55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

149/2008 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2007-2008 ikasturterako Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzak emateko deialdia behin betiko ebazten duena.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren uztailaren 12ko 723/2007 Ebazpenaren bitartez onetsi zen 2007-2008 ikasturterako Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzak emateko deialdia.

Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuak, Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzak behin-behinekoz ukatu zituen ebazpena berrikusteko aurkeztutako eskaerak ebatzi ondotik eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak Hezkuntza Berezirako ematen dituen beka eta laguntzekin konpentsatu eta gero, txostena aurkeztu du, eta bertan proposatu, deialdiaren zortzigarren oinarrian xedatutakoari jarraikiz, ebazpen bat eman dadila, 2007-2008 ikasturteko Hezkuntza Bereziko bekak eta laguntzak behin betiko eman edo ukatzeko. Horrekin batera, Hezkuntza Bereziko Beka eta Laguntzen Batzordeak egindako akta eta emandako eta ukatutako eskaeren behin betiko proposamena aurkeztu ditu.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Emandako eta ukatutako Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzen behin betiko zerrenda onestea, eranskinean ageri den bezalaxe.

2. Deialdiaren zortzigarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz, behin betiko zerrenda Hezkuntza Departamentuko Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuan jendaurrean paratzeko agindua ematea.

3. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordain-aginduak eman ditzala, guztira 135.931,50 euro, onetsitako zenbatekoak ordaintzeko, 2008ko gastuen aurrekontuko "Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzak" izeneko 423001-42210-4809-322400 kontu-sailaren kontura.

4. Ebazpena, eranskinik gabe, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuari, Hezkuntza Premia Berezien Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Berariazko Programen Bulegoari, Eskola Orientabiderako Bulegoari eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroko zuzendariari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2008ko martxoaren 27an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

Iragarkiaren kodea: F0805498