizkiokeen tasa eta tarifak, eta ordenantza honen eranskinean agertuko dira, haren parte direlarik.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuota

8. artikulua. Tributu-kuota zehazteko, karga-tasaren oinarriari indarra duten tarifak aplikatuko zaizkio.

9. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeek ezarritako moduan eta baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Salbuespenak

10. artikulua. Inolako salbuespenik ez da izanen.

X. KAPITULUA

Sorrarazpena

11. artikulua. Ezarritako tasak hilero ordainaraziko dira ikasturtean, interesduna edo haren legezko ordezkaria Villafrancako Udalaren Musika Eskolan sartzen den puntutik, aitari, amari edo haurraren legezko ordezkariari ordainarazi ere. Salbuespenez dirusarrerarik gabeko zerbitzurik eginez gero, orduan ere ordaindu beharko da.

XI. KAPITULUA

Ordainarazpena

12. artikulua. Hilaren lehen bost egunean ordainduko dira ordenantza honetan arautzen diren tasak. Entitateak ez du hileko zenbateko hori itzuliko ikaslea, nahita edo ez, hara joaten ez denean, dela ospitalera eraman dutelako edo eri delako etab. Bi hileko ez ordaintzeak zerbitzu egitetik gelditzea ekarriko du.

XII. KAPITULUA

Dirubilketa

13. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Legearen 86. artikuluan aurreikusiarekin bat, tributu-zorrak "jakinarazpen gabetzat" jotzen dira.

14. artikulua. 13. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, luzapen aldian ordaintzen ahalko dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legeak eta aplikatzen ahal diren gainerako legeek ezartzen dituzten errekarguekin.

Epe hori zorrak ordaindu gabe iraganez gero, premiamendu bidez ordainaraziko dira, non ez duen entitateko Gobernu Batzarrak hura geroratzeko baimena eman.

15. artikulua. Tributu zorren ordainketa honela egiten ahal da:

Banku batean helbideratuz.

XIII. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

16. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legearen 93. eta ondoko artikuluetan arau-hauste eta zehapenen gainean ezarritako xedapenak aplikatuko dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean xedatua aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoan.

TARIFEN EDO PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA

-Taldeak:

Hastapena: 17 euro hilean.

Lehena: 46 euro hilean.

2. Pianoa/akordeoia/biolina: 49 euro hilean.

2. Gitarra: 51 euro hilean.

2. Haizezkoa/perkusioa: 46 euro hilean.

3. Pianoa/akordeoia/biolina: 52 euro hilean.

3. Gitarra: 54 euro hilean.

3. Haizezkoa/perkusioa: 52 euro hilean.

4. eta 5. Pianoa/akordeoia/biolina: 61 euro hilean.

4. eta 5. Gitarrak: 63 euro hilean.

4. eta 5. Haizezkoa/perkusioa: 61 euro hilean.

6. Pianoa/akordeoia/biolina: 57 euro hilean.

6. Gitarra: 59 euro hilean.

6. Haizezkoa perkusioa: 57 euro hilean.

Helduak: 46 euro hilean.

Bigarren maila: 44 euro hilean.

2. Musika tresna 30': 29 euro hilean.

2. Musika tresna 40': 39 euro hilean.

Iragarkiaren kodea: L0805593