55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

560/2008 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Ingurumen eraginaren adierazpena egiten duena "NA-7010 (Asterain-Irurtzun) errepidearen Arakilgo tartea: Irurtzun-Izurdiaga saihesbidea" egiteko proiektuaren informazio azterlanari buruz. Sustatzailea Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua da.

Proiektua, bere ezaugarriengatik, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 3B eranskineko C multzoko a) atalean sailkatuta dago. Beraz, Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa egin behar zaio.

Prozedurari hasiera ematearren, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak, 2006ko urtarrilaren 17an, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari "NA-7010 (Asterain-Irurtzun) errepidearen Arakilgo tartea: Irurtzun-Izurdiaga saihesbidea" egiteko proiektuaren laburpen-memoria aurkeztu zion.

Prozedura abiatzeko, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariaren idazki baten bidez, 2006ko otsailaren 9an aurretiazko kontsulten tramitea egin zen, 4/2005 Foru Legearen 38. artikuluan ezarritakoa betez. Kontsulta egin zitzaien 26 entitateri eta horietatik 12k erantzun zuten.

2006ko apirilaren 5ean, aurretiazko kontsulten erantzunak sustatzaileari bidali zitzaizkion, Ingurumen eraginaren azterlana egiterakoan kontuan har zitezen. Gainera, Ingurumen eraginaren azterlanaren derrigorrezko edukiari erantsi beharreko alderdi batzuk aipatu zitzaizkion. Jasotako erantzunak laburbildurik agertzen dira Ingurumen eraginaren adierazpena eman aurreko txosten honen I. eranskinean.

Bigarren eranskinean labur azaltzen dira proiektuari buruzko fun- tsezko datuak, eta 3. eranskinean Ingurumen eraginaren azterlanaren ildo nagusiak jaso dira.

Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak Ingurumen eraginaren azterlana nahikoa zela egiaztatu eta gero, 4/2005 Foru Legearen 39. artikuluko 2. puntuari jarraituz, 2006ko otsailaren 9an zerbitzu horretako zuzendariaren idazkia bidali zitzaion Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuko zuzendariari.

2006ko azaroaren 7an, Herri Lan Departamentuak "NA-7010 (Asterain-Irurtzun) errepidearen Arakilgo tartea: Irurtzun-Izurdiaga saihesbidea" egiteko proiektuari buruzko informazio azterlana bidali zuen, Ingurumen eraginaren azterlanarekin batera, Ingurumen eraginaren adierazpena tramitatzeko.

Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak Ingurumen eraginaren azterlana nahikoa zela egiaztatu eta gero, 4/2005 Foru Legearen 39. artikuluko 2. puntuari jarraituz, 2007ko otsailaren 9an zerbitzu horretako zuzendariaren idazkia bidali zitzaion Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuko zuzendariari, azterlana jendaurrean jar zedin Udalez gaindiko Proiektu Sektorialarekin batera.

Nafarroako Gobernuak, 2007ko martxoaren 19ko Erabakiaren bidez, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustaturiko "NA-7010 (Asterain-Irurtzun) errepidearen Arakilgo tartea: Irurtzun-Izurdiaga saihesbidea" proiektuaren gaineko informazio azterlana Udalez gaindiko Proiektu Sektorial deklaratu zuen eta Ingurumen eraginaren azterlanarekin batera jendaurrean jarri zuen hilabeterako, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea eta Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozeduraren ondorioak bete zitezen. Erabaki hori 2007ko 55. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 2an.

Jendaurreko aldian 52 alegazio jaso ziren, horietatik 51 Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan eta bat Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan. Alegazioak eta horien erantzunak 4. eranskinean laburbildu dira.

Alegazio gehienak gizarte gaiei edo lurraldeari buruzkoak dira. Batzuetan ingurumen alderdi zehatzak aipatzen dira, eta zenbaitek obraren beharrik ez dagoela diote, kontuan izanik Oskiako harrobia laster ixtekoa dela eta, beraz, ez dela beharrezkoa kamioiak desbideratzeko saihesbide bat egitea. Beste batzuetan errepide berriak Irurtzunen eta Izurdiagan sortuko dituen zarata, airearen kutsadura edo bide segurtasunik eza aipatzen dira.

93/2006 Foru Dekretuaren 51. artikuluari jarraituz, 2008ko urtarrilaren 18an Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak espedientea bidali zuen (hots, "NA-7010 (Asterain-Irurtzun) errepidearen Arakilgo tartea: Irurtzun-Izurdiaga saihesbidea" egiteko proiektuari buruzko informazio azterlana, Ingurumen eraginaren azterlana eta jendaurreko azalpenaren emaitza), aukeratutako alternatibari buruzko Ingurumen eraginaren adierazpenaren proposamena egin zedin. N-1 alternatiba aukeratu da, aldatuta eta N-3 alternatibarekin konbinatuta. Hala, egungo errepidearen hasierako tartea hobetu eginen da eta trenbide pasagunea kentzeko azpiko pasagunea eginen da.

Obraren beharrari dagokionez, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak adierazi du laster ibilgailu astunen trafikoa nabarmen urrituko dela errepide horretan eta, hortaz, UPSa onesteko proposaturiko antolabidea egokia dela, kontuan izanik jada onetsirik dagoela Oskiako harrobia lehengoratzeko plana, jarduera ezarritako epean buka dadin.

Saihesbidea egiteko behar handirik ez dagoela kontuan izanik, bada, ekialdeko eta mendebaldeko alternatibak onartezinak dira ingurumenaren ikuspuntutik.

Ekialdeko alternatibek oso eragin bortitza izanen lukete Gulia errekan, are ekialdeko 3. alternatiba hautatzen bada ere, tunela eta bidezubia dituena alegia, horrek ez lukeelako eragotziko errekaren sakana okupatzea Garroren Bordatik Isidroren Bordaraino. Inguru horretan, Sastrustegi mendien adarretako substratu karetsuetan, ekologiaren eta paisaiaren aldetik garrantzi nabarmena dute Gaztela-Kantauriar eta Camarenar serieko artadiek. Bistan da erlikiak direla, klima epelagoan artadiak gaur egun baino iparralderago hedatzen ziren garaietako lekuko biziak.

Paisaiaren ikuspegitik, mendi hegal malkarretan Arakil ibaiak moldatu dituen harrizko ezproiek artadi hostoiraunkorren berde ilunarekin egiten duten kontrasteak balio handia ematen dio inguru honi. Gainera, AP15etik ikusgai izateagatik eta Oskiako harrobiak ikuspegian duen eragin gogorragatik paisaia oso hauskorra da, lurraldeak jarduketa honen ondorioak jasateko ahalmen txikia du eta zaila da hura gauzatzea paisaiaren berezko kalitatea nabarmen murriztu gabe.

Ondorioz, ingurumenaren ikuspuntutik alternatiba horiek baztertu beharrekoak dira.

Mendebaldeko alternatibei buruz hauxe esan daiteke: Urritzolaranzko zirkulazioaren segurtasuna bermatuko duen zubi berria eraiki beharra dagoen ala ez alde batera utzirik, Arakil ibaiaren bazterren gaineko eragina ziurra da, baina kasu honetan bidezko arrazoiak egon litezke eta horregatik ez da ingurumenaren aldetik inolako baloraziorik eginen.

Alternatiba horiek NA-7010eko trafikorako saihesbide gisa hautatzeari dagokionez, ingurumenaren gaineko eraginaren ikuspuntutik soilik, ekialdeko saihesbideei buruz esan den bezala, Oskiako harrobia behin betiko itxi eta trafiko astuna bidetik kendutakoan proiektuak ez luke behar adinako arrazoirik izanen Gazteluko mendiaren behealdeko ametz ilaundunaren ameztiak hondatzeko. Urritzolako herriak jasanen lukeen zarata ere ezin da justifikatu, errepide berria herri horretatik metro gutxitara igaroko bailitzateke, Izurdiagan eta Irurtzun orain dagoen arazoa herri horretara eta Etxarrenera aldatuz. Azkenik, eta paisaiari dagokionez, eragina larritzat jo daiteke, errepide berriak bista-bistako kokapena izanen lukeelako Arakilgo Ibarrean.

Irurtzunen gaineko eragina dela eta, kontuan hartu behar da proposaturiko alternatibak trafikoaren zati bat herri bereko alde batetik bestera aldatzen duela. Kasu honetan, Ingurumen eraginaren adierazpenean bildutako determinazioak beterik, trafikoan sortutako arazoak kontrolatu behar lirateke ingurumena zaintzeko plan egoki bat ezarriz, ukitutako etxe berrietako soinu konfortaren eta bide segurtasunaren gaineko eraginak antzemanen lituzkeena, gero eragina zuzentzeko neurri egokiak hartu ahal izan daitezen, hala nola zarataren kontrako pantailak jarri edo zuhaitz eta zuhaixka hesiak landatu.

Horrenbestez, espedientean dauden txostenak ikusirik, kontuan izanik Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioko prozedura osorik bete dela eta alegazioak aztertu direla, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak ingurumen arloko eskumenak delegatzeko urriaren 10ean emandako 426/2007 Foru Aginduaren 1.d artikuluan ezarritakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Aldeko Ingurumen eraginaren adierazpena egitea "NA-7010 (Asterain-Irurtzun) errepidearen Arakilgo tartea: Irurtzun-Izurdiaga saihesbidea" egiteko proiektuaren informazio azterlanari buruz. Sustatzailea Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua da. Hautatu den alternatiba N-1 da, aldatuta eta N-3 alternatibarekin konbinatuta, hots, NA-7010 errepidea hobetu eta trenbide pasagunea kentzen duena, departamentu horrek 2008ko urtarrilaren 18an egindako proposamenarekin bat.

2. Ingurumenaren aldetik proiektua bideragarria da. Betiere, Ingurumen eraginaren azterlanean eta proiektuan jasotako zuzenketa neurriez gain, ondoko baldintzak bete behar dira:

-Hondakindegien eta instalazio osagarrien kokapena.

-Eraikuntza proiektuan hondakindegirako proposamena jaso behar da, eta hondakindegia lehengoratzeko proiektua erantsi behar da. Obrak hasitakoan, soberakinak uste baino gehiago izan eta lurra botatzeko hondakindegi gehiagoren beharra edo proposaturikoa handitu beharra badago, ingurumen ukipenetarako baimena tramitatuko da, 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraituz, arau horren 2C eranskineko O atalean sailkatutako jarduketa baita. Gainera, maileguei dagokienez, inguruan ustiategi legeztaturen bat izanez gero, ez da onartuko obrari lotutako maileguen eskaerarik.

Obrako instalazioak Izurdiagako herrigunetik eta Irurtzungo etxebizitzetatik urrun kokatuko dira, eta Irurtzungo 2. poligonoko 359. lurzatitik kanpora, hantxe dagoelako landaredi naturaletik geratzen den gune bakarra. Arau hori bide lagungarriei ere aplikatuko zaie. Obrak bukatu ondoren, jarduketa lagungarriek ukitutako guneak lehengoratu eginen dira. Erabiltzen jarraitu behar diren bideak paisaian integratzeko lanak eginen dira: hurbileko inguruarekiko egokitze fisiografikoak, landare lurra botatzea, substratua prestatzea, ereiteak, ereite hidraulikoak, eta ukitutako zuhaitz edo zuhaixka espezieen landaketak.

-Faunaren eta landarediaren babesa.

Landarediaren eta faunaren gaineko eragina oso txikia da, jarduketak egungo errepidearen alboak soilik okupatuko baititu, salbu eta hirialdean eginen den zati berrian, Irurtzungo industrialdearen eta hurbileneko etxebizitzen artean. Haritz ilaundunen multzo txiki bat bakarrik ukituko da, NA-7010 errepidearen eta udal igerilekuetara doan kalearen arteko gurutzagunean. Zuhaitz multzo hori babestearren, tarte horretan desjabetutako zerrenda zedarriztatu eginen da zuhaitzen gaineko eragina gutxitzeko.

Eraikuntza lanak egokiro programatuko dira lehengoratze lanekin batera, azken horiek urratsez urrats egin daitezen obra zibila bukatu ahala.

-Higaduraren aurkako babesa, ingurumena lehengoratzea eta paisaiarekiko integrazioa.

Obrak hasi aurretik, obrek ukituko dituzten guneak landareztatzeko proiektua aurkeztuko zaio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari. Proiektu horrek memoria, baldintzen agiria, neurketak eta aurrekontua bilduko ditu.

Lur-erauzketetako eta lubetetako ezpondak ahalik eta etzanenak izanen dira, salbu eta ezponda etzanen onurak lur okupazio handia konpentsatzen ez duen tokietan. Betiere ezpondaren ertza biribildu eginen da, lur naturalarekin bat egin dezan.

-Obrak hasi aurretik landare lurra kenduko da, gutxienez 30 cm-ko geruza edo, lurzoruaren profila ustez sakonagoa den aldeetan, 50 cm-koa. Horrela lortutako lur emankorra pilatuta edukiko da eraikuntza fasean. Lur pilek gehienez 1,5 metroko altuera izanen dute, lurra aireztaturik eta trinkotu gabe egon dadin. Geroko kolonizazio prozesuak errazteko, lurraren ezaugarriak mantentzea bermatuko duen sistema ezarriko da: aldian-aldian erein, ureztatu eta ongarritu eginen da. Oro har, substratu hori erabiliko da landareztatu beharreko eremuetan.

Errepidea egiteko jarduketak eta obrek ukitutako aldeetan ingurumena lehengoratzeko jarduketak aldi berean eginen dira. Horretarako, obra plan bat eginen da eta bertan ezarriko da bi jarduketen arteko koordinazioa espazioan eta denboran, euriak lurra higatu ez dezan eta lehengoratze neurriak eraginkorrak izan daitezen.

Proiektuan kontusail bat sortu behar da, zurezko landaretzaren hazkundearen hasieran (landatu ondoko 2-3 urteko epean) mantentze lanak eginen direla bermatzeko. Horrela ziurtatuko da zurezko landareak sustraitu eta hazi eginen direla. Euri gutxi egiten duen sasoian ureztapenak eginen dira, landare hilak ordeztuko dira, zurkaitzak eta landare oinetako babesak berrituko dira eta ongarritze, inausketa eta abarreko lanak eginen dira.

Ezponda berri guztietan ereite hidraulikoak eginen dira, malda edozein dela ere. Lubetetako ezpondetan ereite hidraulikoa behin eginen da, eta lur-erauzketetan bi aldiz.

-Zarata eta paisaia.

Eraikuntza proiektuaren barnean, 2. tarteko zarataren azterlana egin behar da N3 alternatiban, Irurtzun parean, eta Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 3. eranskinean ezarritako soinu kalitatea lortzeko behar diren neurriak ezarri. Azterlan hori, hartu beharreko neurriekin batera, halakorik bada, Departamentu honi igorriko zaio, txostena egin dadin.

-Historia eta kultura ondarearen babesa.

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuko Ondasun Higigarri eta Arkeologia Atalak 2006ko otsailaren 21ean eta apirilaren 20an emandako txostenetan agintzen den moduan, arau hauek beteko dira:

-Oro har, jarraipen arkeologikoa eginen da obren fasean, landare lurra kenduz oinarrizko maila geologikoetaraino. Horretarako, arkeologiako teknikariek obran bertan kontrolatu beharko dituzte lurra mugitzen den jarduketa guztiak, obrak egin bitartean ezartzen diren mailegu, bilketa gune edo hondakindegi berriak ere barne. Neurri hori obrak egiteko proiektu teknikoetan bilduko da, eta horretarako behar den dirua utziko da.

-Lurraren azalean egitura edo aztarna arkeologikoren bat aurkitzen bada osorik eta identifikatu gabe dagoena, mugatu eta balizatu eginen da eta Ondare Arkeologikoaren Bulegoa horren jakitun jarriko da 48 ordu igaro aurretik, ukitutako guneetan lanak aldi baterako geldiarazi eta indusketa sistematikoa egin dadin. Aurkikuntza horien azken xedea Kultura Zuzendaritza Nagusiaren baimenaren zain geratuko da obra egiten jarraitzeko, zehazten diren moduan eta baldintzetan eta Nafarroako kultura ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legeari jarraituz.

-Legeak agintzen duenez, arkeologo batek edo sektoreko enpresa espezializatu batek hartu behar ditu neurri horiek guztiak, proiektuaren sustatzailearen kontura. Neurrien arduradunak Kultura Zuzendaritza Nagusiaren administrazio baimena eduki behar du, Nafarroako Foru Komunitateko prospekzio eta indusketa arkeologikoak arautzen dituen urriaren 3ko 218/1986 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat. Esku-hartze horien ikuskapena Ondasun Higigarri eta Arkeologia Ataleko Ondare Arkeologikoaren Bulegoari dagokio.

-Ingurumena zaintzeko plana. NA-7010 errepidea egiteko proiektuaren informazio azterlanean jasotako xehetasunen jarraipenaz gain, trafikoaren zarata aztertuko da, hautaturiko N-3 alternatibaren 2. tartean, errepidetik hurbil dauden Irurtzungo etxebizitzetako soinu konfortaren gaineko eragina egiaztatzeko.

-NA-7010 errepidearen proiektua egindakoan, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak Ingurumen eraginaren adierazpen honetan ezarritakoa betetzen dela frogatzeko agiria bidali beharko dio Zerbitzu honi, errepide berritik etxebizitzetara iritsiko den zaratari buruzko azterlana, bereziki.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea betearazteko Erregelamenduaren 53. artikuluan ezarririkoari jarraikiz.

4. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari, Ingurumenzaintzari, alegatzaileei eta Arakilgo eta Irurtzungo udalei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko martxoaren 14an.-Ingurumen zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

1. ERANSKINA

Aurretiazko kontsulten tramitearen emaitza

Kontsulta egin zaien erakundeen zerrenda eta eman duten erantzunen laburpena:

-Arakilgo Udala.

-Itzako Udala.

-Etxarrengo Kontzejua.

-Ekaiko Kontzejua.

-Urritzolako Kontzejua.

-Atondoko Kontzejua.

-Errozko Kontzejua.

-Izurdiagako Kontzejua.

-Ondare Historikoaren Zerbitzua. Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentua.

-Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzua. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua.

-Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzua. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua.

-Ebroko Ur Konfederazioa.

-UGT.

-LAB.

-Nafarroako Unibertsitatea. Zientzia Fakultatea. Zoologia eta Ekologia Departamentua.

-ELA.

-Unión de Agricultores y Ganaderos.

-NUPeko Landa Ingeniaritzaren eta Proiektuen Departamentua.

-EHNE.

-GOROSTI N.Z.E.

-GURELUR.

-Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa.

-Nafarroako Ehiza Federazioa. ADECANA Nafarroako Ehiztarien Elkartea.

-CCOO.

Hauek dira erantzun duten entitateak:

-Arakilgo Udala.

-Nafarroako Unibertsitatea. Zientzia Fakultatea. Zoologia eta Ekologia Departamentua.

-Irurtzungo Saihesbidearen aldeko Plataforma.

-Ebroko Ur Konfederazioa.

-Itzako Udala.

-Atondoko Kontzejua.

-Urritzolako Kontzejua.

-Errozko Kontzejua.

-ADECANA Nafarroako Ehiztarien Elkartea.

-Plangintza eta Laguntza Atala - Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzua (Ingurumen Zuzendaritza Nagusia).

-Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkeologikoaren Bulegoa - Vianako Printzea Erakundea.

-Udal eta Kontzejuen Elkartea.

Hona hemen jasotako erantzunen edukia, ingurumenari dagokionez:

1. Arakilgo Udala.

Udal horrek beste jarduketa batzuk lehenesten ditu, besteak beste Izurdiagako trenbide pasagunea kentzea edo Urritzolako sarrerako zubia hobetzea.

Bestalde, erakunde hau lotunea Gulian duten alternatiben alde dago. Ukitzen ahal diren lurzati-berrantolamenduko bideak eta sarbideak errespetatu behar dira, eta Gulia errekaren gaineko eragina gutxitu, Ilunbetan tunel aizuna egin, Urrotz parean eragina arindu eta Guliako egungo lotunearen arriskua aztertu.

2. Nafarroako Unibertsitatea.

Proposaturiko alternatiben arrazoiak hobeki azaltzeko eskatzen dute. Iradokitzen dute ongi azter dadila ea ekialdeko eta mendebaldeko bi korridore berriak batera irekitzen badira ingurumenari eginen zaion kaltea ez ote den izanen arindu nahi den trafiko arazoa baino larriagoa. Gulia errekaren gaineko ingurumen eraginaren ebaluazioa arreta bereziz egin behar da. Azkenik, iparraldeko 1., 2. eta 12. alternatibek hurbileko etxebizitzetan izanen luketen eragina zehatz-mehatz baloratu beharraz ohartarazten dute.

3. Irurtzungo Saihesbidearen aldeko Plataforma.

Talde horrek proposatu diren alternatiba guztien eraginak aztertu ditu:

-Mendebaldeko korridorea: uste dute horri begira proposatu diren alternatibek kalte nabarmena egiten diotela Urritzolari, Etxarren lehendik dagoen trafikoa areagotzeaz gain.

-Iparraldeko korridorea: N-1, N-1/2 eta N-2 alternatibak baztertzen dituzte, ez dutelako trafikoa Errotz eta Izurdiagako herriguneetatik ateratzen. Gainera, Arakil ibaiko urak har dezakeen eremuan dute hasiera.

-N-3 alternatibak egiten dio kalte gehien Irurtzuni, egungo 150 etxebizitza eta eraikitzen ari diren beste batzuk ukitu eta pasealeku bat eteten duelako. Toki planeamenduan bide hori aintzat hartzen bada ere, emaitzek erakusten dute barneko trafikoa arintzeko bidea dela, eta ez NA-7010eko trafikoa xurgatzekoa.

-N-4 alternatibaz hauxe diote: Larraun ibaiko urak har dezakeen eremuan zehar doa, ibai ertzeko pasealekua deuseztatzen du eta ez du eragozten trafikoa Irurtzungo herrigunera hurbiltzea.

-Ekialdeko korridorea: ekialdeko 1. alternatiba hobesten dute. Trazadura Errozko herrigunetik urrundu nahi dute, biderik laburrena delako, eta trafikoa herrigune guztietatik behin betiko urrutiratu.

4. Ebroko Ur Konfederazioa / Ingurumen Ministerioa.

Hona erakunde horrek esandakoa: Ingurumen eraginaren azterlanaren metodologian azaldu behar da nola identifikatu, deskribatu eta baloratuko diren lur azaleko eta lurpeko ur ekosistemen gaineko eraginak, jarduketa eremuaren barnean. Gune sentikorretan kalterik ez egiteko aurreneurriak eskatzen dituzte, eta prebentzio eta zuzenketa neurriak hartzeko eraginkortasuna aipatzen dute.

5. Itzako Udala.

Bere lehen alegazioan dio Oskiateko harrobiko ibilgailu astunen trafikoak nekez justifikatzen duela proiektua, harrobia ixteko fasean dagoelako.

Bigarrenean ekialdeko alternatibari buruzko oharrak egiten ditu, horren trazadurak Itzako udalerria ukitzen baitu. Oharretako batean dokumentazioaren akats grafiko bat aipatzen du, beste batzuetan N-240 errepidearen gaineko lotune-korapiloak sortuko dituen eraginak aipatzen ditu, hala nola, Eskualdeko Hirigintzako Arauetan "EN. 1. Guliako basoa" izendatutako erreserba naturalaren gaineko eragina, Ilunbeta errekaren gainekoa eta Guliako Benta zaharretako zenbait eraikinen gainekoa.

Hirugarrenean animalientzako pasagune bat egitea iradokitzen du.

6. Atondoko Kontzejua.

Kontzeju horrek proposamenak berraztertzeko eskatzen du, ez dagoelako horien beharrik, kontuan izanik Oskiateko harrobia jada lehengoratze fasean dagoela.

7. Urritzolako Kontzejua.

Kontzeju horrek bi gauza gerta daitezkeela dio: trafiko arazoa sortzen duen Oskiateko harrobia urte gutxi barru ixtea, edo harrobia ez ixtea.

Lehenbiziko kasurako Kontzejuak iparraldeko 1C alternatiba hobesten du, ibilgailu astunen trafikorik gabe horixe baita aukerarik erabilgarriena, merkeena eta ingurumenari kalte gutxien egiten diona.

Bigarren kasuan bideragarria iruditzen zaio iparraldeko 1 C alternatiba, gehi iparraldeko 3.a edo iparraldeko 4.a. Guliako edo Ekaiko saihesbidea aukeratzekotan Guliakoa nahiago dute, trazadura laburragoa delako, trafiko astuna Iruñera hurbiltzen duelako, Asiaindik eta Ororbiatik aldenduz, eta mendebaldeko alternatibak jada handia den N-240ko trafikoa areagotuko lukeelako Etxarren parean, ibilgailu astun gehienek Irurtzunera sartzeko biribilgune arriskutsua saihestuko bailukete.

8. Errozko Kontzejua.

Errozko Kontzejuak ekialdeko alternatiba errefusatzen du inguruko abeltegi batzuetan eta Gulia errekaren inguruko fauna eta landaredi erreserban duen eraginagatik. Ekairekin lotzeko alternatiba berriak proposatzen ditu, eta iparraldeko 2. alternatibaren trazadurari oniritzia ematen diote iparraldeko 4.arekin lotzeko.

9. ADECANA Nafarroako Ehiztarien Elkartea.

Elkarte honek dio bai ekialdeko 10. alternatiba eta bai ekialdeko 20.a basurdeak izugarri ibiltzen diren lekuetan barna doazela eta baldintza hori kontuan hartuta animalientzat behar adina pasagune egin behar direla, ahal dela errepidearen gainetik, goiko estalkirik gabekoak eta alboetan landare hesiak dituztenak, espezie honetako animaliak igaro ahal izan daitezen.

10. Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzua. Plangintza eta Laguntza Atala.

Atal horrek dio proposaturiko alternatibetako batek ere ez duela eraginik abelbideetan. Horregatik, ez dute baldintzarik proposatzen.

11. Ondare Historikoaren Zerbitzua. Ondasun Higigarri eta Arkeologia Atala.

Atal horrek bi txosten bidali ditu, bata 2006ko otsailaren 21ekoa eta bestea urte bereko apirilaren 20koa. Lehenbizikoan diote aztergai den eremuan inoiz ez dela prospekzio arkeologikorik egin eta ez dakitela nolako eragina izan dezakeen obrak kultura ondarean. Bigarren txostenean lehenbizikoa osatzen saiatzen dira. Izan ere, hura egin ondoren jakin zuten bazegoela aztarnategi arkeologiko garrantzitsu bat Ilunbetan (Izurdiaga, Arakil) eta ekialdeko 1C eta 2C alternatibek zuzeneko eragina izan zezaketela bertan. Beraz, arkeologia gune hori ezinbestez kontuan hartu behar da Ingurumen eraginaren azterlana egiten denean, eta bi proposamen horietako edozeinek eragin kritikoa izan dezake.

12. Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa.

Federazio horrek Arakilgo eta Itzako udalei eta ukitutako kontzejuei egin dizkien kontsulten emaitzak bidali ditu. Erantzun horiek aurreko ataletan azaldu dira eta Etxarren Arakilgo Kontzejuari dagokiona gaineratzen zaie hemen.

Kontzeju horrek dio Izurdiagan eta Errotzen orain dagoen arazoa beren herrira aldatuko dela, trafikoa bertara bideratuz. Trafikoa Etxarrenera bideratzen duen alternatibak egun jasaten duten trafiko arazoa larriagotu besterik ez duela eginen adierazten dute. Irurtzunerantz doazen ibilgailu gehienek beren herria gurutzatzen dute, biztanleria zatiturik dago, haurrak arriskuan, etab.

2. ERANSKINA

Proiektuaren deskribapena

NA-7010 Asterain-Irurtzun errepideak Errotz, Izurdiaga eta Irurtzungo herriguneak zeharkatzen ditu. Aspaldiko urteetan errepide horretan ibilgailu astunen trafiko handia dago, Errotzen hegoaldean dagoen Oskiateko harrobiaren ustiapenaren ondorioz.

Harrobitik Gasteizera eta Donostiara doazen ibilgailuek nahitaez joan behar izan dute errepide horretatik Irurtzungo herriraino, N-240-A errepideko bidegurutzetik Donostiako autobia edo Gasteizko autobia hartzeko. Iruñera doazen ibilgailuek bide bera egin dezakete N-240-A errepideraino, edo bestela NA-7010 Irurtzun-Asterain errepidea har dezakete Ororbiatik hasita, Iruñera joateko.

Azterlanaren xedea, beraz, goian aipatutako herrien parean NA-7010 errepideko saihesbidea egiteko aukerak definitu, aztertu, baloratu eta alderatzea izan da. Aukerak hiru korridoretan multzokaturik aztertu dira: ekialdeko, mendebaldeko eta iparraldeko korridoreetan. Herriak saihestuko dituen bidea egin nahi da, NA-7010 errepidea Donostiara, Gasteizera eta Iruñera doazen errepideekin lotzeko, hau da, Leitzarango autobiarekin (A-15), Sakanako autobiarekin (A-10) eta, Iruña alderantz, Nafarroako autobidearekin (AP-15) eta Iruña-Gasteiz errepidearekin (N-240-A).

Ekialdeko korridorea.

Ekialdeko korridorea litzateke biderik laburrena NA-7010etik AP-15era eta N-240-Ara. Guliako lotunea litzateke, aldatuta. Korridore horretan hiru alternatiba daude: ekialdeko 1. alternatiba, ekialdeko 2. alternatiba eta ekialdeko 3. alternatiba. Denak NA-7010eko puntu beretik abiatzen dira, Oskiateko harrobiaren eta Errozko herriaren artean. Alternatiba horien trazadura Errozko herrigunearen hegoaldetik doa lehenbiziko zatian, ekialdetik mendebaldera, eta bigarren zatian ipar-hego norabidea hartzen du Guliako lotuneraino. Ekialdeko 3. alternatiba aukera gisa aurkezten da trazaduraren bigarren erdian, eta aurrekoak ordeztu litzake, duela gutxi Ilunbeta mendian aurkitu den aztarnategi arkeologikoa babestu behar delako. Aztarnategiaren azpitik tunela egin eta Gulia errekaren gaineko egitura batekin lotuko litzateke.

Mendebaldeko korridorea.

Mendebaldeko korridorean bi alternatiba daude eta Urritzolako tartean dute desberdintasun bakarra. Alternatiba batean Urritzola iparraldetik inguratzen da eta bestean hegoaldetik. Bi alternatibak ekialdeko korridoreko alternatiben abiapuntuan bertan hasten dira, eta iparralderantz biratzen dute, Ekaiko lotunean A-10arekin bat egin arte.

Iparraldeko korridorea.

Iparraldeko korridorerako sei alternatiba aztertu dira, gutxi gorabehera NA-7010aren "paraleloak", eta "azpialternatibak" konbinatuz osatuak. Korridore honetan, izan ere, bi tarte bereizten dira. Lehenbizikoa AP-15aren hegoaldean dago, eta bertarako iparraldeko 1. alternatiba, iparraldeko 2. alternatiba eta iparraldeko 1-2 alternatiba garatu dira. Bigarrena AP-15aren iparraldean dago, Irurtzungo hiri lurzoruan, eta bertarako iparraldeko 3. alternatiba eta iparraldeko 4. alternatiba garatu dira. Batzuen eta besteen konbinaziotik sei alternatiba sortu dira. AP-15aren hegoaldeko alternatiben arteko desberdintasun nagusiak Izurdiaga parean daude. N-1 alternatibako trazadurak herri hori ekialdetik inguratzen du, eta N-2 eta N1-2 alternatibetako trazadurek mendebaldetik. Bestalde, AP-15aren iparraldean, N-3 alternatibako trazadura Irurtzungo industrialdearen eta Irurtzungo hiri lurzoruaren artetik doa, eta N-4 trazadura industrialdearen eta Larraun ibaiaren artetik.

3. ERANSKINA

Ingurumen eraginaren azterlana

Ingurumen eraginaren azterlanean ingurune fisikoaren elementuak deskribatzen dira. Bereizi egiten dira ingurune abiotikoa (klima, atmosfera, geologia, edafologia, hidrologia), ingurune biotikoa (landaredia, fauna eta natur intereseko eremuak) eta ingurune sozioekonomikoa (paisaia, lurzoruaren erabilerak, ehizarako baliabideak, trafikoa eta ondarea). Ingurumen inbentarioan egokiro antzeman dira gako elementuak, eragin handiena jasan dezaketenak.

Eragin nagusiak identifikatzeko, eragina izan dezaketen proiektuko ekintzak eta aldaketa jasanen luketen inguruneko elementuak gurutzatzen dira. Proiektuko ekintzen fase guztiak hartzen dira kontuan (eraikuntza fasea eta ustiapen fasea).

Eraginak baloratzeko, irizpide anitzeko azterketa egiten da, haztapenaren metodologia erabiliz, eta "pisuak" esleitzen zaizkie eraginaren kuantifikazioan esku hartzen duten aldagaiei. Hala pisu hauek esleitzen dira: natura ingurunea, %90; ondare ingurunea, %10. Aztertzen ari den inguruneko elementu bakoitza taula batean irudikatzen da. Errepide tarteak egiteko proposatu diren alternatibak eta ukitzen ahal diren inguruneko elementuak dira taula horretako sarrerak.

Ekialdeko alternatibek puntuaziorik onenak lortu dituzte lurraldearen, ekonomiaren eta erabileraren aldetik, baina balorazio kaskarrenak ingurumenaren aldetik. Mendebaldeko alternatibek ez dute balorazio handirik jaso besteen aldean, irizpide anitzeko azterketan kontuan hartzen diren faktoreetan. Iparraldeko korridoreko alternatibek balorazio guztiz desberdinak izan dituzte. Irizpide anitzeko azterketaren ondoren alternatiba bakoitzari eman zaizkion puntu guztiak baturik, hona emaitza: N1-N3 alternatibak jaso du balorazio onena (3.865 puntu). Izurdiagaren ekialdetik doa eta, gero, Irurtzungo industrialdearen eta Irurtzungo hiri lurzoruaren artetik. Bigarren tokian ekialdeko 3. alternatiba dago, 3.781 punturekin.

Labur esanda, hauek dira alternatiben eragin nagusiak:

-Geologiaren eta geotekniaren aldetik ekialdeko alternatibek jaso dute baloraziorik txarrena, lur mugimendu handiak behar dituztelako.

-Klimaren eta atmosferaren gaineko eragina berdin baloratu da alternatiba guztietan.

-Lurzoruaren gaineko eragina larriagoa da ekialdeko alternatibetan, ezpondak direla eta. Iparraldeko alternatibek dute eragin txikiena, haien trazadurak lurraren pare baitoaz ia tarte osoan.

-Landarediaren gaineko zuzeneko eragina. Ekialdeko 1. eta 2. alternatibek eta iparraldeko 2. eta 4. alternatibek eragin handiagoa dute. Ekialdeko 3.a hobea da, Gulia errekako korridoreko gune arazotsua tunel baten bidez zeharkatzen duelako. Mendebaldeko alternatibek ere badute sentikortasun bereziko gune bat Arakil ibaia gurutzatzean, Errotz parean. Iparraldeko 3. alternatiba hiri lurzoruan zehar doa oso-osorik. Beraz, landarediaren gainean oso eragin txikia du.

-Biotopoen gaineko eragina, landarediaren gainekoa bezala, handitzat jotzen da ekialdeko alternatibetan, ekialdeko 3.ean izan ezik, Gulia errekako gune sentikorra tunel baten bidez zeharkatzen baitu. N-3 alternatibak jaso du baloraziorik onena.

-Paisaiari dagokionez, ekialdeko alternatibek aldatuko lukete gehien paisaia, proiektua gauzatuz gero. Gainera, ezponda handiak behar dituztenez, haiek jaso dute baloraziorik txarrena, ingurunearen osagai honi dagokionez. Mendebaldeko korridoreak bi gune kritiko ditu: Urritzolako ingurua eta Arakil ibaiko gurutzagunea. Iparraldeko 3. alternatiba lurzoru urbanizagarrian zehar doa eta paisaian eragin txikiagoa du, obra hobeki egokituko litzatekeelako ingurunean.

-Zaratari dagokionez, egiaztaturik dago errepidetik 100 metrora soinu baldintzak onargarriak izanen direla eta ez direla gaindituko legerian ezarritako mugak. Izurdiagako herriko zenbait gune 100 m-ra baino hurbilago daude ordea, eta horregatik alternatiba hauen eragina ertain-handitzat jotzen da. Iparraldeko 3. eta 4. alternatibetarako ez da zarataren azterketarik egin, oraingo egoera aldatuko ez delakoan.

-Ondare historikoari buruzko ebaluazioak erakutsi duenez, ekialdeko 1. alternatibak eta 2. alternatibak suntsitu eginen lituzkete duela gutxi Ilunbetatik hurbil aurkitu diren aztarnategiak.

Azterlanak badu prebentzio eta zuzenketa neurriei buruzko kapitulua, eta bereizi egiten ditu plangintza aldian aplikatu behar diren neurriak eta eraikuntza aldian aplikatu beharrekoak. Neurri horien bidez, sarbideak, ezpondak, ura bideratzeko behar diren fabrikako obrak eta hondakindegiak behar bezala diseinatuko dira, ur ibilguetan ibilgailuen zirkulazioa mugatuko da, obretarako hartuko diren guneak aldi baterako zedarriztatuko dira, eta mugatutako eremutik irtetea debekatuko da.

Bestalde, azpimarratzen da landare lurra ongi kudeatu behar dela eta gainazal berriak landareztatu, ereite hidrauliko eta landaketen bidez; zuhaitz bakanak bereizi behar direla, haiek babesteko edo birlandatzeko, animalientzako pasaguneak egin eta bidezubiak paisaian egokitu behar direla, eta, azkenik, inguruan azterketa arkeologikoa egin behar dela.

Azkenik, ingurumena zaintzeko plana nahikoa da; ukitutako herrietan zarata kontrolatzeko hartu behar diren neurriak bakarrik falta ditu. Hona plan horren helburu nagusiak: proposaturiko prebentzio eta zuzentze neurriak betetzen direla eta eraginkorrak direla egiaztatzea, proiektua gauzatzerakoan agertzen ahal diren ezusteko eraginak kontrolatzea, eta sortutako eraginen bilakaera aztertzea.

4. ERANSKINA

Jendaurreko informazioaren emaitza

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan 51 alegazio jaso dira eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan alegazio bat. Alegazio gehienak gizarte gaiei edo lurraldeari buruzkoak dira. Alegazio batzuetan ingurumen alderdi zehatzak aipatzen dira, besteak beste obraren beharrik ez dagoela, kontuan izanik Oskiateko harrobia laster ixtekoa dela eta, beraz, ez dela beharrezkoa kamioiak desbideratzeko saihesbide bat egitea. Beste batzuetan errepide berriak Irurtzunen eta Izurdiagan sortuko dituen zarata, airearen kutsadura edo bide segurtasunik eza aipatzen dira. Azken alegazio horietan aukerarik onentzat jotzen da ekialdeko alternatiba gauzatzea eta lotura Guliako lotunean egitea.

Erantzuna:

Obraren justifikazioari dagokionez, ustez ibilgailu astunen trafikoa laster nabarmen gutxituko da errepide honetan. Hortaz, NA-7010 (Asterain-Irurtzun) errepidea egiteko proiektuaren UPSari proposaturiko aukera, alegia, egungo errepidea hobetu eta trenbide pasagunearen ordez lurpeko pasagunea egitea, zentzuzkoa da, luze gabe trafiko urria izanen duen errepide horretan.

Saihesbide bat egiteko behar handirik ez dagoela kontuan izanik, bada, ekialdeko eta mendebaldeko alternatibak onartezinak dira ingurumenaren ikuspuntutik.

Ekialdeko alternatibek oso eragin bortitza izanen lukete Gulia errekan, are ekialdeko 3. alternatiba hautatzen bada ere, tunela eta bidezubia dituena alegia, horrek ez lukeelako eragotziko erreka horren sakana okupatzea Garroren Bordatik Isidroren Bordaraino. Inguru horretan, Satrustegi mendien adarretako substratu karetsuetan, ekologiaren eta paisaiaren aldetik garrantzi nabarmena dute Gaztela-Kantauriar eta Camarenar serieko artadiek. Bistan da erlikiak direla, klima epelagoan artadiak gaur egun baino iparralderago hedatzen ziren garaietako lekuko biziak.

Paisaiaren ikuspegitik, mendi hegal malkarretan Arakil ibaiak moldatu dituen harrizko ezproiek artadi hostoiraunkorren berde ilunarekin egiten duten kontrasteak balio handia ematen dio inguru honi. Gainera, AP15etik ikusgai izateagatik eta Oskiateko harrobiak ikuspegian duen eragin gogorragatik paisaia oso hauskorra da, lurraldeak jarduketa hau xurgatzeko ahalmen txikia du eta zaila da hura gauzatzea paisaiaren berezko kalitatea nabarmen murriztu gabe.

Ondorioz, ingurumenaren ikuspuntutik alternatiba horiek baztertu egin behar dira.

Mendebaldeko alternatibei buruz hauxe esan daiteke: Urritzolaranzko zirkulazioaren segurtasuna bermatuko duen zubi berria eraiki beharra dagoen ala ez alde batera utzirik, Arakil ibaiaren bazterren gaineko eragina ziurra da, baina kasu honetan bidezko arrazoiak egon litezke eta horregatik ez da ingurumenaren aldetik inolako baloraziorik eginen.

Alternatiba horiek NA-7010eko trafikorako saihesbide gisa hautatzeari dagokionez, ingurumenaren gaineko eraginaren ikuspuntutik soilik, ekialdeko saihesbideei buruz esan den bezala, Oskiateko harrobia behin betiko itxi eta trafiko astuna bidetik kendutakoan proiektuak ez luke behar adinako arrazoirik izanen Gazteluko mendiaren behealdeko ametz ilaundunaren ameztiak hondatzeko. Urritzolako herriak jasanen lukeen zarata ere ezin da justifikatu, errepide berria herri horretatik metro gutxitara igaroko bailitzateke, Izurdiagan eta Irurtzun orain dagoen arazoa herri horretara eta Etxarrenera aldatuz. Azkenik, eta paisaiari dagokionez, eragina larritzat jo daiteke, errepide berriak bista-bistako kokapena izanen lukeelako Arakilgo Ibarrean.

Irurtzunen gaineko eragina dela eta, departamentu honek aitortu behar du proposaturiko alternatibak trafikoa herri bereko alde batetik bestera aldatzen duela. Kasu honetan, Ingurumen eraginaren adierazpenean bildutako determinazioak beterik, trafikoan sortutako arazoak kontrolatu behar lirateke ingurumena zaintzeko plan egoki bat ezarriz, airearen kutsadura mailaren, ukitutako etxe berrietako soinu konfortaren eta bide segurtasunaren gaineko eraginak antzemanen lituzkeena, gero eragina zuzentzeko neurri egokiak hartu ahal izan daitezen, hala nola zarataren kontrako pantailak jarri edo zuhaitz eta zuhaixka hesiak landatu.

Hona hemen alegazioen laburpena eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak haiei egindako oharrak:

1. alegazioa.-Juana María Martínez Jaunsaras andrea, Irurtzungo Udala ordezkatuz.

Irurtzungo Udala Guliako E3 alternatibaren alde dago, eta, N1-N3 alternatiba aukeratzen bada, eskatzen du AP-15ekin lotura egin dadila Iruñeko norabidean.

Erantzuna:

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak Irurtzun-Izurdiaga saihesbiderako proposaturiko alternatiba N1-N3 alternatiba da. Departamentuak aurreikusitako bi jarduketa independenteri dagozkien bi alternatiba konbinatzearen emaitza da N1-N3 alternatiba hori, eta haietako batek ere ez du aurreikusten eskatutako lotunea egiterik.

Bestalde, Guliako lotunea eta Irurtzungo begizta hurbil daudenez, teknikaren aldetik ez da bideragarria tarteko lotune berri bat egitea.

2. alegazioa.-Luis Miguel Beolaza Ameztegui jauna, agiriaren sinatzaileak ordezkatuz.

Izurdiagako Kontzejuko alkate Francisco Javier Iraizoz Garcíak eta idazkari Guillermo Larumbe Errok sinatutako agiria bidali du. Agiriari babesa ematen dioten 443 herritarren sinadurak erantsi ditu.

Ondokoa alegatzen dute:

1. Iparraldeko korridoreko alternatibek ez dituzte konpontzen Izurdiagako eta Errozko herriak zeharkatzen dituen trafikoaren arazoak. Ez hori bakarrik, arazoak larriagotu ere egiten dituzte, trafikoaren eragin kaltegarriak metro batzuk harantzago aldatuz.

2. Trenbide pasagunea kentzeari dagokionez, herri barnean ibilgailuentzako pasabidea eginen balitz trenbidearen gainetik, herria are gehiago zatituko litzateke, eta oinezkoentzako gaineko pasabideak ikuspegian eragin latza izanen luke. Horregatik, egungo trenbide pasagunearen inguruetan ibilgailu eta oinezkoentzako azpiko pasabidea egitearen alde daude.

3. Herriko gizarte instalazioetan (udaletxea, gizarte etxea, futbol zelaia, plaza) eragin larria izanen luke N1 alternatibako trazadurak.

4. Azterlanean ez da kontuan hartu Abiadura Handiko Trena.

Aurrekoarengatik, herriaren egiturari kalterik eginen ez dion trazadura eskatzen dute saihesbiderako, ez dezala herriaren barneko batasuna hautsi eta benetako saihesbidea izan dadila, herrigune zaharrean ibilgailuen zirkulazioaren arazoak konpontzeko balio duena.

Erantzuna:

1. N1 alternatibak ez ditu aldatzen Izurdiagan zeharko trafikoaren egungo baldintzak, salbu eta trenbide pasaguneari dagokionez, hura kendu eginen baita, oraingo pasagunearen parean azpiko pasabidea eginez. Errozko herriari dagokionez, Irurtzun eta Izurdiagako saihesbidearen proiektuak ez du hango saihesbiderik aurreikusten. Egin nahi den jarduketaren helburuak dira Izurdiagako trenbide pasagunea kentzea eta Irurtzungo saihesbidea egitea. Jarduketa hori badago jasorik Nafarroako Errepideen 2002-2009ko II. Plan Zuzentzailean.

2. Proposatu den soluzioan, ibilgailu eta oinezkoentzako azpiko pasabidea eginen da egungo trenbide pasagunearen parean.

3. N1 alternatibako eraikuntza proiektuan kontuan hartuko da alegatutakoa. Hala, informazio azterlaneko N1 alternatiba moldatu ahal izanen da, aipatutako eraginak ahal den neurrian murrizteko eran.

4. Iruñetik Euskal Autonomia Erkidegoko mugarainoko Abiadura Handiko Trena (AHT) tramitatzen hasi gabe dago. Beraz, Irurtzun eta Izurdiagako saihesbidea AHT baino lehenagoko proiektua izanik, AHTaren trazaduraren proiektua egiten denean, ordurako buruturik edo aurreikusirik dauden azpiegituretara egokitu beharko da.

3. alegazioa.-Urritzolako Kontzejuko burua.

Kontzejuak osoko bilkuran informazio azterlana aztertu du eta bi kasu gerta daitezkeela dio:

-Oskiateko harrobia urte gutxi barru ixtea. Hala gertatzen bada, N1 alternatiba proposatzen du N3 edo N4 alternatibarekin batera, erabilgarriena delakoan. Izan ere, bai Urritzolako bizilagunentzat eta bai Errozkoentzat eta Izurdiagako gehienentzat ere, eskola garraioa eta beste zerbitzu batzuk Guliatik edo Ezkaitik joanen lirateke epe mugagabean.

-Harrobia berehalakoan ez ixtea. Kasu honetan ere alternatiba berak proposatzen ditu, Errozko eta Izurdiagako bizilagunentzat trafiko astuna inoiz ez delako izan kexa iturri.

Hala ere beste alternatiba bat (Gulia edo Ekai) aukeratu behar izanez gero, Urritzolako osoko bilkurak uste du Guliakoa egokiagoa litzatekeela.

Erantzuna:

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak Irurtzun-Izurdiaga saihesbiderako N1-N3 alternatiba proposatzen du, erabilgarriagoa delako eta ingurumenean eragin txikiagoa duelako.

4. alegazioa: Luis Miguel Beolaza Ameztegui jauna, Grupo Joven taldeko burua den Fidel Fernández Heras jauna ordezkatuz.

Duela 20 urte Txopordi alderdian udalekua eta hango futbol zelaia antolatzeko ideia sortu zen. Dagoeneko 500 lagun baino gehiago joaten dira kanpamentu horretara udako hilabeteetan.

Hori aintzat hartzeko eskatzen du (baina ez du ezein alternatiba hobesten).

Erantzuna:

Proposaturiko alternatibak (N1) ez du eraginik Txopordi alderdian, ezta futbol zelaian ere.

5. alegazioa: Raquel Olaechea Ibarrola andrea, Bordatxoko Arraun Taldeko burua den Francisco Javier Goldaraz Irisarri jauna ordezkatuz.

Alegatzen dute ados daudela Izurdiagako Kontzejuaren eta bizilagunen alegazioekin eta bere egiten dituztela. Izurdiagak kirolerako eta aisiarako duen eremu bakarrean zehar saihesbidea edo errepidea egitea astakeria iruditzen zaie. Agiri grafikoak erantsi dituzte.

Erantzuna:

Proposaturiko alternatibak (N1) ez du Izurdiagako kirol edo aisia eremurik ukitzen.

6. alegazioa: Javier Lázcoz jauna, Arakilgo Udala ordezkatuz.

Hauxe alegatu du:

1. Arakilgo Udalarentzat ez da lehentasunezko obra NA-7010eko saihesbidea egitea. Udalarentzat trenbide pasagunea kentzeak du lehentasuna.

2. Oskiateko harrobietako ibilgailu astunen trafikoa da saihesbidea egiteko arrazoia. Harrobi hori itxiko dela iragarri eta lehengoratze plana onetsi eta gero, zalantzan jartzekoa da saihesbidearen beharra.

3. Harrobia berehala itxiko ez balitz, aukerarik onena Guliako E3 saihesbidea litzateke, betiere trenbide pasagunea lehenesten eta bermatzen bada.

Erantzuna:

Irurtzun eta Izurdiagako saihesbidearen helburua da Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan aurreikusten diren bi jarduketa gauzatzea.

Erabilgarritasunaren ikuspuntutik, N1-N3 alternatiba ekialdeko 3. alternatiba baino hobea da Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak proiektu honi buruz dituen helburuak betetzeko, arrazoi hauek tarteko:

-"Irurtzun eta Izurdiagako saihesbidearen helburua da Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan aurreikusten diren bi jarduketa gauzatzea:

1. Zaragoza-Altsasu trenbideko pasagunea kentzea Izurdiagan, Nafarroako Gobernuak eta Sustapen Ministerioak Nafarroan Zaragoza-Altsasu trenbideko pasaguneak kentzeko tratamendu integralari buruz egin duten akordioan ezarrita dagoen moduan.

2. Irurtzungo saihesbidea egitea, Nafarroako Errepideen 2002-2009ko II. Plan Zuzentzailean ezarrita dagoen moduan (126. jarduketa).

-N1 alternatiban Zaragoza-Altsasu trenbideko Izurdiagako pasagunea kentzen da, trenbidearen azpiko pasabidea eginez egungo pasagunearen parean.

-N3 alternatiban Irurtzungo saihesbidea egiten da, Nafarroako Errepideen 2002-2009ko II. Plan Zuzentzailean aurreikusita dagoen moduan.

Beraz, bi jarduketa horiek biltzen dituen N1-N3 alternatiba, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuen helburuei begira, E3 alternatiba baino hobea da, eta Izurdiagako pasagunea berehala kentzeko obra lehenesten du, Arakilgo Udalak nahi duen bezala.

7. alegazioa.-Juan José Iriarte Vitoria jauna, Irurtzungo Udaleko zortzi zinegotzi ordezkatuz.

Eskatzen du ez daitezela kontuan hartu ez N1-N3 alternatiba ez N1-N4 alternatiba, arrazoi hauek direla eta:

-N1-N3 alternatiba herriko hirialdetik doa, eta N1-N4 alternatiba, berriz, hirialdetik hurbil dagoen josteta eremu batetik.

-Irurtzungo bizilagunentzat kaltegarriak dira, urbanizazio, parke eta lorategien ondoan egoteagatik.

-Ez dira herri guztien arazoetarako konponbide onenak eta orokorrak.

-Ez dute konpontzen NA-7010 errepideko Iruñeranzko trafikoaren arazoa.

Erantzuna:

Irurtzun eta Izurdiagako saihesbiderako proposatu den alternatibaren (N1-N3) helburua da Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan aurreikusten diren bi jarduketa gauzatzea.

Alternatibetako batek (N1) Zaragoza-Altsasu trenbideko pasagunea kentzen du Izurdiagan, Nafarroako Gobernuak eta Sustapen Ministerioak Nafarroan Zaragoza-Altsasu trenbideko pasaguneak kentzeko tratamendu integralari buruz egin duten akordioan ezarrita dagoen moduan. Alternatiba horretako trazadurak egungo egoeraren aldean aldaketa bakarra dakar: Izurdiagako herriguneko bide nagusia beheratzen du, egungo pasagunearen ordez trenbidearen azpiko pasabidea egiteko. Horrez gain, Izurdiagako iparralderako bide berria egiten da, egungo trenbide pasagunearen ondoan. Udalak bide berri hori onartu du Departamentuko teknikariekin proiektua aztertzeko izan dituen bileretan. Bide hori bileretan onartu ez ezik, Udalak udal planeamenduan sartzeko asmoa ere badu. Oraindik egin eta onetsi gabe dago, aukeratzen den soluzioaren zain.

Beste alternatiba batean (N3) Irurtzungo saihesbidea egiten da, Nafarroako Errepideen 2002-2009ko II. Plan Zuzentzailean ezarrita dagoen moduan (126. jarduketa).

Guliako saihesbidea, bestalde, ez dago jasorik Departamentuaren inongo jarduketa planetan. Aurreko jarduketak onetsi eta gero baliteke hura sartzea hurrengo jarduketa planetan, jarduketa independente gisa, Arakilgo Udalak hala eskatzen badu.

8. alegaziotik 51.era bitartekoak:

Ekialdeko 3. alternatibaren alde daude, horixe delako herrietatik trafikoa urrundu eta arazorik sortzen ez duen bakarra. Txosten batean alternatibak banan-banan baloratzen dituzte:

N1-N3 alternatiba: Irurtzungo industrialdearen eta hirigunearen artetik doa. Saihesbide hau toki planeamenduan ere badago, baina bi enpresatako ibilgailu astunen trafikoa herritik ateratzeko zegoen pentsatua, eta ez NA-7010 errepidetik datozen ibilgailu astunen trafikorako.

N1-N4 alternatiba: N4 alternatiba urak har dezakeen eremu batetik doa, eta N3 alternatibak bezalako trafiko arazoak ditu.

E3 alternatiba: hura Erroztik urrunduta, konpondurik daude ingurumenaren eta ondare historikoaren gaineko eraginak, eta horrenbestez Irurtzun eta Arakilgo saihesbidea izateko baldintzak betetzen ditu.

Eskatzen du ez daitezela aintzat hartu N1-N3 eta N1-N4 alternatibak, arrazoi hauek direla eta:

-Irurtzungo bizilagunentzat kaltegarriak dira, urbanizazio, parke eta lorategien ondoan egoteagatik.

-Ez dira herri guztien arazoetarako konponbide onenak eta orokorrak.

-Ez dute konpontzen NA-7010 errepideko Iruñeranzko trafikoaren arazoa.

Erantzuna:

Erantzuna 7. alegazioari emandakoaren antzekoa da. Azpimarratu behar da udal planeamenduan jasotakoarekin bat datorrela, alegatzaileek dioten bezala.

Hauek dira 8. alegaziotik 51.era bitartekoak egin dituztenak:

ALEGAZ. ZK. ALEGATZAILEA

8 Gaizka Uharte Balda jauna, Sakana-Larraungo LAB sindikatua ordezkatuz

9 Josune Astiz Etxeberria andrea, Aizpea Euskara Tardea ordezkatuz

10 Ana Balda Sanjuan andrea

11 María Teresa Moreno Iribas andrea

12 María Victoria Mariñelarena Oiz andrea

13 Mikel Balda Sanjuan jauna

14 Mikel Dorronsoro Guinea jauna

15 Pedro M. Iriarte Eguzquiza jauna

16 Benita Oiz Aranzadi andrea

17 Alicia Navarro Lizasoain andrea

18 Maite Etxetxikia Ziganda andrea

19 Txaro Urra Maricielarena andrea

20 Socorro Alzueta Labiano andrea

21 Castora Ciriza andrea

22 Pedro García Contreras jauna

23 Santos Iragui Hualde jauna

24 María Teresa Ochoa Pastor andrea

25 María Luisa García García andrea

26 Begoña Calvo Cuadrado andrea

27 Patxi Goikoetxea Arbizu jauna

28 Antonio García García jauna

29 Ana Santander Lizaso andrea

30 Luis Miguel Arrasate Yeregui jauna

31 Julian Moral Espoz jauna

32 Saray Ongay García andrea

33 Miguel Angel Ongay jauna

34 Severa Galarza Garro andrea

35 María Jesús Carrión Galarza andrea

36 Arrate Zabalo Ochotorena andrea

37 Juana Urra Mariñelarena andrea

38 Mirian Ongay García andrea

39 María Jose Urra Mariñelarena andrea

40 Juan Carlos Razkin Garayalde jauna

41 Itziar Etxetxikia Ziganda andrea, Musika Eskola ordezkatuz

42 Pilar Fernandez Ochoa andrea, Larraun 2ko jabeen erkidegoa ordezkatuz

43 Ana Jesús Matxain Eugi andrea, txistulari taldea ordezkatuz

44 Montse Balenciaga Seminara andrea, Junta Aryma Atakondoa ordezkatuz

45 Fco. Javier Goñi Lazcano jauna, Irurtzungo Saihesbidearen aldeko Plataforma ordezkatuz

46 Patxi Alegre García jauna, Irurtzungo gaiteroen taldea ordezkatuz

47 Amalia García García andrea, Irurtzungo Erraldoien Konpartsa ordezkatuz

48 Gregorio Fernández Gutiérrez jauna

49 Amaia Albizu Gabari andrea

50 Fernando Iriarte Larrea jauna

51 Martín Legarra Aldave jauna

Iragarkiaren kodea: F0804998