55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

158/2008 FORU AGINDUA, apirilaren 2koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2008-2009 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleei laguntzeko beharrezkoak diren baliabide materialak emanez hezkuntzako konpentsazioa lortu ahal izateko deialdi publikoaren oinarriak onesten dituena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 80. eta 81. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Hezkuntza Departamentuak hezkuntza arloan bidezkoak diren neurriak hartu behar ditu egoera ahulean dauden ikasleei behar duten laguntza emateko, hezkuntza sisteman ezarritako hezkuntza eta prestakuntza xedeak lor ditzaten.

253/2004 Foru Aginduaren zazpigarren puntuan adierazten da Hezkuntza Departamentuak baliabide eta laguntza materialak emanen dituela Nafarroako ikastetetxeetako ikasle atzerritarrentzako eta egoera soziokultural ahulean dauden gutxiengoetako ikasleentzako hezkuntza erantzuna garatzeko.

Hezkuntza Departamentuak ikastetxe publikoetan matrikulatutako ikasle horiei laguntza eman die hainbat baliabide materialen bitartez, hala nola: eskola materialerako laguntzak, ikasle bakoitzaren diru-ekarpena behar duten gelatik kanpoko eskola jardueretarako laguntzak, Gorputz Hezkuntzako ekipamendurako edo kirol materialetarako laguntzak.

Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuko zuzendariak adostasun txostena aurkeztu du egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleak eskolatzen laguntzen duten ikastetxe publikoek haiei arreta jartzeko behar dituzten baliabideak aztertu eta esleitzeko 2008-2009 ikasturteko deialdi publikoa onesteko.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2008-2009 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleei laguntzeko beharrezkoak diren baliabideak esleitu eta emateko deialdi publikoaren oinarriak onestea.

2. 2008-2009 ikasturterako deialdiaren xede diren baliabide ekonomikoak 2008ko aurrekontuko "Ikastetxe publikoentzako dotazioak immigraziorako eta kultur gutxiengoetarako" izeneko 423003-42230- 2269-322D00 kontusailetik finantzatuko dira, 154.465 euro gehienez.

3. Ebazpen hau eta 1. eta 2. eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Eskolatze Batzordeko buruari eta Kultura-Aniztasunaren Atalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2008ko apirilaren 2an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

1. ERANSKINA

2008-2009 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleei laguntzeko beharrezkoak diren baliabide materialak esleitu eta emateko deialdi publikoaren oinarriak

1. Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleak eskolatzen dituzten ikastetxe publikoei diru-laguntza ematea, ikasle horiek bertan integratu ahal izateko.

Beraz, ebazpen honen arabera ematen diren baliabideak egoera sozial edo kultural ahulean dauden ikasleentzat erabiliko dira oso-osorik, hezkuntza sisteman sartu, segitu edo aurreratzeko zailtasunak dituztenentzat hain zuzen.

2. Eskaerak egiteko epea eta aurkeztu beharreko agiriak.

2.1. Ikastetxeko zuzendaritza taldeak eskaeraren xede diren kasuak baloratuko ditu eta, bidezko bada, gizarte zerbitzu oinarrizkoei galdetu ondoren, Eskola Kontseiluaren bidez, 2008-2009 ikasturterako laguntzen eskaera igorriko du Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzura, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita hamar egun naturaleko epean.

2.2. Eskabideak deialdi honetako 2. eranskinean jasotako ereduaren arabera aurkeztu beharko dira, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan edo azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4 artikuluan adierazitako tokietan.

3. Diru-zuzkidura.

3.1. 2008-2009 ikasturterako deialdiaren xede diren baliabide ekonomikoak 2008ko aurrekontuko "Ikastetxe publikoentzako dotazioak immigraziorako eta kultur gutxiengoetarako" izeneko 423003-42230- 2269-322D00 kontusailetik finantzatuko dira, 154.465 euro gehienez.

3.2. Ikastetxeei ordaindu beharreko modulu ekonomikoak 2008ko aurrekontuko "Ikastetxe publikoentzako zuzkidurak immigraziorako eta kultur gutxiengoetarako" kontusaileko diru zenbatekoaren araberakoak izanen dira.

3.3. Ikastetxe bakoitzari dagozkion diru-kopuruak ebazpen bakar baten bidez ordainduko dira eta 2008-2009 ikasturteko lehen hiruhilekoan igorriko dira ikastetxeetara.

4. Deialdiaren prozedura eta ebazpena.

Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emanen du deialdi honen gaineko ebazpena, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuak proposaturik, gero Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko.

5. Deialdi honen ebazpenean ematen diren baliabideen kudeaketa eta ordainketa.

5.1. Egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleei laguntzeko deialdi honetan aipatzen diren baliabide ekonomikoak hauexek izanen dira:

-Eskolako materiala erosteko: testuliburuak, material osagarria (hiztegiak, atlasak, zorroak eta abar).

-Ikasle bakoitzaren diru-ekarpena behar duten gelatik kanpoko eskola jardueretarako (kultur bisitak, lan ateraldiak, ikasturtearen bukaerako txangoak eta abar). Gorpurtz Hezkuntzako ekipamendurako edo kirol materialerako.

5.2. Dirua ez da behin ere erabiliko eskolako jantokia pagatzeko, zerbitzu horrek berariazko laguntzak ditu eta.

5.3. Ikastetxe bakoitzak ikasleen beharrak zehaztu eta lehentasunak ezarriko ditu harturiko diruaren arabera. Hari dagokio, orobat, diru hori banatzea.

5.4. Laguntza hauek ikastetxe bakoitzak kudeatu eta administratzen ditu. Egoera ahuleko ikasleentzako gastuak adierazten dituzten fakturak ikastetxeko kudeaketa kontuan erregistratuko dira.

2. ERANSKINA

Egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleak

Diru-laguntza eskaera

............................... herriko ................... ikastetxeko Eskola Kontseiluak egoera sozioekonomiko ahulean dauden ........ (zenbat) ikaslerentzako diru-laguntza eskatzen du.

2007/2008 ikasturteko laguntzei buruzko datuak:

HAUR ETA LEHEN HEZK. BIGARREN HEZKUNTZA BATXILERGOA

Eskaera Emandako Eskaera Emandako Eskaera Emandako

kopurua dirua kopurua dirua kopurua dirua

Diru-laguntzak har ditzaketen kasuak azterturik, gizarte zerbitzu oinarrizkoei galdetu ondoren,

Eskatzen dut:

2008-2009 ikasturtean egoera soziokultural ahulean dauden ikasleei laguntzeko behar diren baliabideak onartu eta banatu dakizkiola, ondoko ikasle hauentzat alegia:

A) Haur Hezkuntza/Lehen Hezkuntza

H.H. LHko 1. zikloa LHko 2. zikloa LHko 3. zikloa GUZTIRA

B) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

DBHko 1. maila DBHko 2. maila DBHko 3. maila DBHko 4. maila GUZTIRA

C) Batxilergoa/Lanbide Heziketa

Batx.-LHko 1. maila Batx.-LHko 2. maila GUZTIRA

....................(e)n, 2008ko ...................aren ......(a).

(Eskola Kontseiluko burua)

ANIZTASUNAREN, ORIENTAZIOAREN ETA KULTURA - ANIZTASUNAREN ZERBITZUKO ZUZENDARIA.

Iragarkiaren kodea: F0805101