55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1331/2008 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Ebazpen honen bidez Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako administrari, telefonista-ofizial eta koordinazioko operadore-ofizial izateko 130 lanpostu, C maila edo taldekoak, oposizio-lehiaketa bidez barne igoera murriztuan betetzeko deialdia ebatzi da.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, apirilaren 16ko 1219/2007 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako administrari, telefonista-ofizial eta koordinazioko operadore-ofizial izateko 130 lanpostu, C maila edo taldekoak, oposizio-lehiaketa bidez barne igoera murriztuan betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2007ko maiatzaren 4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 56. zenbakian.

2007ko 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 24koan, argitaratu zen abuztuaren 6ko 2573/2007 Ebazpenaren bidez, deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi eta deialdiaren IV. eranskineko 6. eta 7. gaiei buruzko zenbait zehaztasun sartu ziren.

Urriaren 15eko 3315/2007 Ebazpenaren bidez, onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi, izangai bat zegokion txandari berratxiki, beste bat borondatezko eszedentzian egoteagatik baztertu eta epaimahaiaren behin betiko osaera finkatu zen. Ebazpen hura 2007ko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 29an.

Geroago, azaroaren 19ko 3716/2007 Ebazpenaren bidez, deialdiaren 6.2 atala aldatu zen, oposizioari hasiera 2007ko abenduan emateko. Ebazpena 2007ko 150. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 3an.

Oposizio-lehiaketa amaiturik, epaimahaiak oposizio-lehiaketaren behin betiko emaitzak igorri zituen, bai eta bete beharreko lanpostuen kopuruan sartzen ziren 130 izangaien aldeko izendapen proposamena ere.

Zuzendaritza Nagusi honek apirilaren 21ean emandako 1259/2008 Ebazpenaren bidez, oposizio-lehiaketako behin betiko emaitzen kontra aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebatzi da, eta oposizio-lehiaketako behin betiko emaitzak hein batean deuseztatu dira, lehiaketaldiaren balorazioari dagokionez, ez baita merezimendu gisa baloratuko deialdian parte hartu ahal izateko izan behar den titulua; horiek horrela, epaimahaiari agindu zaio lehiaketaldiaren kalifikazioa berriz egin dezala azaldutakoari jarraikiz, eta, beraz, oposizio-lehiaketako behin betiko emaitzak alda ditzala.

Hori guztia betez, epaimahaiak oposizio-lehiaketako behin betiko emaitza berriak igorri zituen atzo, bai eta bete beharreko lanpostuen kopuruan emaitza berrien arabera sartzen diren izangaien aldeko izendapen proposamena edo kontratua berritzekoa ere.

Hori guztia kontuan harturik, bai eta deialdiaren 8. arauan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da izendapena egitea eta, lan-kontratudunen kasuan, kontratua berritzea, betiere deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen diren 130 izangaiei dagokienez: 126 lanpostu txanda orokorrekoak, euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratu beharra ez duten lanpostuak betetzen dituzten izangaiei dagozkienak; lanpostu 1 euskal eremuko lanpostuetan aritzen diren izangaientzat; eta 3 lanpostu eremu mistoko izangaientzat, non euskaraz jakitea merezimendutzat jo behar den, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan halaxe ageri baita. Bidezkoa da, beraz, administrari, telefonista-ofizial eta koordinazioko operadore-ofizial izateko lanpostuak betetzea, ondoren azalduko den moduan.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ondoren aipatzen diren izangaiak izendatzea eta, lan-kontratudunen kasuan, kontratua berritzea bidezkoa dela adieraztea:

Administrari lanpostua betetzeko, honako hauek:

ADELL GISBERT, JOSEFA

AGUERRI ASIAIN, MARIA GLORIA

AGUERRI TABOADA, FRANCISCA

AGUERRI TABOADA, MARIA ISABEL

AGUIRRE LOPEZ, CARMEN

ALCATE MORIONES, GLORIA

ALDATZ PAYAN, GORKA

ALLER GUTIERREZ, MARIA EDELWEISS

AMOZTEGUI HERMOSO DE MENDOZA, ENRIQUE

ANDIA GARCIA DE OLALLA, LUCIA

APELLANIZ MORALES, MARIA PILAR

APESTEGUIA CIA, NURIA

APESTEGUIA MARTINEZ, JOSE ANGEL

ARAÑA IRIARTE, MARIA JESUS

ARAÑA IRIARTE, MIREN KARMELE

ARCE SERRANO, ALBERTO

ARIZ LARRAINZAR, ANA

ARIZ LARRAINZAR, MARIA ROSARIO

ARIZCUREN DOMEÑO, MARIA CRISTINA

AYESA USOZ, MARIA ARANZAZU

AZCARATE SEMINARIO, MARTIN JOSE

BARRICART LISARRI, CRISTINA

BEDIALAUNETA ARRIZABALAGA, GOTZON

BERAZA ELIZONDO, IZARNE

BERISA NAVARRO, MARIA JOSE

BERRIO ZARATIEGUI, AGURTZANE

BEZUNARTEA DOMENCH, ALICIA

BIENZOBAS FRANCES, YOLANDA

CARMONA LABAYEN, SILVIA

CARRASCON ARMENDARIZ, MARIA JESUS

CASTILLEJO CATALAN, ESPERANZA

CUELI ANCHAÑO, IRENE

DOMEZAIN ASCUNCE, MARIA JOSE

DOMINGUEZ ASIAIN, PEDRO JOSE

DOMINGUEZ MARQUEZ, NATALIA

ECHAURI URTASUN, MARIA MILAGROS

ECHEVERRIA BELOQUI, ITZIAR

ECHEVERRIA MUNARRIZ, SILVIA

ECHEVERRIA VEGA, ANA ISABEL

ELIZAGA RODRIGUEZ, JOSE MIGUEL

ERASO ARDANAZ, MARIA LUZ

ERDOZAIN RIVED, MARIA ROSARIO

ESCRIBANO ELIA, MARIA ISABEL

EZQUERRA SALES, ALICIA

EZQUERRA SALES, RAQUEL

FLAMARIQUE ERICE, REYES

FORONDA ORTIZ, INMACULADA

FURLAN GARATE, NADIA

GALINDO PAREJO, ISABEL

GARCIA FIDALGO, MARGARITA

GARCIA FIGUEROA, ANA

GARCIA IPARRAGUIRRE, MARIA IDOIA

GARCIA NERI, MARIA MAR

GOMEZ MANRIQUE, ANGEL LUIS

GOÑI CUESTA, CARLOS

GORTARI ARBONA, ANA

HERNANDORENA OCHANDORENA, MARIA

HERRAN AZANZA, JOSE MIGUEL

HERRERO GARCIA, MARIA ANGELES

HUARTE QUESADA, INMACULADA

INSAUSTI LARREA, IDOIA

ISTURIZ LEGARRA, VICTOR

ITURRI VILLANUEVA, BEATRIZ

JAURRIETA GALDIANO, JUAN

JIMENEZ ANADON, JOSE ANTONIO

JIMENEZ MARQUES, MARIA ROSA

LACALLE MUERZA, IDOYA

LANCIEGO BALDA, JUAN JOSE

LANZ GALARZA, MARIA CARMEN

LARRAMBE RODRIGO, ASUNCION

LARUMBE ECHENIQUE, IRENE

LASARTE ARANGOA, AMAYA

LEBRON ZUNZARREN, MARIA ROSA

MAJO AZCOITI, MARIA CARMEN

MALVIDO GOÑI, MARINA

MANCHO ILUNDAIN, MARIA ROSARIO

MARTINCORENA SANZ, MARIA PILAR

MARTINEZ DE LIZARRONDO JIMENEZ, NATALIA

MARTINEZ DE MORENTIN SEVILLANO, INMACULADA

MARTINEZ ROS, LAURA

MARTINEZ SAN ANSELMO, MARIA YOLANDA

MAYAYO ARANDA, MARIA JOSE

MAYO GUTIERREZ, MARIA LUISA

MERA CORDERO, YOLANDA

MERINO DUEÑAS, SUSANA

MIRAL EQUIOIZ, ELENA

MORENO PARRA, SONIA

MORIONES GARCIA, MARIA ISABEL

MUGICA BERGUA, SOLEDAD

NAGORE URRIZA, NATIVIDAD

NUÑEZ ROSON, JERUSALEN

NUÑEZ ROSON, YOLANDA

OCHOA IZURDIAGA, MARIA BEGOÑA

OÑA RUPEREZ, MARIA CARMEN

ORTEGA PEREZ, MARIA LUZ

OSACAR CEDAZO, ELENA

OSES MARIN, ANA MARIA

PASCAL ROS, ALFONSO MARTIN

PEREZ APESTEGUIA, MARIA JOSEFA

PEREZ MUNARRIZ, PILAR

RIPA ARIZALA, MARIA JOSE

ROS VIVANCO, MARIA INMACULADA

RUBIO PEREZ DE URABAYEN, ANA ISABEL

RUIZ PINILLOS, BEATRIZ

SALDAÑA ZABALEGUI, CRISTINA

SAN FRANCISCO ZABAL, MIREN GURUTZE

SANTAMARINA VILLALON, MARIA JOSE

SAUCA BEZUNARTEA, ANA MARIA

SUESCUN HERNANDEZ, OSCAR

TEJADA EGUARAS, SARA

TOFIÑO ALBA, YOLANDA

TOLLAR VENTURA, JOSE MARIA

TORRECILLA ZABALZA, AMAIA

TORRES BEROIZ, MARIA ROSARIO

URMENETA GRACIA, MARIA LIDIA

URRA RUETE, ARACELI

VALCARCEL SAMONETE, FELIPE DAVID

VALDEANDE BERDONCES, ALEJANDRO

VALDES SANCHEZ, PABLO

VALENCIA JANICES, PEDRO

VALENCIA ZULAICA, CARLOS

VELA REMON, ROBERTO

VERGARA SUBERVIOLA, MARIA DOLORES

VIDONDO HUICI, SILVIA

VILLANUEVA ORBAIZ, ELENA

YOLDI RUIZ, MARIA ARANTZAZU

ZAPATA SENDOA, ANA

ZAZO GOMEZ, YOLANDA

Koordinazioko operadore-ofizialaren lanpostua betetzeko, honako hau:

RUIZ CARRASCOSA, MARIA LUCIA

Telefonista-ofizialaren lanpostua betetzeko, honako hau:

UNZUE MIQUELEIZ, MARIA ASUNCION

Izangai horiek C maila edo taldean sartuko dira, maila edo talde horri dagozkion ordainsariak jasoko dituzte eta igoeraren aurretik atxikirik zeuden esparru berari atxikita segituko dute.

Barne igoera honetan parte hartzeak ez du aldatuko langileek mailaz igo aurretik zuten funtzionario, estatutupeko edo kontratupeko araubide juridikoa. Eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide bera izaten segituko dute.

Baldintza horretatik salbuetsita daude Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioak, MUFACEn afiliatu eta, beraz, Estatuaren Klase Pasiboen Araubidearen menpe daudenak. Horiek, mailaz igotzean, nahitaez araubidea utziko dute eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira.

Izendatzen diren langileak lehengo eginkizun berberetan arituko dira, baina, horietaz gainera, maila edo talde berriari dagozkionak ere esleitzen ahalko zaizkie.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Deialdiaren 8.2 arauan xedatutakoarekin bat, ebazpen honen ondoriozko izendapenak edo kontratu berritzeak ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita izanen ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak. Halaber, egun hori izendatuek lanpostu berriaren jabetza hartzen duteneko eguntzat joko da ondorio guztietarako, eta ez beharrezkoa izanen horretarako berariazko egintzarik egitea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, epaimahaiko kideei, departamentuetako idazkari tekniko nagusiei, erakunde autonomoetako zuzendari-kudeatzaileei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileria eta Lan Harremanetako zuzendariordeari, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Administrazioaren eta Giza Baliabideen zuzendariordeari, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta kasuan kasuko kontu-hartzaileei.

4. Aditzera ematea, deialdiaren 10. arauko bigarren lerroaldean ezarritakoarekin bat, ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, argitara eman edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2008ko apirilaren 25ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0806508