55. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

451/2008 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Milagroko (Nafarroa) hondakin uren hegoaldeko kolektorearen proiektua behin betikoz onesten duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, urtarrilaren 9ko 1/2008 Ebazpenaren bidez, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zituen hamabost egunez. Epe hori 2008ko otsailaren 19an bukatu zen.

2008ko otsailaren 21ean, jendaurreko epea bukatua zela, Javier Carrillo de Albornoz Piquer jaunak proiektuari jarritako alegazio bat jaso zen Milagroko udaletxeko burofaxean. Bidezkoa da hura ezestea, epez kanpo aurkeztu baitzen.

Hala ere, adierazi beharra dago Javier Carrillo de Albornoz Piquer jaunak, hots, Milagroko 1. poligonoko 460. eta 462. lurzatien jabekideak (lurzati horiek proiektuko MLG-06 eta MLG-03 finkak dira, hurrenez hurren), ondokoa alegatu duela:

Egungo trazadurak aipatutako finka horiei kalte egiten diela, beharrik gabe. MLG-06 finkan, trazadurak finkaren estutzearekin eta ondoko muga lerrozuzenarekin bat egin beharko luke, aprobetxamendua egokia izan dezan. Bestalde, MLG-03 finkan, kolektorea eta erregistro-putzuak finken mugen ondora eraman daitezke eta hala egin beharko litzateke. Gainera, zortasunak mugakidearekin ahalik eta gehien banatu beharko lirateke.

Alegazio horri dagokionez, adierazi beharra dago egungo trazadurak eustormak egitea ekarriko duela, eta horrekin batera, harri-lubetak eta hormen eta bertako ezponden arteko betelanak ere. Horrenbestez, teknikaren ikuspuntutik, zaila litzateke oineko trazadura aldatzea, izan ere, ezpondatik urrutiago eginez gero, betelan eta okupazio gehiago egin beharko lirateke, eta ezpondan sartuz gero, indusketa handiak egin beharko lirateke eta ezponda desengonkortuko litzateke. Hortaz, proposatutako trazadura egokia dela ondorioztatzen da eta ez da horren desbideraketarik onartzen.

Horregatik, alegazioa onartua izan balitz ere, ezetsiko zatekeen.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 121/2007 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Behin betikoz onestea Milagroko (Nafarroa) hondakin uren hegoaldeko kolektorearen proiektua.

2. Javier Carrillo de Albornoz Piquer jaunak aurkeztutako alegazioa ezestea, epez kanpo aurkeztu baitu.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Milagroko Udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Milagroko Udalari eta alegazio-egileari jakinaraztea. Horrekin batera adierazten zaie administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2008ko apirilaren 7an.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

Iragarkiaren kodea: F0805379