55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

125/2008 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, atzerrian bizi eta nafar emigratzaileen ondorengoak direnendako ikasketa laguntzetarako deialdian, 2008/2009 ikasturteari dagokionean, eskaerak aurkezteko epea luzatzen duena.

Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena egin du, atzerrian bizi eta nafar emigratzaileen ondorengoak direnendako ikasketa laguntzetarako deialdian, 2008-2009 ikasturteari dagokionean, eskaerak aurkezteko epea luzatzeko. Nafarroako Gobernuak sustatu eta finantzatzen du deialdi hori ikasle horiek Nafarroako unibertsitate batean edo Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak atzerrian dituen zentro elkartuetan unibertsitateko ikasketa ofizialak egin ditzaten. Txostenak azpimarratzen du nafar emigratzaileenganako errekonozimendua izateko komenientzia, haien ondorengoek bere arbasoen lurretan unibertsitateko ikasketak egin ditzaten ahalbidetuz eta, horrekin batera, adierazten du urtarrilaren 29ko 5/2008 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia zabaltzeko eta jasotzeko zailtasunak izan direla.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusitakoa kontuan izanik eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22.1.d) artikuluak eskuordetu dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Atzerrian bizi eta nafar emigratzaileen ondorengoak direnendako ikasketa laguntzetarako deialdian, 2008-2009 ikasturteari dagokionean, eskaerak aurkezteko epea luzatzea onestea. Epe hori 2008ko maiatzaren 30ean bukatuko da, 14:30ean.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaileari, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusira, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzura, Goi mailako Irakaskuntzaren Atalera, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Goi mailako Irakaskuntzaren Bulegora, Administrazio Orokorraren Bulegora eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2008ko apirilaren 22an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

Iragarkiaren kodea: F0806471