55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALLO

Ordenantza, Alloko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Alloko Udalak, 2008ko apirilaren 8ko bilkuran eta legezko quoruma zuela, honako erabaki hau hartu zuen.

Hasiera batez onestea Alloko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu baitzuen, jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Allon, 2008ko apirilaren 9an. Alkatea, Fernando Sainz Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L0805501