55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CINTRUENIGO

Aldaketa ordenantzan. Hasierako onespena

Cintruenigoko Udalak, 2001eko ekainaren 27an, 2001eko azaroaren 8an, 2002ko urriaren 2an, 2003ko apirilaren 3an eta 2007ko abenduaren 20an egindako osoko bilkuretan hasiera batez onetsi zituen Cintruenigoko industrialdeetan lurren kontzesiorako oinarriak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, Cintruenigoko industrialdeetan lurren kontzesiorako oinarriak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketak behin betiko onetsi eta haien testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Cintruenigon, 2008ko apirilaren 9an.-Alkatea, Adolfo Navascués Navascués.

Iragarkiaren kodea: L0805534