55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

732/2008 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Osasun zuzendari nagusiak, Osasun zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 2158/2007 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez toki entitateei, beste erakundeei, fundazioei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei 2008. urtean diru-laguntzak emateko deialdia onetsi zen, prebentzioa eta osasuna sustatzeko programetarako.

Osasun zuzendari nagusiak azaroaren 30ean emandako 2158/2007 Ebazpenaren bidez, toki entitateei, beste erakundeei, fundazioei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei 2008. urtean diru-laguntzak emateko deialdia onetsi zen, prebentzioa eta osasuna sustatzeko programetarako. Deialdi hori 2008ko 2. zenbakian argitaratu zen, urtarrilaren 4an.

Ebazpen horren 2. puntuan gehienez 2.023.107,00 euroko gastua baimendu zen deialdi horretarako. Aipatutako diru-zenbatekoa 2008ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen proiektuaren zenbait kontusailetan aurreikusitako zuzkiduratik ordainduko zela adierazi zen, besteak beste, "Drogamenpekotasunari aurre egiteko udal planetarako diru-laguntzak" izeneko 51000- 500000-4609-311100 kontusailetik, 573.545,00 euro, eta "GKEekiko hitzarmenak (HIESa)" izeneko 51000-510000-4819-313900 kontusailetik, 363.875,00 euro.

Halaber, deialdiko 3.3. arauan adierazten da deialdia gauzatzeko aurreikusten den aurrekontuaren zenbatekoa lehen arauan zerrendaturiko kontusailetan azaltzen dena dela eta kontusail horiek bat datozela 2008. ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen proiektuan azaltzen direnekin.

Horren ondotik, 2008. ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 24ko 1/2008 Foru Legea onetsi zen. Lege hori 2008ko 12. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 26an.

Foru lege horretan honako kontusail eta aurrekontu-zuzkidurak agertzen dira: 51000-500000-4609-311100 kontusaila, "Drogamenpekotasunari aurre egiteko udal planetarako diru-laguntzak", 673.545,00 euro dituena; 51000-500000-4609-311102 kontusaila, "Toki entitateentzako diru-laguntzak prebentzio komunitarioko udal programetarako", 50.000,00 euro dituena; eta 51200-510000-4819-313900 kontusaila, "GKEekiko hitzarmenak (HIESa)", 413.875,00 euro dituena.

Drogamenpekotasunaren aurkako Foru Planaren zuzendari teknikoak egindako txostenean adierazi du 1/2008 Foru Legean drogaren aurkako udal programetarako diru-laguntzetarako eta toki entitateei prebentzio komunitarioko programak gauzatzeko ematen zaizkien diru-laguntzetarako aurreikusitako guztirako diru-zenbatekoa 723.545,00 eurokoa dela, hots, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Legearen proiektuan esleitutako zenbatekoa baino 150.000,00 euro gehiago. Osasun zuzendari nagusiaren 2158/2007 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian aurrekontu orokorren proiektuan esleitu zen diru-zenbateko bera aurreikusi zen.

Era berean, Osasun Publikoaren Institutuko zuzendariak adierazi du deialdi horretan agertzen den diru-kopuruari 50.000,00 euro gehiago erantsi behar zaizkiola, izan ere, GKEekiko hitzarmenak (HIESa) sinatzeko diru-laguntzetarako 1/2008 Foru Legean agertzen den guztirako zenbatekoa 413.875,00 eurokoa da.

Horregatik, ebazpen hartan baimendutako guztirako gastua aldatu eta 2.223.107,00 euro arte handitzea proposatu da, baita onetsitako deialdia aldatzea ere, hartan aipatzen ziren aurrekontuko kontusailak eta diru-kopuruak hain zuzen.

Espedientean behar den txosten juridikoa erantsi da, hala nola Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Osasun Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasun zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 2158/2007 Ebazpenaren 2. puntua aldatzea, aurreikusitako gastua 200.000,00 euro handitu baita. Ebazpen horren bidez toki entitateei, beste erakundeei, fundazioei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei 2008. urtean diru-laguntzak emateko deialdia onetsi zen, prebentzioa eta osasuna sustatzeko programetarako. Hortaz, aurreikusitako guztirako gehieneko gastua 2.223.107,00 eurokoa izanen da. Diru-gehitze hori honen ondorio da: 2008ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 24ko 1/2008 Foru Legean "Toki entitateentzako diru-laguntzak prebentzio komunitarioko udal programetarako" izeneko 51000-500000-4609-311102 kontusaila sortu da, 50.000,00 euro dituena, "Drogamenpekotasunari aurre egiteko udal planetarako diru-laguntzak" izeneko 51000-500000-4609-311100 kontusaila 100.000,00 euroan handitu da eta "GKEekiko hitzarmenak (HIESa) izeneko 51000-510000-4819-313900 kontusaila 50.000 euroan.

2. Aipatutako ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren 1. araua aldatzea, "Toki entitateentzako diru-laguntzak prebentzio komunitarioko udal programetarako" izeneko 51000-500000-4609-311102 kontusaila sartuz, eta 3.3. araua aldatzea, deialdia gauzatzeko aurreikusitako diru-zenbatekoa 1. arauan zerrendatutako kontusailetan agertzen dena izanen baita. Kontusail horiek bat datoz 2008. ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 24ko 1/2008 Foru Legean agertzen direnekin.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Diru-laguntzak eskatzeko eskabideak aurkezteko hamar egun naturaleko epea ematea, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, baina bakar-bakarrik ebazpen honen 1. atalean agertzen diren aurrekontuko kontusailei dagozkien eskaerak onartuko dira.

5. Ebazpen hau Osasun Laguntzaren Zerbitzuari, Osasun Publikoaren Zerbitzuari, Drogamenpekotasunaren aurkako Foru Planari, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kontabilitate Bulegoari eta Ogasun Departamentuak Osasun Departamentuan duen kontu-hartzaileari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko apirilaren 7an.-Osasun zuzendari nagusia, Enrique Martín de Marcos.

Iragarkiaren kodea: F0805361