55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

VILLAFRANCA

Villafrancako herrilurretako ondasunak arautzen dituen ordenantzaren eta herrilurren gaineko erregelamenduaren aldaketa. Hasierako onespena

Villafrancako Udalak, 2008ko martxoaren 18ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Villafrancako herrilurretako ondasunak arautzen dituen ordenantzaren eta herrilurren gaineko erregelamenduaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, herrilurretako ondasunak arautzen dituen udal ordenantzaren eta herrilurren gaineko erregelamenduaren aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Villafrancan, 2008ko apirilaren 9an.-Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L0805527